Euskal Herriko mendi eski txapelketa-Memoriala
Aurten ere iritsi da Mendi-eskiko Euskal Herriko txapelketia. Aurreko urteko bidiari segitzen, erdigunia Izaban euki dau lasterketak, zapatuko proba Belaguako aterpetxe ostian daon Lakora mendixan bueltan, eta domekakua Linzako aterpetxe parian daguan Gamueta inguruetan izan da. Bi egunetan mendi mendixan jokatu dira probak. Aurten elurra hegotik ari da jotzen nabarmen. Horrek piriniuen hego partera elur gehixo ekartzen dau, baina elur maila nahiko altuakin; hau da, elurra leku batzutan dexente egon arren, beste batzutan nahiko eskas dago, baina oso egonkortuta aurkitzen da orokorrian, eta hezetuta oso gora arte. Horregatik, presio nahiko altuak eta oskarbi dagonian gogor gogorra geratzen da. Horrela zauan elurran basia, eta gainian elur hauts geruzatxo bat ere bazauan. Zapatuko lasterketa Lakoran inguruan diseinatu zaben, oso lasterketa teknikua baina politxa atara zan. Irteera militarren kuartela zauan ostetik eman zan, eta lehenengo igoeran ixa tontorra in ostian, aterpetxia zau