Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2017

Candan-Arlet-Acue-Candan, ilargi bete ostian

Irudia
Udan gaozen arren, nere ustez merezi daben eta pendiente neuzkan neguko irteera batzuk kontauko ditxut, san juanen zain (eta ondorioz eguna mozten hasteko zain) gaudenon gozagarri izateko asmoz, kar kar kar 2017/02/10 Ilargi betian Tuca Candaneko peñakin ilargi betia eta eguraldi aprobetxablia egoten danian osteratxua in izan dot gabian. Oinguan esan zien berandu zabizela eta Rioseta alderuntz jungo zirala prisaripe. Ni nahiko goiz iritsi nintzan Candanera, zeozer afaldu eta bakarrik abantau nintzan Tucaruntz, hurrengo egunian ere aprobetxatu nahi nuan eta. Ollaruntz ixotzen, candan azpixan eta Raca parian Argazkixak ez dia batere onak, kamara eskaxa eta nik pazientzia gutxi... baina gaba espezial hura gogoratzeko primeran etortzen jataz!! Zerua oskarbi, haizerik batez eta sekulako ilargi betia. Barruan daramagun otsua ataratzen dau honek. Au au auuuuuuu Demaseko bistak zaozen danera. Tobazotik Acue parez pare Ilargixak kerizpiak itxen zitxuan mendixetan, argazkixan

Bandres Karolo memoriala

Irudia
2017/03/04 Bandres eta Karoloren oroimenekoa Izaban Berriz ere atzeratuta nabil elurretako kontuak kontatzen. Aitzakitxo bat badaukat orainguan, Pierratik bueltatu, eta hurrengo astian lanera bidian bizikletatik erori eta lepauzaia apurtu nuan. Oooo. Neretzat zorte handixa da Pierrara juteko egun horiek jai hartzia, martxua lanez lepo ibiltzen naizen garaia dalako eta jai hartziak lankide batzuk konpromezuan jartzia esan nahi dau. Beraz, bueltatu eta baja bat hartzia ez zauan nere planen barruan. Gainera, Pierra bukatuta Otxoak ondo esan zuan bezela, momentu honetatik hurrengo Pierrarako puntuak irabazten hastia tokatzen da, kar kar kar Beraz, lanian erdizka ibili naiz (beso bakarrakin). Nahiko itzulera berezia izan da zentzu askotan, eta bizitzak ez zidan gehiagorako ematen. Baina banator bueltan!!! Pierrara jun aurreko astebukaeran, Izaban jokatu zan Bandres Karolo memoriala, eta asteazkenian Pierra hasten zan. Otxoa ez bazera, munduko lasterketa onenera juteko plana ez da urt