Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2014

Azken subidoiak Tena bailaran

Irudia
EHME eta Hiru Handixetara apuntatuta nagonez, mendixan ibiltzen hastia ere komeni. Tartian in ditxut Sakanako martxa eta Elgoibarko itzulixa , baina beti pasatzen jatan antzera, belaunak txikitxu jataz antxitxika hastiakin bat! Orduak eta luzerak itxeko prest nago fisikoki, baina ez muskularki!! Oindiok buruak eskiatzera jutia eskatzen zidanez, egutegixa begiratu eta hemendik aurrera Ekainan 21 a arte astebukaera guztiak okupatuta edukiko ditxutela ohartu nintzan ( Lehengusuan azkenengo partidua eta Aizkorriko Maratoia, EHMendi Erronka, Gure Esku Dago gizakatia eta Hiru Handixak), eskixak jarri nahi banitxuan pasatu berri dan astebukaera honetan beste aukerarik ez neukan. Eupara bat bota naban ia inor animatzen zan, baina danek kale. Azkenian bakarrik nenguan. Benasque, Neouvielle, Balaitous Neouseko glaziarretik, aukerak bai baina 4 ordu t'erditik gorako bidaia bakarrik itxiak ez ninduan erakartzen, eta tenporadan bukaeran zeozer porteatu biharra euki arren, Tena bailarara ...

Benasque

Irudia
Aurreko urtian zintzilik geratu jakun proiektu politx bat: Erraldoi txurixak. Erdi-autosufizientzian izan bihar zan lasterketa bat, Aneto, Posets eta Perdiguero tiroian itxia. Aurten ez dira ausartu lasterketa itxera, eta egixa esan erdi-autosufizientzian izateko, hobe autosufizientzia osoan, edo aterpetxeek ematen dizuten laguntzakin norberak nahi dabanian itxia, ez? Ordutik plan hori buruan, aurten maiatzan bateko zubixa aprobetxatu genduan Benasque aldera juteko. Plan hori euki arren, fetxa hau ez zan egokixa suertatzen gauzatzeko, Vallibiernako eta Estoseko bailaretako heguetan ez zauan elur gehixegi, eta lehenengo eguna ona ematen zaben arren, hurrenguetan zeozer exkaxtuko zabala aurrikusitxa zauan. Halere, Aran, Txirios eta hirurok animatu ginan haruntz abantatzera. Urten eta kasurik txarrenian buelta emateko aukera hor geneukanez, furgonetan guazen bitxartian, Angel Oruseko aterpetxian lekua hartu genduan, Aneto egin ondoren, Posetsetik gertu geratzeko asmotan, eta bixamunia...

Col de Balme

Irudia
Arratsaldean Chamonixetik bueltaka, zer eta Santiso, Bastida eta Mikel ikusi genitxuan. Gu dutxa bila gabizen, eta hauek ordurako jakinan gainian. Santisok halaxe esan zigun, hor daon konplejo deportibuan topaukozuez dutxak. Hamen deitzetze "suiminpul"! Grand Paradisen egon ostian MtBlanc itxeko asmotan zirala. Guk ere planen artian zakagun hori, halere, eguraldixak eta nekiak aurtengo aste santuan ez zigula lagako ematen daban. Egualdixa oso segurua ez zanez, planez aldatu zaben hauek ere eta hurrengo egunerako Le Tour herritxik urtetzeko asmotan ziran gaineko glaziarrera, ia leporaino iristen ziran. Gu ere Le Tour ingurura jutekuak ginan, eta dutxatu eta horixe egin genduan. Han topo in genduan berriz ere eurekin, baina bixamoneko planak oso bestelakuak ziran, hauek glaziarria zeharkatzia nahi zaben, eta gora segi. Le Tourreko glaziarran amaiera. Goian ezkerretan geratzen da Albert I aterpetxia Gu aldiz, udako bidiakin bat itxera guazen, ezkerretik. Hauek neguko bid...

Aiguilles Rouges mendikatia

Irudia
Zermattetik Chamonixera trenez bueltatzeko ixa egun osua bihar izan genduan. 5bat ordutako bidia dao, 3 tren transbordokin, eta lehenengo trena eguerdiko 12xak aldian urtetzen zanez, arratsaldeko 6ak inguru horretan iritsi ginan Argentierera (Gainera azkenengo trenan ordez autobusez jun bihar izan ginan tunel bat konpontzen ari ziralako). Furgonara allau eta hurrengo egunetan Suitza aldera juteko asmua geneukan, baina egualdi onakin egun bakarra zauan aurrikusitxa, eta ondoren exkaxten hasteko prebisiua zauan. Egun bakarrerako Suitzara jutiak ez zuala merezi erabaki genduan. Neka-neka inda egon arren, zeozer in bihar genduan behin han egonda egualdi ona egongo zan egun bakarrian. Halere, gorputzak eta buruak deskantsua eskatzen ziguten, baina jakin bazakigun hona bueltautakuan damutuko ginala ezer itxen ez bagenduan. Mont Blanc-eko mendikatian parez pare (Chamonixetik iparreruntz) dauan Aiguilles Rouges mendikatian buelta bat ematia pentsatu genduan, baina mendikatian iparretik, eta...

Chamonix-Zermatt zifrak

Beti gustatzen jata jun aurretik kalkulu batzuk itxia. Horretarako interneten bila ibili nintzan, eta ez nuan gauza askorik aurkitxu. Gehixen bat errekorgilien erreferentziaren bat. Horregatik, nik guk indakuan datuak jartzia pentsatu dot, inor ni bezela erreferentzia bila ibiliko balitz, gutxienez ideia bat itxeko: 1eguna Ordua Denbora Distantzia Desnibela + Desnibela - Argentiere (Chamonix) 04:30:00 Col de chardonet 10:19:11 05:49:11 13,28 2302 230 Kanal azpia 11:01:43 00:42:32 0,16 13 13 Saleina glaziarra 11:57:18 00:55:35 3,68 8 496 Atsedena 12:04:48 00:07:30 0,06 2 2 Grande luiko lepora igoera 14:10:17 02:05:29 2,52 578 4 Atsedena 14:24:01 00:13:44 0,13 0 6 La Fouly 15:56:15 01:32:14 9,53 8 1800 Batura 11:26:17 ...