Eta orain zer?
Blogian alperkeriak jota egon arren, ari gera zeozertan. Arratsalde pasa karakate aldetik galtzen naiz sarri, ahal danetan upaigoitxiko potzutik pasatuaz (depaso gonbita pasatzen dot, garbiketa bat eman bihar diogu laister, interesa daukanak eupara bat bota). Horrez gain, aurten errepideko bizikletakin ere banabil. Surfian ere hasitxa gaoz, eta gero eta gustoruo gainera. Urpera aurten oindiok ez, ia noiz estrenatzen naizen. Halere, aurten ezberdintasunen artian ekintza bat euki dogu, Saturixoko arroil jeitsiera. Eibarko KDk antolatu zabala abixatu zidan ur2k eta haraxe jun ginan. kuriosua da herrixan bertan horrelako leku bat eukitzia. Ez da port abentura, baina Elgoibar eta Eibar artian daguan Saturixo arroila, sasoi bateko makina bat errota klandestinon erreka ezagutzeko era dibertigarri bat da. Halere, lasterketak ezin albo batera laga, eta Gasteizko Zortzietako klubak antolatuta, Gasteiz-Murua-Gorbeia mendi lasterketa herrikoira ere jun ginan. Hemen ibilbidia Ondo etorri jakun Elg