2016/04/01
Urtero Alpeetan eskiko lasterketaren bat egiten saiatzen gera. Lehenengo helburua Pierra izan arren, neri lanak ez dit horretarako aukera gehiegirik ematen, eta beste lasterketaren baten bila hasi ginan aurtenguan.
Apirilan 1etik 3ra bitartian jokatzen da
Rutorreko lasteketa (Tour de Rutor) Aosta bailarako mendi berezi honetan, oso altua ez izan arren,
glaziar zabal bat dauka 2011an egin genduan mendi honek, eta bertatik Mont Blanc-a eta Mont Blanc-etik Rutor parez pare ikusten dira.
Luismi eta Kikek Rutorra zeukaten begiz jota. Javik esan zidan bera dagoen Vibram taldian negurako helburu bat zala lasterketa hau, eta akaso taldekide batekin egingo zuala. Baina azkenian taldekidiak ezingo zuala, eta nere lan egutegixan posible izan leikela ikusita, Javi eta bixok apuntatu ginan.
Laurok jungo ginan beraz Rutorrera, Luismi, Kike, Javi eta ni. Plan politxa zan, eta
Regilen Luismin autoka probatzeko aukera euki genduan. Aste santuan ondorengo astia izanda, egun batzuk lehenago jun eta Alpietan eskiatzeko aukera geneukan arren, nik ezin nitxuan martxoko azken egunak jai hartu, justu marroi handixena orduan eukitzen dot eta. Beraz, Javi eta bixok hegazkinez jungo ginan bezperan, eta han Kike eta Luismikin juntatu.
Baina aste santuan Luismi lesionatu zan, a ze pena!! Eta horregatik, Kikek azken orduan bikote bat bilatu biharra euki zuan. Zorte handixakin, Uxue animatu zan Kikekin Rutor egitera, beraz, Kike eta bixok jungo ginan Vibram taldeko bikotiekin!!!
Halako zortia izan zan, bixori Vibrameko monuak oparitu zizkigutela. Eskerrik asko Vibram!!! Eta Giordano di Vecchi, taldeko koordinatzailia guri laguntzen ibili zan, eta gainera argazkixak ataratzen. Beraz, hemen jarriko ditxudan argazki gehixenak Giordanonak dira.
|
Rutorren parte hartu zaben Vibram taldekidiak. |
Lehenengo egunian irteeran monuak estrenatzen
|
Sylvain Montagny eta Ronan Moalic. |
Sylvainek eta Ronanek orokorrian 17. egin zaben, Wilfrid eta Alain Bellagamban ondoren (Altitoyn irabazliak urte batzutan), pentsa ze maila daukaten!!
|
Uxue eta Kike monua estrenatzen |
|
Eiii, atzera begiratu!!! Javi eta bixok urten aurretik |
Neretzat nahiko estresantia izan zan hara iristia. Martxuan 31an aurkeztu bihar izaten ditut laneko gauza pila bat, eta normalian ordu pila bat sartu biharra eukitzen dot. Gainera egun bat aurreratziak, lan karga handixagua ekarri zidan. Eta hori gutxi ez, eta klaseko lan bat ere aurkeztu bihar naban fetxa horretan.
Aste santuan egun batzuk lana egin eta azken astian ere ordu dexente sartuta, martxuak 30ian lanetik gabeko 10ak aldian urten nintzan, egin biharrak dominatuta (eta lankide batzuri marroitxoren bat pasatuta). Oindiok goizeko ordu1ak aldera arte egon nintzan klaseko lana bukatzen.
Goizeko 6tan gora, Javik batu ninduan eta Bilbora jun ginan hegazkina hartzera. Bilbotik Turinera hegazkinez, eta ondoren Trena hartuta geneukan Aostara juteko. Baina Turinera bidian Asturiano batzukin juntatu ginan hegazkinian, hauek ere Rutorra korritzera. Hauek kotxe bat alokatu zaben, eta eurekin jun ginan Arvierrera, lasterketan erdigunera. Han zeuden Giordano eta bestiak gure zain
|
Arvierren hotelera bidian. Giordano selfia ateratzen |
Nik lehen bait lehen hotelera jun nahi nuan, azken egunetako lan karga eta estresagatik lehertuta nengualako. Hotelian
CSAkuekin geunden, hoteltxo osua guretzat. Luxu bat izan zan. Bestiak Breafingera jun bitartian, ni siestara!!
Lehenengo etapa
Erreferentzia batzuk eraman genitxuan lasterketarako. Ibilbide luze eta teknikuak izatia aurrikusten genduan, Pierran estilora. Gainera, Pierran ez bezela, lasterketa honetan badirudi ez dagoela izenemate toperik, eta 350 bikote inguru, hau da, 700 lasterkari inguru egongo ginan. Ibilbide balizatu batetik eskiekin pasatzeko hori astakeri bat da, igotzeko ataskuak, baina jeisteko elurra kendu eta bainera handixak egiten dira.
Eskerrak irteeran kajoiak edo mailaketak zauden, eta guri aurreko taldian ateratzia tokatu jakun.
|
Breafingeko 1.etapako argazkia |
Lehenengo egunian iraupen eskiko pistetatik pare bat km egin ondoren, 1000mtik gorako bi igoera eta bi jeitsiera eukiko genitxuan.
Deslizatzen ondo moldatzen naizenez, gogortxo hasi nintzan, baina lehenengo aldapan petardazo edarra jo naban, eta ondorengo guztia arrastaka!! Javik goma bota eta tiratzen jun arren, gorputza ez zixen. Momentu horretan danetik pasatu jatan burutik, azken astetako estresa, entrenamendu faltak, eta azken finian, nere maila ez dala handixa eta entrenatu gabe, ba milagrorik ezin!
Behelainua, eta sirimirixa zauden. Lehenengo jeitsiera, teorian nere fuertia izan bihar zana, eta ni ezinian! Baso batetatik sartu gintuzten, Pierra Mentan aldian zaila begitandu jatan, bisibilidade gutxi eta elur umela, bainera handixak, zuhaitzak, enborrak, sustarrak eskibau bihar, jendia erorita, ... Jeisten hasi ordurako iztarrak sutan, ezin eskiak menperatu, eta jendia bi aldietatik pasatzen. Javiri ere ezin nion jarraitu. Jeitsiera honetan txipa aldatu nuan, erorketa txar baterako ez nuala asko bihar pentsatu nuan, eta osorik jeistera, eta materixala zaintzera jun nintzan.
Akojonatuta nenguan, lasterketa honetako lehenengo jeitsieran geunden, baina handi geratzen zitzaidala pentsatu nuan. Hiru egun horrelako jeitsierekin egin bihar genitxula pentsatzia gehiegizkua zan neretzat!! Javi aurretik zixen, eta errebuelta brusko batian krakateko handi bat egin omen zuan. Bota izango zala espero zuan, ze bestela, artikulazioren batek egin zion zaratia eta hori txarragua izango zan.
Behera iristia, lasterketa irabaztia bezelako poza izan zan. Fokak jarri bihar genitxuala ahaztu, eta elkarri besarkada handi bat eman genion. Javik bota hautsi zuala ikusi zuan, baina jarraitzeko moduan zauala. Fokak jarri eta bigarren igoerara!! (Ondoren esan zioten bota horien lehenengo bersiuan ixa danek apurtu zabela kaña hortik, eta kaña berrixak jarri ziuen, oin reforzatuta omen datoz. Beraz, Javi gustora, onek apurtzen daben lekutik apurtu zitxualako botak, kar kar kar)
2.igoeran haseratik bota zidan Javik gomia, eta bere laguntza asko eskertu nuan, guztiz lehertuta nixen eta. Bigarren igoera hobeto zauan, lainua altsatzen. Han zauan Giordano argazkixak ataratzen.
|
1 eguneko 2.igoeran |
|
Uxue eta Kike ere bigarren igoeran |
Bigarren jeitsiera askoz hobeto zauan. Halere, sekulako paliza hartuta ordurako, jeitsiera erditik aurrera Joseba Sarasolak eta Angel Olasok hegetan pasatu gintuzten eta jeitsiera erdi horretan 5 min sartu!!!Eta Uxue eta Kike 9 mintututara zeuden atzetik. 4 ordutan diferentzia horiek ez dira ezer!!
|
Lehenengo eguneko helmuga zeharkatzen |
|
Osorik bukatzia ospatzeko modukua izan zan!! |
|
Kike eta Uxue helmugan, ixixa gure eskixak zapaltzen |
|
Lehenengo igoeraren bukaera |
Eta kuriosidadia daukanak, hemen GPSak hartutako bidia. Egixa esan, nik ere kuriosidadia daukat, nundik ibili ginan aztarranik ere ez neukan eta. Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina