Dru obeliskoaren zeharkaldia
Ecrinseko Barre egin ondorengo eguna lasai hartu genduan, errekan bainatu, ondo bazkaldu eta eguraldi aurrikuspena ikusi. Oindiok zapatua zan, aste oso bat aurretik. Euri pixkat botako zuala ikusi arren, astelehenian eguraldi oso ona ematen zaben. Hurrengo plana egiten juteko momentua.
Etzakigun aklimataziua zer moduz eruango genduan, oindiok altueran denbora asko ez ginan ibili, baina Italia aldetik eskalatzen bi egunetan Monte Biancora igotzia zaukagun begiz jota, eta jeitsiera Gouterreko bide normaletik egin. Hori itxeko di-da jun bihar ginan Chamonixera, 4-5 ordutako bidia geneukalako karreteraz Galibier-Albertville-Mégévétik barrena. Hurrengo egunian, astelehenen goizian, motxilak prestatu eta Courmayeurrera pasatu, eta aproximazio luziari lehen bait lehen ekiteko, hartara asteleheneko eguraldi onena bigarren egunian, goixan aprobetxatu ahalko genduan.
Baina bidian guazela interneten notizia bat ikusi genduan. Gouterreko bidia Mont Blancera itxitxa zauan. Ezohiko berua itxen ari omen da Chamonix inguruan, inoiz baino egun gehixotan jarraixan. Gu handik ibili geran bitxartian, ISO 0º 4200-4600m inguruan ibili da, eta badirudi lehenagotik ere antzera ibili dala, hau da, 4000m ingururaino prezipitatzen duan guztia euritxan egin dau. Honek glaziarretan izotz bizixa bistan lagatziaz gain, haitzak mobitzia ekartzen dau, eta ondorioz demaseko harri-jausixak.
Nik esperientzia askorik ez daukat, baina Ecrins inguruan horixe begitandu jatan, inguru guztian harrixak jausten ikusi genduala, ez daukat goguan hainbeste harrijausi ikusi izana, baina nere esperientzia eta erreferentziak ere ez dia esanguratsuak.
Gouterrera allatzeko La Bolera deitzen diuen zatixa pasatu bihar da oinez. Izen hori harrijausixengatik da, eta normalian arazo hori badago, ba oinguan arriskua ikaragarrixa ei zan, pianuak bezelako haitzak jausten zirala esan ziguten, eta ez noizian behin, sarri baizik.
Bi gendarme jarri omen zitxuen zati horren aurretik jendia ez pasatzeko informatzen. Pentsa ze ondorio ekonomiko, berritxu berri dan Gouterreko aterpetxia itxitxa (gaba pensio erdixan 90€/pertsonako, beno, hauek zulua aurrerago tapatuko dabe prezio horretan, jeje), gida askontzat diru iturri garrantzitsua da Mont Blanca, gainera gendarmiak han goixan guardia itxen. Argi dago arazua ez zala brometakua!
Hori dana ikusitxa, Mendi Txurirako plana hurrengo baterako laga genduan, eta Albertok beste plan bat proposatu zigun Chamonixetik: Dru orratzen zeharkaldixa! Lehenik Petit eta ondoren Grand Dru tontorrak egitia
Dru mendizaletasunaren mendi esanguratsu bat izan da, eta neretzat ezagunena Bonnatiren pilarra hego mendebaldeko aurpegixan (gaur egun errepikaezina harrijausi batek itxura aldatu zuelako, baina orain urrundik ere igartzen da gris kolore ezberdinagatik);
Le pilier de la solitude:Bere burua bilatzeko bakarka igo zuen Walterrek
Beno, eta gu gurera, goizian Chamonixen jaiki eta mendiko etxera jun ginan informazio bila. Krokisak atara, Charpoua aterpetxian lekua hartu eta furgonara jun ginan zeozer pikau eta motxila itxera.
Nahi izanez gero Argentiereko glaziarrera trena hartu ahal genduan Chamonixetik, baina estilo puristan egin nahi genduan behetik oinez aterata. Beraz, eguerdixan zeozer pikau eta abantau ginan goruntz Le Boiseko auzotik tipi-tapa.
Oinez jun arren, anburgesatzen hasita geunden, aterpetxian lotan, eta hartara saku, esterilla eta hornilluan pisua kenduta.
Bide politxa da igoerakua, baso batetik, altuera hartzen juten zera Chamonix azpixan lagatzen, eta parian Aiguille Rougesetik La Flegere eta Le Brevent eski estaziuetaraino parez pare ikusten da
Eta tontorrak lainotuta zauden arren, hasi zan obeliskua gure aurrian agertzen. Horruntz ginduazen, baina atzeko partetik ixoko ginan. Laino guztien gainetik gris klaru ikusten dan lepora aterako ginan ondoren
Bero handixa itxen zaban, eta pisua aurrezteko ur justuakin abantau ginan, gutxiegi halako berorako. Glaziarrera bajau aurretik Argentiereko trenan geltokixan geldiune bat egin genduan zeozer jan eta erateko, eta horretan geundela, Ueli Steck eta laguna pasatu ziran, hauek glaziarretik bueltan. Ez zigun kasurik egin, ez gintxuala ezagutuko pentsatu genduan, kar kar kar.
Ueli uda honetan proiektu polit batekin dabil, alpietako 82 4000mtik gorako tontorrak 80 egunetan egin nahi ditxu baina laguntza mekanikorik gabe. Proiektuari #82Summits izena jarri dio eta bertan ikusi leike momentu oro nun dauan GPS bidez.
Ondoren ikusi genduan Aiguille Verte - Grande Rocheuse - Aiguille du Jardin egin zitxuela egun horretan, eta hortik Torinoko aterpetxera bidian zaozen. Hurrengo egunian, uztailan 22xan Rocheford ertzian (Joraseetara bidian seguruenik) Martjin Seuren laguna erori eta hil zala entzun genduan, uff, hori momentua!!
Bere weba segitzen ibili naiz, eta uztailan 29ra arte geldik egon da. Badirudi berriz ere ekin diola proiektuari, falta jakozen 25 tontor inguru bukatzeko, Mont Blanc mendikatian gehixenak, eta azken bixak Grand Paradis eta Ecrins izango dira. Ea ba, hemendik dolumin eta animo handixenak Ueliri.
Mokaduan ondoren glaziarrian sartu ginan eta parian urten ginan glaziarretik, Charpuarako bidia hartuta, trenak ekarritxako marabuntatik ihesi lasaitxasunian.
Goruntz guazela eurixa hasi jakun, euri txikixa, berotik freskatzen gintxuana.
Ingurua lainotuta egon arren, Mer de Glace, eta parian Jorasseak eta Dent du Geant-ek kuku egiten zigun noizipeñetan
Aterpetxera allau, eta sekulako txaparradak hasi ziran. Eguraldi aurrikuspenian ekaitzen bat botatzeko aukera zauala ziuen, baina hurrengo egunian laino bat ere ez genduala ikusiko.
Txaparradak bata bestian atzetik hasi ziran etortzen, paret guztietatik ur asko bajatzen zan. Albertok zion hurrengo egunian haitza seguruenik lehortuko zala, baina pitzadurak lehortzia zailagua izango zala. Halere, aurrikuspena mundiala zan botatzen ari zanakin sinistu ezin bazan ere.
Aterpetxe txiki honetan etxian moduan afaldu eta lotara jun ginan, bi koreano jator eta beste lau frantsesekin batera.
Goizian jaiki eta frantsesak gure aurretik abantau ziran. Haitzera allau aurreko glaziarra zeharkatzeko primeran etorri jakuzen hauen markak.
Ondoren, Alberto maisu! Haseran lau hankatan, eta Bonattiren ertzera iritsitakuan pixka bat tentetzen zan asuntua. Halere, ezin esan eskalada zaila zanik, indarra egin bihar zan pausu zail bat zauan zatika-zatika eta berriz ere lau hankatan. Eskalada atletikua krokisian jartzen zuan bezela. Gaitzena bidia asmatzia, baina horretan ere Alber artista!
Egixa esateko ni pixka bat akojonatuta nijuan, friendak sartzen zitxuan pitzadurak heziak zauden, eta ez nakixan zenbateraino aguantatzen zaben, baina tiratzen nionian aise aguantatzen zabela ikusten nuan. Edozein kasutan, Pirulo Kageta, bertigo ostixiak batzutan ez dit lagatzen nahi beste disfrutatzen!
Baina eguna disfrutatzeko zauan, batere lainoripe, parez pare Jorasseak, Mer de Glace, Chamonix azpian... ikaragarrizko bistak beitzen genduan lekura beitxuta. Eguna argitzen hasi zanetik aurrera ikaragarrixa zauan inguru osua.
Petiten tontorrera allau ginan halako batian. Mokadu bat jan, bistetaz disfrutatzen segi eta Grand Drurako falta jakun zatixua parez pare ikusten genduan.
Aurreko kordadak zati horretan ataskatuta zeudela ere nabari zan, bide osoko zailtasun handixeneko pausua zan, eta ipurdixa ipar aurpegiruntz atara bihar zan momenturen batian. Zer datorren jakiteko desiatzen geratzen zera holakuetan.
Eta guri ere allau jakun gure txanda, Petitetik lepora bajau, eta "Z" famosuan sartu ginan. Albertok aisa zabaldu zuan eta bestiok arrastaka bada ere, pasatu genduan ondoren.
Grand Druko tontorrian, rappelatzia besterik ez jakun geratzen. Dozena bat rappel markatzen zitxuan krokisak, eta berrekipatuta zauan. Nik behintzat ez nuan zailtasun gehixegi espero, baina Albertok jeitsiera ikustian egin zuan komentarixo arraroren bat.
Hasi ginan beheuntz, bi, hiru rappel... eta halako batian Alberto mekauenka entzun genduan. Allau jakun guri ere rappelatzeko momentua, eta ondoren esplikatu zigun, haitz blokien artian zirrikitu batian soka sartu zan, eta ezin atara, ataskauta geratu ziran sokak. Bi soken puntak moztu biharra beste aukerarik ez zuan eduki. Ikusi zuanez, lehenago ere zirrikittu horretan bazaozen beste soka batzuk moztuta. Albertontzat nahiko ohiko praktikia zala ikusi genduan, baina neretzat estrainakua izan zan rapel batian soka zati bat moztia! Zer dan esperientzia eh?
Eta hortik behera, glaziarreraino, arazorik gabe bajau ginan.
Glaziarra kontu handiz zeharkatu, ze goitxik harrixak jausten ziran, nahiz eta zeharkatu bihar genduan lekuraino ez ziran allatzen, eta Charpouara allau ginan 13 bat orduren ostian.
Mokadu bat jan eta behera.
Bezperan igotzeko trena hartzia ez jakun okurritxu ere egin, baina ondoren konturatu ginan eskalatzen txispa falta jakula, eta akaso Argentiereko glaziarreraino trena hartu izan bagenu, indar gehixo edukiko genduala eskalatzen.
Burua zer dan, bajatzeko igual trena hartzia ere burutik pasatu jakun, baina aterpetxera allau ordurako bazakigun ez ginala trenera allauko, azken trena 6tan zalako. Eta eskerrak, hartara estilo puruan mantendu genduan Druren zeharkaldia, eta azkenengo jeitsiera luze in zan arren, oin begiratuta beste xarma bat ematen dio egindakuari
Hemen ikusi leikezuez bideuak:
Txiriosen bideo pofesionala:
Eta nere bideo txapuzingamateurra

Glaziarretik ateratzeko eskailerak igo bihar |

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina