Karakateko igoera Egurran bidetik
Irailian Zeanurin txorkatila bihurritxu nabanetik ezer askorik egin gabe egon naiz, Morkaikokuekin aurreko zubixan piriniotara jutia salbu. Aurrerago emango dizuet horren berri, baina gaurkuan Karakateko igoeran inguruan idazteko gogua daukat. Lasterketa hau oso berezixa da. Batetik daukan historixia, baina bestetik, plazako txapatik hasi eta tontorreraino igotzeko, edozein bide ibili leikelako da. Plazatik tontorrera ordubete inguruan ixotzia ez da bromia. Lasterketetarako ohitxura daukagunok 40-45 minututan ixotzia marka politxa da. Hortik behera, propixo entrenatzia garrantzitsua da. Makina bat urtian 30 minutu inguruan ibili dira lehenak. Kanpotik etorritxakoren bat iritsi izan da muga hori zeharkatzera ere. Urtien poderioz, Lariz espezialista bihurtu da lasterketa hauetan. Aurten Larizek bere progresiuan aurrera segitxu dau, eta Anbotoko bertikalian, Oier Ariznabarreta lagunaren etxian bere aurretik geratu zanez, Oierrek bota omen zion aurten karakaten fundiduko zabala! Las