Liburua itxi da
Berriatik ateratako argazkia |
Amari entzun izan dizkiot gaztetako mendi kontuak. Kontatzen dabanian interes handiz entzuten diot nola juten ziran mendira sasoi batian, zauken arropa zaharrena jantzitxa eta abar. Morkaikori eskerrak Piriniotara irteera batzuk egin zituztela... Pako Sebitasen izena botatzen dau kontu horiekin batera, kontakizunari lotuta: "Sebitasek beti esaten zion motelen juten zanari aurrian juteko, hartara talde osua batera juten ginan motelenan ritmuan!"
Zenbat aldatu diran ordutik ohitxurak!
Pako betidanik ezagutu dot nik, federazioko lehendakari bezela. Elgoibar ez da herri handixa, eta Morkaikoren bueltan ibiltzen zanez, berarekin askotan koinziditu izan dot, batez ere azkenengo urtetan.
Beti harrituta geratu izan naiz zelako burua zeukan. Hasi ahal zitzaizun duela 50 urteko kontuak kontatzen, fetxa zehatzak, nortzuk ibili ziran, diru kontuak zenbat izan ziran... berdin zan aterpetxe bat egiteko, federaziuan lokala egokitzeko edo beste edozein kontu. Ordenadore bat zakan Pakok buruan, gazteleraz esaten dan libro abierto!
Adinian aurrera jun arren, azken momentura arte ikusi ahal izan dogu elgoibarko umieri dominak banatzen, Karakateko igoera egunian sarixak banatzen, edo Morkaikoko gogoeta egunian elkartian norabidia erabakitzeko bileretan; azken honetan, bere aportaziuak esperientzian ahotik entzuteko suertia euki genduan.
Diplomatikua zan, hizketarako egokixa eta beti esker onekua, batez ere Elgoibarrekin eta Morkaikokin. Morkaikok antolatzen zitxuan ekitaldi guztietara juten zan, horretarako beste gonbidapen garrantzitsuaguak albo batera laga bihar bazitxuan ere, beretzat Elgoibarrek eta Morkaikok dana merezi zaben eta.
Ohore bat izan da, Pako, zu ezagutzia.
Ez dot nere Amak bezela, zu mendixan ezagutzeko aukerarik euki. Halere, Elgoibartarrok kalian Pako Iriondo EMFko lehendakarixa ezagutzeko zortia euki dogulakuan nago, ohore izatiaz gain, zorte handixa euki dogu!
Bejon deiala Pako, Agur eta ohore!
Aipamen batzuk:
Morkaiko
Pako Iriondo-ren hileta elizkizuna bihar, asteartean, otsailaren 18an 19:00etan Elgoibarko parrokian izango da.
Mendizaleok 18:45etan geldituko gera plaza handian Pakori azken agurra emateko. Udaletxetik elizako bidean pasiloa egingo diogu nork bere piolet edota bastoia hartuta.
Mendizale guztiak parte hartzera animatzen zaituztegu.
Edu Uribe
Ainhoa Ibilkarin
Barren aldizkaria
Barreneko elkarrizketa
DV
Desnivel
Omenaldia egin zitzaioneko gonbita ibilkarin
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina