Azken subidoiak Tena bailaran

EHME eta Hiru Handixetara apuntatuta nagonez, mendixan ibiltzen hastia ere komeni. Tartian in ditxut Sakanako martxa eta Elgoibarko itzulixa, baina beti pasatzen jatan antzera, belaunak txikitxu jataz antxitxika hastiakin bat! Orduak eta luzerak itxeko prest nago fisikoki, baina ez muskularki!!

Oindiok buruak eskiatzera jutia eskatzen zidanez, egutegixa begiratu eta hemendik aurrera Ekainan 21 a arte astebukaera guztiak okupatuta edukiko ditxutela ohartu nintzan (Lehengusuan azkenengo partidua eta Aizkorriko Maratoia, EHMendi Erronka, Gure Esku Dago gizakatia eta Hiru Handixak), eskixak jarri nahi banitxuan pasatu berri dan astebukaera honetan beste aukerarik ez neukan.
Eupara bat bota naban ia inor animatzen zan, baina danek kale. Azkenian bakarrik nenguan. Benasque, Neouvielle, Balaitous Neouseko glaziarretik, aukerak bai baina 4 ordu t'erditik gorako bidaia bakarrik itxiak ez ninduan erakartzen, eta tenporadan bukaeran zeozer porteatu biharra euki arren, Tena bailarara jutia pentsatu naban.
Asmua, La Sarratik Musalesera ixo, normalian elurra gordeta egoten da hemen, eta Musalesetik Respomuso ingururuntz jeitsi ondoren, han dauden aukeren artian baldintzen arabera ikusi zer egon leiken ondo. Lo itxeko ez naukan klaru Respomuso, Bachimañako aterpetxia, edo berriz ere furgonara bajauko nintzan, elur baldintzen eta planan arabera izango zan hori.
La Sarra

Barixaku gabian allau nintzanerako ez zan askorik ikusten, eta zapatu goizian goizo jaikitzia kostau arren, abantau nintzanian halako batian pistan gora. Goiko partia ikusten dan leku batian fijatu nintzan, eta oso oso elur gutxi zauan.
Musales ingurua, elur askorik gabe

Eguzkixa oso altu dago, eta badira aste batzuk piriniotara jun gabe, aurrikusi ahal naban arren, ez nintzan konturatu ipar eta hego partien artian hainbesteko diferentzia zaonik! KK!!!
Ixa orduerdi neraman goruntz, baina logikuena buelta ematia zala begitandu jatan, eta furgonara bidian B plana pentsatzen hasi nintzan... Panticosako bainuetxe aldia ondo egon ohi da, Garmo alderuntz ez ezik, Batanes azpixan ere nebero bat egoten da ixa bainuetxeraino bertaraino iristen dana... furgonan eskiko bota ta guzti gidatzen jun nintzan Panticosaraino.
Panticosako bainuetatik Garmo Negro ingurua, elurra oso urruti

Baina... hemen ere aspaldi elurrik inbe, eta eguzkixak bere lana ondo inda zeukan. Garmo alderuntz begiratzen, kalkulatu naban 600-700m ixo biharko zirala porteatzen, eta gero beste 800bat eskiatzeko, ez zidan merezi. Ordurako nahiko etsita, berandutxo ere bazan... aurtenguak egin zabala ematen zaban. Arropak aldatu eta furgonara sartu nintzan goibel.
Bueltako bidian jeisten hasi nintzanian, akordau nintzan Isasik esan zidala baratzerako ondo etortzen dirala eski pistetan batube geratzen dian zakarrak, makilak eta abar, tomatiak jartzeko. Bueno, zeregin hobiagorik ez eta biajia aprobetxatzeko, berriz ere Formigal aldera ixo nintzan ia ze basura aprobetxau leiken pistetako zikinkeri artian. Formigaleko pisten parkin gorenera allatzian... ipar orientaziua eta elurra bertatik hasten zala ikusi naban! Jata harrapazank!!
Formigaleko goiko parkinetik elurra bertan

Bi bidar pentsaube atzeko asientuan nenguan berriz ere eskiko arropa eta botak jazten. Espelunciecha bat gutxienez ingo naban, eta zeinek jakin, akaso han osteko mendiren bat ere, Arroyeras, Anayet, Vertice... bueno, gutxienez denboraldixa ondo despeditxuko naban, eskixen gainian!!
Espelunciecha goitxik Anayeteko lakuetara jeitsi nintzan eta Anayet alderuntz hartu naban. Zer ingo naban ez naukan klaru. Gustauko jatan Anayet itxia, baina ez nakixan nola egongo zan, eta Espelunciechatik haruntz ni bakarrik nenguan. Batzuk Arroyeras alderuntz ikusi nitxuan, baina Anayet bakarrik eta elur pixkatekin itxeko konfidantza ez nakixan eukiko naban.
Anayeteko lakuak, Vertice eta Anayet

Lepora iristen, ni Anayeti begira begira... tipo bat begitandu jatan ikustia kateko zonara allatzen. Bai, tipo bat dago! Joe, hau zan bihar naban señalia. Lepora ixo, eskixak lepuan laga eta abantau nintzan goruntz. Kateko zatixa pasau ostian topo in naban honekin, dagoeneko tximinixia bajauta eta bueltan zatorren. Tolosako tipua, ausarta, Canal Royatik zetorren gainez gain bakar bakarrik lasai asko, inor ikusibe egun osuan!
Allau nintzan tontorrera, eta hango bistetaz disfrutatu, egun mundiala itxen zaban!
Anayeteko tontorrian
Elur gutxi ikusten zan halere, baina goixan oindiok badago aprobetxatzeko
Tontorretik bistak Balaitous alderuntz

Halere, goixan urduri jartzen hasi nintzan, epel itxen zaban, eta igotzerakuan ikusi naban lepotik ipar aurpegiruntz jeisten dan tubua guztiz elurtuta zaola. Aspaldi daukat tubo hori begiz jota, baina neguan sarri izoztuta egoten da, eta parrapas edarra egin leike horrela dagonian jausiz gero! Halere, gaurkuan bero eta elur baldintza hauekin sopa de lux egoteko aukera asko zeuzkan, primerako baldintzak bajatzeko.
Jeisteko azken zatixan ertzera arrimatu nintzan, eta bai, primeran ikusi naban dana elurtuta, eta espero nabana baino zabaltxuagua zala. Joe, gaur izan leiken hau bajatzeko eguna
Lepora jeitsi, eskixak hartu eta tuboraino gerturatzia erabaki naban. Ikusten banaban elurra gogorra egon leikela, buelta hartuko naban, eta bestela bajau!
Lepora gerturatu nintzan eta... uff, orgasmua!! elur baldintza hobiagorik nekez aurkitxuko naban. Bakarrik jutiak errespeto pixkat ematen zidan arren, hauxe zan eguna, zalantzaripe.
Hasi nintzan jiruak itxen, eta ezin gelditxu, benetan aparta zauan!!
Anayeten iparreko tuboa Canal Royara

Zati hau pasatu eta Anayeten iparra zeharkatu ondoren Canal Royara jeisteko beste elur aurkitxu naban, eskerrak, ze hor behekalde horretan ez zauan batere elurrik.
Canal Roya barrenetik, berriz ere Anayeteko lakuetara bueltatu nintzan, Anayeti buelta oso eta edarra eman ostian. Ikaragarrixa, aluzinatzen nauan, etxera bueltatzeko puntu puntuan egotetik sekulako buelta edarra itxera pasatu nintzan!!!
Eguna bukatzeko Espelunciecha jeitsi, eta pistetatik bueltatu nintzan furgonara.
Espelunciecha

Zabor pila baten artian, gainera, bila jundako makila batzuk aurkitxu nitxuan. Gehixenak apurtuta, baina orturako balixoko diela pentsatzen dot, eta besterik ez bada, mendixa garbitxu dotela, kontzientziarako!

Behin han egonda, eta horrelako subidoiakin, hurrengo egunian Sabocos itxeko asmotan ixo nintzan Panticosako eski estaziora Hoz de Jacako pistetatik barrena. Pistan gora hasi orduko Lasku eta Laukokin gurutzatu nintzan, hauek Sabocos in berri, etxera bueltan, bai kasualidadia ere! Goruntz segitxu naban, eta sekula ez dot hain goixan aparkatu, pisten erdi erdixan laga naban furgona

Panticosako pistak


Isasik ere aipatu zidan eurek Sabocos baino, Peña Roya itxen zabela, jeisteko zeuzkan tubuengatik. Iritsi eta buelta bat ematera jun nintzan oinez, elurra nun hasten zan, zelan zaozen Sabocos eta ingurua eta abar jakiteko hurrengo egunerako. Horretan, handik nenbilela, Gasteizko Mikel Besga eta lagunak etorri ziran, justu Peña Royatik zetozen, tubua primeran zauala esan zidaten... joe hori inbidia.
Hurrengo egunian berua aurrikusitxa zauan, eta goizo jaikitzen banintzan, akaso lehenengo Peña Roya ingo naban, eta ondoren Sabocos alderuntz jun, izan ere, Peña Royak ekialdeko igoera dauka, eta eguzkixak lehenengo ordutik emango zion. Sabocosek aldiz mendebaldekua daukanez, beranduagora arte ere aguantauko zaban.
Midiri begira lotaratu nintzan, hura lekua eta gaba! Bueno, egixa esan bihar badot, bildur pixkat ere pasau naban, banakixan eta handik mamuak ibiltzen zirala.
Ilunabarra Panticosako pistetan, Midi barrenean, herrietako argiteria

Bixamunian jaiki, eta esperota bezela, kriston girua, baina elurra gogortxo. Sekulako girua halere

Sabocos
Peña Roya alderuntz hartu naban ekialdeko orientaziua aprobetxatzen. Bero itxen hasi zan, arropa kendu biharra zauan eguzkitxan
Peña Roya

Lehenengo loma hori igo ondoren tubua parez pare neukan, nahiz eta tontorrera igotzeko bailaran barreneraino jun bihar nintzan oindiok
Peña Royako tubua

Ikusi leiken bezela, zeru urdin urdina eta laino bat ere ez ikustetik, berehala lainuak eta haizia sartu ziran mendixen ostetik, hegotik!! Eing?
Peña Royako tontorrera allau nintzan laino artian
Peña Royako tontorra
Tontorrerako arazorik ez, baina jeitsiera bilatzeko, ez nakixan seguru zein zan. Tontorraz haratago tabla marka batzuk zaozen, eta haretxek izan bihar zuan elurra zaukan tuborako sarrera, baina ertz ertzetik hasten zan bi aldietara nahiko pendizakin, eta ikusi ere askorik ez, eta ezagutu ere ez zer etorriko zan ertzan ondoren... zalantzan ibili nintzan zer in.
Ertza baino pixkat beheragotik kranpoiak jarritxa pasatzeko saiakera bat itxen hasi nintzan, baina bakarrik nenguanez eta pixkat akojonaua naizenez, buelta eman naban.
Halere, elurra primerakua zauan gaurkuan ere, eguzkixak ordurako nahikua eman zion tubuari eta gaur zan hau itxeko eguna ere! Ze demonio aurrera itxia erabaki naban, baina eskixak bertan jarri ordez, tubua horixe zala ikusten zanian jaztia erabaki naban. pixkat destrepau naban kranpoiekin, eta tubua horixe zala begitandu jatanian (ze ikusi, ez zan ikusten maldagatik) eskixak jarri eta aurrera!
Peña Royako tubuan erdixan

Jeisten hasi ondoren, ahal izan nabanian kamara atara eta bideo eta argazkixak ataratzeko beta ere hartu naban.

Lainotuta zauan, eta haizia tontorretan, eta Sabocos egin gabe behera jeitsia pentsatu naban, ze estropeatu aurretik, hau zan hau tenporadia bukatzeko manera ezin hobia!!!
hemen bideua

Iruzkinak