Robiñera Pinetatik

Abuztuko oporretan ez haserretzeko bakarrik jutia zala onena esan zidaten. Esan eta egin.
Abuztuko lehenengo astia lanian egin ostian, pirinioetara abantau nintzan. Lehenengo geldialdixa Pinetan egin nuan.
La Larriko kanpak ezagutu nahi nitxuan, eta hortik aurrera, helbururik gabe buelta zirkular bat egitia zan asmua.
Urtetzeko motxila prestatzen hasi, eta bastoiak Elgoibarren ahaztu nitxuala konturatu nintzan, opor guztixetarako, noski. Hau kk!!
Halere, beste gauza asko ekarri nitxuan, eta ez zauan ondo ez pasatzeko aitzakiarik

La Larriko lautada jendez lepo
Hemendik GR11n markak ateratzen ziran eskumatara, baina nik bailaran barreneraino jun nahi izan nuan, eta hortik La Muniako ibonetara ixo, ondoren buelta zirkularra egin eta GR11tik hona bajatzeko. Ibonetan ikusiko nuan La Muniaraino juteko bezela nenguan edo ez.

La Larri, eta Tres Serols atzean

Parian Pinetatik Punta de las Olas, Soum de Ramound eta Mendi Galdua ikusten hasi nintzan. Ondoren egin berri neukan Zilindro ere parian agertzen hasi zan. Tres serols guztiak parez pare, baina beste aldetik.

La Muniako ibona eta barrenian La Muniako lepua
Ez nintzan goizegi atera, eta ibonetara berandutxo allau nintzan. Hemendik barreneko lepora igo eta ondoren ertzetik La Muniara dixe bidia. Tentaziua euki arren, bakarrik ez nuan katuan pausua pasatu nahi, eta laku onduan zeozer jan ostian GR11n bila abantau nintzan.

Beheruntz nixela, Robiñera egiteko aukera neukala ikusi nuan. Halere, oindiok pixka bat beheruntz egin bihar nuan horretarako. Beraz, bidegurutzian ia ze itxura zeukan ikusi eta erabakiko nuan furgonara jeitsi ero Robiñera ixo
Beherako bidia. Cotiella barrenian, Peña Las Once igartzen da.
Robiñerara ixotzeko, pedrerea bat besterik ez zan, baina luzia. Halere, nahiko bizkor egin nezakeela pentsatu nuan, nahiz eta Elgoibarren ahaztutako bastoiak faltan bota.

Robiñerarako azken aldapa
Behin altuera hartzen hasitxa, berriz ere Mendi Galdua parez pare
Cotiella eta Posets eta inguruak ere agertzen hasi ziran barrenian
Barrosa ingurua, lokatz askorik gabe¿?
Goiko partian ertz elegante bat dauka Robiñerak. Erretza, eta bista politxekin. Ipar aldetik zauan haizia, eta hezetasuna han geratzen zan itsatsita, noizipeñetan fohn efektuagatik pasatzen zan arren.
Hurrengo egunetarako Barrosa inguruan bizikletakin bueltatxo bat egin nahi nuan, oin fama hartzen hasi dan modalidade berri batian, bizialpinismua. Hemendik ruta horri begirada bat eman nahi nion, aber ze itxura zeukan, baina lainuak ez zidan ikusten uzten

La Muniako ibona azpixan

Tontorreko argazkixa

Aurre tontorrerako ertza
Beno, lehenengo eguna izateko ez zan gaizki hasi, 3000 justuko tontor batekin furgonara buelta.
Robiñera hegotik
Oin GR11 hartu Estibatik eta LaLarrira bajatzia geratzen jatan. Nekatuta, baina oso kontent bueltatu nintzan
Robiñera. Bailara atzian laga eta Estibaruntz
GRko markak hartu, eta furgonaraino galerarik gabe. Furgonara nahiko berandu iritsi nintzan, baina uda zanez, errekan bainu bat hartu nuan, extra bezela. Ikaragarrixa piriniotako ur freskotan hankak freskatzia mendi ibilaldixan ostian

Pinetako balkoiraino sartuta lainoak

Hemen eguneko bideua


Momentuz, de Track-a


Powered by Wikiloc

Iruzkinak