Open Vall Fosca
Bailara berezia da La Vall Fosca , ezezaguna jende gehienarentzat. Halere, Carros de Foc esango bagenu, ziur mendian gabiltzanon gehienontzat ezaguna dela. Aran ibarraren hegoaldean, geratzen dela badiogu ere gauza bera. Boi-Taüll, Baqueira-Beret, Espot-eko (edo zaharrenentzat Llessui -ko) eski pistak dauzkala inguruan ere esaten badugu, eskiatzaileek gutxi gora behera jarriko dute mapan. Nik behintzat, berezia dela diodanean horregatik diot, oraindik asko esplotatu gabe dagoen bailara bat delako, nahiko naturala eta nahiko bertikala gainera. Halere, espekulazioaren atzaparrak ere iritsi ziran bertaraino. Florentino eta Ciak ( FADESA k) Ski & Golf binomioan barruan, eski pista bat egiten hasi ziran (lerro zuzenean bi kilometrotara Llesui ko pista duela urte batzuk itxita egon arren). Beno, eskerrak azkenean FADESAk kiebra jo, eta erdi egina dagoen arren, bertan behera geratu dela. Kasu hauetan, bertako turismoa beste era batean bultzatu eta balio naturala ezagutarazteko