Despedida?
Aizkorriko maratoiagatik Apirilan bukaeran eskiatziari kolpetik utzi izana nahiko traumatikua izan zan neretzat, batez ere ikusita lagunak eskiatzen segi dabela, eta gainera sekulako baldintzak zeudela oindiok eskiatzeko! Baina materixala jada gordeta, eta pereza pixkat ere ematen zidan berriz ere traste guztixak ataratzen hastiak. Maratoia pasata, belauna ere erdipurdi geratu jata, eta nahiz eta korrika ibili naizen, beti minekin bukatzen dotela ikusirik, ze demonio, berriz ere eskixak hartu eta mendira juteko ordagua bota naban! Ekainan erdixa, 15-16ko astebukaeran eupara bat bota naban, eta Salak eta Enrikek erantzun zaben. Zapatu arratsaldian urten eta Neouvielle ingurura jutia erabaki genduan. Normalian inguru honetara Maiatzan erdi aldera etorri izan naiz, makina bat urtian segidan errepikatu naban, baina aurten izan da inoizko elur geruza handixena ikusi dotena Oredoneko presa inguruan! Zalantzan gaozen hemendik dauden bi aukeren artian zein hautatu, Neouvielle er