Karakate, beti karakate
Aurtenguan ere iritsi da urteko zita. Esaten dabenez, urtero karakateko igoera noiz izango dan deika ibiltzen omen dira New Yorkeko maratoikuak. Behin karakateko igoerako fetxa jarritxa, ondoren NY maratoikua, eta gero egutegiko zuluetan juten dira beste karrera txikixaguak fetxak hartzen, Behobia, Donostiako maratoia, Berlingua etab. Argi dago inork ez dabala bere lasterketa Karakateko zitakin batera jarri nahi, frakasua izatia nahi ez badu behintzat.
Munduko lasterketa bakarra da izenematia debalde eta bazkaixa gratis dana, baina ez dira asko egongo bidia markatu gabe daukenak. Karakateko igoerak bertan entrenatzen ibiltzia eskatzen dau, eta horrela izaten dira azkenengo astiak, jendia gora eta behera, eta batzutan baso garbitzen ere ikusten dia estilo askoripeko kaletarrak! Oindiok Salomonek atarako dau sasixak garbitzeko karbonozko segia... Baina ze bide garbitxu dan, noiz eta zeinek, Guenako artzaixan know-how da. Ez jako bat eskapatzen artistiari! Bastoiakin bi sasi kendu orduko hor agertzen da bera txakurrakin "kasualidadez".
Badia urte batzuk Egurran bidia prestatu genduala, 6-8 urte igual. Zalantzaripe oin arteko biderik motxena da tontorrera, nahiz eta oindiok zeozer afinau leiken.
2010ian egin naban lehenengoz karakateko igoera, eta ordutik egurran bidetik egin dot urtero. Makina bat aldiz diskutidu dot jendiakin askoz motxagua dala, eta hemendik allau bihar zala rekorra. Halere, zalantzarako lekua badago, 2008 urtetik probatzen ibili ginan, eta Lariz 2013 urtera arte ez zan ausartu hortik ixotzera, zeozegatik.
Bide luze eta gogorra da, mendizalientzat aproposa, baina korrikalarixentzat seguruenik bestia hobia izan leike. Halere, mozten dozun distantzia handixa da!
Edozein kasutan, aspaldixan esaten dogu Kilian efektua daola mendixan. Kilianek zer egingo, huraxe itxu itxuan kopixatzen dabala jende askok.
Elgoibarren horretan ere espezialak gera, eta hemen Lariz efektua deitzatzau. 4 urtian bakar bakarrik ixo naiz bide horretatik, eta Larizek hortik rekorra txikitxu ostian aurten kolak in bihar egurran bidetik ixotzeko!!! Ta ze pozik, ikusitxa hainbeste jende norberak diseinatutako bidetik gora. Efekto llamada handixa izan zan aurreko urtekua, zalantzaripe. Aurtenguan bidia asentatuago dago jende dexente igaro dalako hortik. Oin noizipeñetan topatzen dozu batonbat bide horretatik, eta horrek segurtasuna ere ematen dau, zeozer pasauko balitz behintzat.
Edu Uribek ere aitxatu nau bere blogian. Eskerrik asko Edu!
Eta bere blogian Primuari ere eman dio hitza. Mila mertzi Primo!!!
Baina bene-benetan lasterketa hau berezixa itxen dabana bertan pilatzen dan jendetzia da (goiko argazkixan ikusi leiken lez). Eta hori urte askotan lana ondo in izan dan seinale da. Dudarik gabe, Morkaikokuek korrikalarixok ondo zaintzen gaitxue, mimuakin. Beraz, Aitzolen argazkixa jarri arren, hemendik talde osuari ESKERRIK ASKO!!
Hemen Berrian neuk idatzitxakua
Hemen Barreneko albistea

Julen Ansolari lapurtutako argazkixa FBtik |

Eskerrik asko Morkaikoko bolondreseri!! |
Hemen Barreneko albistea
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina