Tour de Rutor 2-3 etapak
2016/04/02 Tour de Rutor 2 eguna: Bezperako palizan ondoren errekuperatzia tokatzen zan. Masaia, siesta, eskiak prestatu, afaldu eta izozkia jan, horixe izaten da egun bat baino gehiagoko lasterketetan egiten doguna. Egun politxak izaten dira gustokua itxen pasatzen ditxugun egun hauek. Urtero antzeko ibilbidiak izaten diranez, gabian infusio batekin CSAkuek esplikatu ziguten hurrengo egunan nundik norakuak. Ertz ikusgarri bat pasatzen omen zan. Aurreko urtetan Rutorreko tontorra egiten zan ertzan ondoren, baina aurtenguan eguraldixak ez zuan aukerarik ematen, eta tontorra baino pixka bat beheraxeago geratuko ginan azken igoeran. Goizian goiz jaiki, eta sentsazio hobiak neuzkan, baina auskalo gero zer gertatuko zan... Sirimirixa botatzen irteeran, ez zuan berotzeko gogo askorik ematen! Irteera atzeratu zan, eta taberna batian sartu ginan, egonian egotera. Hau fundamentua. Irteerara jun, ahalik eta beranduen asko ez bustitzeko, eta eman zaben irteera. Lehenengo metruetan s