Idotorbera igoera 2012 EMAITZAK
Atzo elkartu ginen Roller Eskietan ibiltzen garen "arraroak" Elgoibarren. Goizeko 9ak aldean IMHko bidegurutzetik eguneko lehenengo igoerari ekin genion, Maripotzura igoera. Bakoitza bere erritmoan joan arren, igoera luzea zenez, lasai hasi ginen lagun artean. Gora iritsi, zerbait edan, eta jeitsi eta deskantzutxo baten ondoren eguneko bigarren ekitaldiari ekin genion. Idotorbera igoera Aurten ere luxuzko partehartzea eduki dugu: Iraupen eskiko bi espezialista etorri ziren: Joseba Rojo eta Josu Erkizia . Hauez gain, Txetxu Lete alpinista, Iñigo Lariz aurtengo bertikalen kopan lehena, Javi Dominguez , Ehun milak -en eta G2H n irabazlea, UTMB tik etorri berri, Trici, eskiatzen hasi nintzenean Euskadiko Txapelduna zena... jende gutxi baina kurrikulum ikaragarriak Joseba Rojo izan zen Idotorbera iristen lehena. Denborak hemen Joseba rolleskietan Lagun batzueri esker bideotxo bat osatu ahal izan dugu: Diario vascoko kronika Elgoibarren.net-en lasterketaren ai