Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2021

Pierra Menta 2021 eta Grande Courseko nere oroitzapenak

Irudia
Behin Pierra bat zainetan probatu ostian,  fetxa berezia izaten da urtero.   Aurten zer esanik ez, EAEn gabonen bueltako elurteetatik eskiatu ezinik gabiltzanontzat... morriña edarrakin nabil ni. Eta Pierrako fetxa iritsi dala gogoratzen, errepaso bat egiten hasi, eta hainbeste urte zurrunbilo horretan ibili ostian, zeharo nahastuta neuzkala pierrak, urteak, zenbat pierra izan diran eta abar, eta blogari esker rebisatzen eta berbizitzen hasi naiz. Esan izan dot nik lau bidar egiten detela irteera bakoitza. Prestatzean, egitean, idaztean, eta orain bezela, irakurriz berbizitzean gogoratzen dudana.  IDEKOn lan egiten nuanian fetxa txarrak zian jai hartzeko. Oso txarrak. Oin atzera begiratzen dotela, horregatik ez ditut pierra gehixo pilatu, dudaripe. 2010 urtian egin nuan lehenengo pierra Leokin. Denboraldi hartan bertan blogak.eus zabaldu berri neukan, eta saiatu nintzan han idazten, baina Le Chornaisen beti wifi eta kobertura arazuak, eta testu editore batian idatzi eta k...