Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2012

Udaberriko irteerak

Irudia
Jun dan astebukaeran egindako bueltak duela pare bat urte egindako bat ekarri zidan gogora, Soquesetik Frondellas egin genduanekua. Orduan ere eguraldi ona, udaberriko baldintzak (elur egonkorra eta bero) eta ibilbide ikaragarri politx bezain gogor eta luzia egin genduan. Oinguan Javik fallau zigun. Beste hirurok aste santua gainian dagola ta, tximinuari kaña emateko geratu ginan. DeporEibartxarrekin Saint Larytik buelta bat egin genduan maiatzeko zubi batian, Saint Laryko pistetan hasi eta handik Bastaneko aterpetxeraino igo ginan (oindiok librian zauan) eta la mongierako bide erdira geratu ginan. Ordutik La mongie eta Saint lary eskiatzen batzeko gogua naukan, edo behintzat inguru hori hobeto ezagutzekua. Oinguan, bi aukera planteatu genitxuan, egun bakoitzerako bat. Bata, Tourmaleti buelta eman, bueno, hobeto esanda Quatre Termes La mongieko estaziuan onduan geratzen dan tontorrari buelta eman, eta bestia neouvielle egin, Turon de neouvielletik edo Madamettetik. Astian kriston

Morkaikoko irteera

Irudia
Udaberriarekin batera, eski alpinismoko lasterketak bukatu, eta mendira urtetzeko epoka izaten da. Martxuan baldintza hobiak egoten diranez, aurreko urtian hasitako ohitxurari jarraipena eman ginon aurtenguan ere. Morkaikoko eski irteera antolatu genduan. Aurten klaru zaukagun pirinioen ipar isurialdera egingo genduala irteera, hego isurialdian ez bait dago apenas elurrik. Jakintsuen komitia bildu genduan Morkaikoko lokalian, ia zer egin gomendatzen ziguten, eta aurtenguan ere bete betian asmatu!!! Cautetets ondoren dagoen Pont d'espagnera jun ginan kotxez. Handik Oulettes de Gaubera lotara. Batzuk Petit Vignemale egiteko aprobetxatu zaben. Hurrengo egunian Vignemaleren iparra parez pare geneukala, mendebalderuntz jun ginan, Muletseko lepotik Ara bailarara jeitsi, eta handik Arratilleko lepora. Walloneko aterpetxera jeitsi, eta fondoko pistetatik buelta Pont d'espagnera. Asti pixkatekin ia argazkixak igotzen juten naizen.ikusi leike kronika Bitxartian Morkaikoko    blogia

27.Pierra menta

Irudia
Aurreko astean pasa da pierra . ikaragarria da lasterketa hau, gainontzeko lasterketek oroitzapen ona utzi izan didaten arren, duela bi urte leok eta biok egin genduan lasterketa honen oroitzapena espeziala da. Ordutik harreta gehioz jarraitzen dot, irudixak ikusten, sinistu ezin doten arren, ollo ipurdixa jartzen jata. Egunen batian berriz egitia gustatuko jatan, baina lanak ez dit aukera hori ematen gaur gaurkoz. Iritsiko da! Aurten euskaldunen artian aipamen berezixena Aitor Otxoari egin nahiko nioke, 10 pierra daramatza, danak segidan. Oñatiko bisontia beti oso ondo moldatzen da lasterketa honetan. Ez da erretza pomadan egotia 10 urtian ZORIONAK AITOR!!! Aurten Igor Alzelairekin egin dau, oso postu ona egin dabe. Oker ez banago, Igorrentzat lehenengo pierra. Ia zer kontatzen daban! Beste bikote euskaldun bat, Tirapu eta Juanjo izan dira, euskaldunetan lehenak geratu dira gainera. Lehenengo egunian atzetik hasi zirala ikusi naban, baina badirudi ondorengo egunetan

Errexiltar andres 2012

Irudia
Martxuero bezela, lanez lepo nabil, idazteko asti askorik gabe. Eta ildo beretik, asko entrenatu gabe iritsi da aurten ere errexiltar andresen lasterketa. Entrenamentuak asko jeitsita, lasterketan parte hartzeko gehixegi prestatu gabe iritsi naiz aurten ere. Larizek euskal taldeko batekin egin bihar zabala eta, Ixakakin apuntatu nintzan. Baina azkenengo momentuan Ixakari beste konpromezu bat suertau jakon, eta bikotez aldatu zidan. Igorrekin egin bihar naban igual, baina hau Otxoakin pierrara jun bihar zanez, Balenekin egiteko geratu nintzan. Balen berriz, azkenengo astian gaixo. Aurtengua ere Balenentzat nahiko denboraldi petrala izan da, ANIMO POTRO, eta total berriz ere bikoteripe nenguala. Nahiko orokorra izan da panorama hau, Ibai ere gaixo zauala enteratu, eta Yoni toke bat eman nion, baina hau ere erdi petral zabilela... azkenian Leo eta Amaia ezkondu jakuz, eta eztei bidaian Pierrara jun bihar ziranez, maletak itxeko denbora askoripe zabizela, eta Leon tokixa hartu naban. Mil

Ardo berria Somporten

Irudia
Eneko jaio berritan, eskiak oparitu nizkion. 5 urte pasa dira eta azkenik jun gera eskiatzera!!!! Eski haiek eraman arren, hainbeste denbora pasatu da, jada txiki dauzkala. Eskerrak Elaiak erabili zituela!!! Astebukaera honetan, beraz, berriz ere monitore lanetan ibili naiz. Ikaragarrixa da umiek daukaten eboluzionatzeko ahalmena, guk erdixa eukiko bagenduan... Haseran lerarekin hasi ginan. Ikaragarrixa da lerak zelako jokua ematen daban. Eskerrak umiak inguruan neuzkan, bestela jendiak esango zaban nagusiegixa nintzala horretarako!!! kar kar kar De 2012 Martxoa Eskixetara pasatzen ez genduan asko tardau, eta di-da hasi ginan soltura hartzen De 2012 Martxoa zapatu arratsaldian eskolarteko iraupen eskiko lasterketa zaguan, eta gaztiak animatzeko aprobetxatu genduan. Domekan berriz, La Trace Aspoise jokatu zan. Bertako kronika CVCko blogian ero zapatilla zaharretan ere ikusi leike. Koiuntura aprobetxatuaz, parte hartu naban bertan. 29kmko ibilbidia egin bihar zan ha