Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2010

Kultureta II-Iraganean bila

Irudia
Aurreko urtian ere La Vezere ibaixan baztarretan ibili ginan aztarna bila: Lascaux, Rouffignac, Font de gaume, Combarelles, Abri pataud, La Madeleine eta abar izeneko lekuak, koba eta abri edo babeslekuak bistatu genituen, eta aurtenguan pirinio ingurura jutia erabaki genduan bertan daozen kobazulo batzuk ikustera; ez espereologo bezela, baizik eta berriz ere kultureta bezela, kar kar kar Horrela ba, furgona hartu eta hiru lagun jun ginan, Justo, Unai eta hirurok pirinio aldera, baina aitxatuta bezela, oinguan mendirako plana barik beste pretensio batzukin. Atxikituriko mapan ikusi leike hiru egunetan zihar ixa mediterranoraino egin genduan ibilbidia De 2010 urria Lehenik eta behin, Gargas izeneko kobazulua bisitxau genduan. Gargas eskuen kobazulo bezela ere ezagutua da. Montrejeau inguruan dago (autopistako 16.irteera Saint Lary-Bielsa eta 17. irteera Viella-Luchon artian dago) De 2010 urria Ez ei da koba bakarra, bi koba bi sarrera ezberdinekin eta bixak epe oso ezberdinetan erabi

Kultureta

Irudia
Oin horretaz guaz, "de kulturetas" kar kar kar. Egia esan aurreko astebukaera intensoa izan zan zentzu honetan. Azken publikaziuan sartu naban bezela, Arnon akanpada in genduan. Oin dala pare bat urte hasi genduan Muskurutxun ARNIZKAR: ARNo IZarraitz KARakate BIZIRIK taldian ekintzak. Asmua urtez urte ARNIZKAR osatzen daban ingurua gehixo ezagutzia da, bizirik dagola, alegia. Horretarako herri bakoitzan inguruan dauden talde eta banakako batzun esperientziak hartu eta interesa daukagunon artian zabaltzia da. Horrela euki ditxugu biologo eta naturzale ezberdinak, talde ekologista eta ez hain ekologistak, nekazariak eta nekazarien sindikatuak, ipuin kontalariak edo besterik gabe herritarrak gaba bat inguruko mendixetan pasatzeko asmotan. Arnoko aurreko saiakeran kalitatia bai, baina kantitatian ez ginanez asko jun, eta Arnoko txabola apropos dagonez akelarre hauetarako, oinguan beste saiakera bat in genduan, eta emaitza egixa esan ezin hobia izan zan. Ezin hobia esaten dot, li

Eta bixar gabian...

Irudia
De 2010 urria

Gaba Aizkorrin

Irudia
Zubi eta Anexi entzun nien behin astegun buruzuri batian Aizkorritik zuzenian etorri zirala lanera, eta nola ez, kriston inbidixia sartu jatan. Ordutik naukan buruan gaba bat aizkorrin pasatzeko plana. Egixa esan, beti juten gera urrutira, eta hemengo altxorrak ez ditxugu aprobetxatzen. Horrela ba, barixaku arratsalde batian traste guztixak hartu eta aizkorriko puntara jun ginan petroleretatik. De 2010 Iraila parkinian bertan gazte kuadrilla bat ikusi genduan gure ondoren goruntz abantatzen, baina ez genien galdetu ia eurak ere aizkorriko kasetara zatozen. Kasetara allau, trastiak laga eta mendebaldian eguzkixa ezkutatzen ikustera jun ginan De 2010 Iraila ondoren txabolara bueltau eta afaltziari ekin ginon. Bukatzen ari ginala, hara nun agertu zian gazte hauek, ilunetan eta frontalekin. Dexente tardau zaben, eta ia galdu ote ziran ero galdetu genien. Ezetz, pisuagatik tardatu zutela esan ziguten. Guk gure ustez pixu piska bat ere bageneraman, baina... derrepente han hasi ziran ol

Midi eta Balaitous

Irudia
Dolomitetako rodajiarekin ezin etxian egon. Benetan sasoi puntua non zakagun jakin nahirik bota genduan Iraileko lehenengo astebukaerarako plana: Midi eta Balaitous astebukaera berian!! Trastiak hartu eta oporren ondorengo lehenengo lan astian ondoren abantatu ginan piriniotara, Portaletera zehazki. Goizian jaiki eta midiruntz. Mendi politxa da midi, magikua! De 2010 Iraila Baina magikua izatiaz gain, famaua ere bada. Gure ustetan goizo jaiki arren, makina bat jende zauan gure aurretik ixotzen. Arin ibili ginan, eta tximinixak behintzat nahiko bakarrik in genitxun. Egun mundiala urten jakun. Tontorretik demaseko bistak zaozen, Auñamenditik hasi eta bistiak ematen zaban beste ikusi zeikien urrutixan. Azpiko argazki honetan agertzen danez, petit midi punta, eta gainian harri gorrixan Astuneko Raca eta ostian zapatilla, Aspe, Lecherines, Llenak eta abar ikusi leikez bertatik bertara ixixa. De 2010 Iraila Biharramunerako planari begira ere egon ginan, Balaitousari hain zuzen. Udaberrixan S