Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2026

Adiorik ez, maisu!

Irudia
   Trabesiako eskiak lehenengo aldiz batxillergoan ikusi nituen, foka larru eta kutxilla eta guzti! Euskarako klasea zan, baina Iñasiok tarte bat hartu zaban eskiak eta Lenin tontorraren inguruko diapositibak klasean emateko. Familiak esan didanez, urtero eramaten omen zituen eskiak eskolara gabonen buelta horretan. Ni ez naiz akordatzen ze fetxa zan, baina bai klase hartan borragailurik ez zidala bota. Despistatzen ginenean segituan botatzen zigun zerbait, kar kar kar. Eta zarata baldin bazegoen IÑASIOREN BIBOTEAK IKUSIKO DITUZUE!! esaten zigun eta danok erne-erne. (Eta nik horrela erakutsi diet umeeri, ondo portatzen ez bazerate, Iñasioren biboteak ikusiko dituzue!!) Orain ofizioa partekatzen dotela, ez da errexa adin horretako ikasleak adi-adi irakasleari begira eukitzea. Txollo bat zan, ze azterketara ezer ikasi gabe jun eta nota ona ateratzen naban. Adi egoteak bazeukan bere abantaila, antza! Behin, ez dakit nola suertatu zan plana, 14-15 urte inguruan eukiko nitxuan eta ...