Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2014

Baigorriko midi-Espades Reunion Sindicale

Irudia
Aspaldiko urtetako usadioak tentatu arren, Santomasak mendian pasatzea erabaki genuen. Txiriosek beti bezela plan ukaezin bat gomendatu zidan. Elur gehien Luz inguruan dagoela dirudi, eta joango gara haruntz? Larunbatean Baigorriko midi egiten saiatu gaitezke, eta igandean Espadeseko Reunion Sindical? Eing? Nola Reunion Sindical? Hori haitza dok, eta zaila nere eskalada mailarako! Gainera katu hankak jarri nahi dituk elurretan? Hi pitzatuta hago! Aurreko saiakeran kale egin genian eta oraingoan... Beno, hi, galtzeko ez zeukeagu ezer! Txarrenean eskiekin di-da batean jeitsiko gaituk! Bai, arrazoia, benga, guazen ba! Eta horrela jun ginan. Eguraldi aurrikuspena larunbaterako nahiko exkaxa zan, baina iganderako epel, haizerik ez eta eguzkixa. Tournaboupeko parkinetik urten ginan, ze Superbaregeserako karretera eski pista bihurtu dabe. Hobe, hartara pixka bat gehiago fokeatuko dogu! Haseran jende pila bat ikusi genduan aurretik, baina Onceteko lakuan alturarako

Hasi dira lasterketak!

Irudia
Udan lasterketa batzutan parte hartzen dot, baina ez naiz lehiatzen neguan bezela, lagunekin lasterketak disfrutatzia izaten baita nere helburua elurrik ez daonian. Materixala prestatzen, oindiok aurreko urteko Pierrako dorsala motxilan jarritxa, a ze oroitzapen! Nere motibazio puntu gorena neguan etortzen da zalantzarik gabe. Horregatik, hemendik aurrera blogian eraldaketa hori ikusi ahal izango dozue aurten ere, emaitzak jartzen hasiko naiz eta nere burua goraipatzen, kar kar kar. Urtero bezela, Peyragudesen, Frantziako pirinioetako kopako lasterketa honekin hasiera ematen diogu neguko lasterketen denboraldixari. Ordurako, pirinioetan bizi diranek metro dexente metatuta eukitzen dituzte, eta normalian gu 5-6 egun eskiatu ondoren iristen gera. Aurtenguan beraiek ez dabe askorik eskiatu elur faltagatik, baina neretzat eskiak jartzen nituan lehenengo eguna izan zan lasterketako eguna. Esango nuke aldia aurreko urtetan baino nabarixagua izan dala horregatik. Boten eta eskixen pis

Mixeria xeria

Irudia
Azken hilabeteetan mendiko bizikletari ere eragiten ibili gera. Oindiok zaldi eroa ez dot guztiz domatu, baina bagabiltza saiatzen! Oin dala urte batzutako ohiturari segitzen, aurten ere udazkenian mendikletantzat egiten diran martxetara juten hasi ginan. Goiz pasa, etxetik gertuen daozen martxetan ibili gera aurtenguan, Arnoateko zirkuitua, Lea artibaikua eta noski, nola ez, Elgoibarko BTT martxa ere egin genduan. Martxa hauetan oso giro ona egoten da. Izenematiak merkiak dira, tartian hornidurak egoten dira eta helmugan ere bazkaltzeko gogua kentzeko besteko mokauak egiten dira. Beraz, bukatu, lokatza dutxan kendu eta siestarako prest!! Zirkuito batetako martxa guztiak egiten badituzu, zure ritmoko jendiakin topatzen zera martxa guztietan, asko ezagunak eta horrek sekulako anbientia egiten dau. Baina dana ez da anbientesa, paliza edarrak hartzen dira, igoera teknikuetan txirrindulari guztiak ondo lerrokatuta juten ikustia oso politxa da, eta norbaitek hanka lurrera botatzen daban

Txema bidea Txindokira

Irudia
Aste osoa haize ufada gogorrekin, haize oso aldakorrarekin eta plana egin ezinda, ia ia minutuz minutu aldatzen ibili ostean, iritsi zan igandia. Oraindik ere sekulako haizea, hego haize ikaragarria egon arren, katuhankak jazteko beste aukera bat egongo zala ematen zaban. Larraitzera jutia erabaki genduan domeka goizian, Txema bidea egiteko proposamena egin zidan "planes" jaunak. Txindokiko hego paretian dago bide hau, eta kresta bukatzen dan lekura ateratzen da, hortik tontorrerainoko bidia oinez egiteko. Etxian bertan horrelako planak egiteko aukeria edukitzia gauza handixa da, plan honek ere gauza asko batzen ditxulako: Porteo luzetxua pisuakin, eskalatzia, tontor polit bat egitia eta gainera etxetik oso gertu! Baldintza guzti horiek kokteleran sartu eta abantatu ginan goruntz. Krestako haseraraino ixo ginan ixa, eta ondoren krestaren hego partia zeharkatu pareta hasten zan lekuraino. Egixari zor, bidia ez zan beste mundukua, gradu honetako bidiak plaka et

Untzillatx diagonal handia

Irudia
Katu hankak gehixo jantziko ez nitxuala pentsatuta naukan arren, Urresteiko krestara juteko flana egin genduan arrangurazko domeka batetan. Halere, eguraldixa ez zauan oso egonkor eta plana aldatzia pentsatu genduan Atxarten bertan. Abuztuan Txiriosekin Urresteitik bajatzen gentozela, bi mutil neskatilla batekin Untzillatxera igotzen ikusi genitxuan diagonal handitik. Eurekin berba itxerakuan, neskatillak (10 bat urte eukiko zitxuan) poz pozik esan zigun Brankaren gainean daguan koban gaba pasatzeko asmua zaukela. Untzillatxeko kobako sarrera Plan harekin akordauta, eta egualdixan fidagarritasun ezakin, sokak albo batera laga, eta Untzillatxera abantau ginan. Haizia eta eguzkirik ez, nahiko fresko igoera osuan, baina planak merezi izan zaban. Ez dago urrutira jun biharrik horrelako mendibuelta politxa emateko. Altuera derrepente hartzen juten zera, eta behin urresteiko krestan bukaeran azpixan, lau hankatako bidia hasten da. Gidetan jartzen duanez, II eta III graduko pasuak h

Karakate, beti karakate

Irudia
Aurtenguan ere iritsi da urteko zita. Esaten dabenez, urtero karakateko igoera noiz izango dan deika ibiltzen omen dira New Yorkeko maratoikuak. Behin karakateko igoerako fetxa jarritxa, ondoren NY maratoikua, eta gero egutegiko zuluetan juten dira beste karrera txikixaguak fetxak hartzen, Behobia, Donostiako maratoia, Berlingua etab. Argi dago inork ez dabala bere lasterketa Karakateko zitakin batera jarri nahi, frakasua izatia nahi ez badu behintzat. Munduko lasterketa bakarra da izenematia debalde eta bazkaixa gratis dana, baina ez dira asko egongo bidia markatu gabe daukenak. Karakateko igoerak bertan entrenatzen ibiltzia eskatzen dau, eta horrela izaten dira azkenengo astiak, jendia gora eta behera, eta batzutan baso garbitzen ere ikusten dia estilo askoripeko kaletarrak! Oindiok Salomonek atarako dau sasixak garbitzeko karbonozko segia... Baina ze bide garbitxu dan, noiz eta zeinek, Guenako artzaixan know-how da. Ez jako bat eskapatzen artistiari! Bastoiakin bi sasi kendu orduko

Diablos ertza, Costerillou ertza eta Balaitous

Irudia
Izenburuak dioen bezela, astakeri bat egitea planteatu zidan Txiriosek. Urriko azkenengo hego haiziak aprobetxatzen, eta elurrak hasi aurretik, azkenengo kartutxua izan zeikienari txispak atara nahi zizkion Azken hilabeteetan ertzak itxen ibili geranez, soltura pixka bat hartuta onuzkero, ertzen denboraldixa bukatzeko zer hoberik, Diablos eta Costerillou , bi ertz batu eta Balaitousan tontorrian bukatzia baino. Erronka ez zan makala: normalian bi ertz hauetako bakoitza separauta itxen da. Gidetan 5-7ordu artian markatzen dabe bakoitzantzat, baina gainera bi ertzak batzeko tartian beste pare bat tontor egin bihar genitxuan, segun eta ze gidatan beitzen genduan, eta tarteko horrek gaitza ez zirudien arren, destrepe raroren bat eta ekipatu gabeko rapel batzuk aurkitzia ere espero genduan. Dagoeneko eguna mozten, goizeko 8tatik gabeko 8tara bakarrik zaukagun argixa bermatuta, hau da, 12 ordu besterik ez! Plana klaru zaon, eguna argitxu ordurako eskalatzen hasi, eta ahalik eta bizkorre