Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: uztaila, 2015

Dru obeliskoaren zeharkaldia

Irudia
Ecrinseko Barre egin ondorengo eguna lasai hartu genduan, errekan bainatu, ondo bazkaldu eta eguraldi aurrikuspena ikusi. Oindiok zapatua zan, aste oso bat aurretik. Euri pixkat botako zuala ikusi arren, astelehenian eguraldi oso ona ematen zaben. Hurrengo plana egiten juteko momentua. Etzakigun aklimataziua zer moduz eruango genduan, oindiok altueran denbora asko ez ginan ibili, baina Italia aldetik eskalatzen bi egunetan Monte Biancora igotzia zaukagun begiz jota, eta jeitsiera Gouterreko bide normaletik egin. Hori itxeko di-da jun bihar ginan Chamonixera, 4-5 ordutako bidia geneukalako karreteraz Galibier-Albertville-Mégévétik barrena. Hurrengo egunian, astelehenen goizian, motxilak prestatu eta Courmayeurrera pasatu, eta aproximazio luziari lehen bait lehen ekiteko, hartara asteleheneko eguraldi onena bigarren egunian, goixan aprobetxatu ahalko genduan. Baina bidian guazela interneten notizia bat ikusi genduan. Gouterreko bidia Mont Blancera itxitxa zauan. Ezohiko berua itxen ari

Barre des Ecrins Eguterako pilarretik

Irudia
Aurtenguan maiatzera arte oso lanpetuta ibili naizenez, ez dot eskixekin Alpeetara juteko aukerarik eduki astesantuko buelta horretan. Udia gerturatzen, eta ordu asko metatuta neuzkanez, uztailian eskapadatxo bat itxia pentsatu nuan. Txiriosi komentatu nion, eta ideia politxa begitandu jakon, baina 100Milak en izena emana zeukanez, uztaileko azkenengo bi astietan izatia proposatu zidan. Nik azken astia ezin jai hartu, eta 100Milaken ondorengo aste erdixan urtetzeko plana egin genduan beraz. 10bat egun izango ziran, baina aktibidade politxak eginez gero, nahikua. Uli ta Albertokin piriniotara jun ginanian, planan berri Albertori eman nion, eta bera ere animatu zan. Neretzat salbaziua, ze Txiri zezena bezela dagola jakin arren, 100 Milaken edozer gauza gertatu ahal jakonez (babak, lesioren bat...) Albertokin irteera salbatuta zauan!! Baina txiriosek beste behin erakustaldia. 100 Miletan burua Alpeetan eramango zuala esan zidan eta hala egin. Etxegaraten eurekin juntau nintzanian fre

Pidal Cainejo Picura

Irudia
Asteazkena, ilargi betia. Aspaldiko ohiturari segituaz , Saezi komentatu nion aber Txindokiko "Maitasunaren espoloia" egingo genduan gabez, ilargixan argitxan. Noski! Hurrengo egunian lanera jun biharra euki arren, Saez horrelako abenturatxorako beti prest. Baina... arratsaldian txaparroia, haitza bustita eta eguraldi aurrikuspen ez oso ona gaberako, ez ginan jun. Kauenlaletxe Piru, eta ostiral gabian juten bagera? Ya, baina xarma galtzen jok, ilargixa asteazkenian dok eta. Zergaitik ez juagu beste plan bat egiten? Piru, egin ahalko genuke Naranjo eta larunbat gaberako bueltan egon? Akordatzen 18 urterekin karneta ateratzean joango ginela pentsatu genduala? Eta ordutik ez dot aukerarik eduki. Kar kar kar. Saez, ordutik 20 urte pasatu dituk, eta oindiok ez haiz iritsi? Ba nahi badok, ni prest. Baina larunbat gabian Elgoibarren egoteko, tontakeririk gabe eh? Igual goizeko 3:30etan jaiki biharko gaituk eta ekipo bat bezela funtzionatu. Pisua igotzen neri laga biharko dida