Euskal Herriko mendi eski txapelketa-Memoriala

Aurten ere iritsi da Mendi-eskiko Euskal Herriko txapelketia. Aurreko urteko bidiari segitzen, erdigunia Izaban euki dau lasterketak, zapatuko proba Belaguako aterpetxe ostian daon Lakora mendixan bueltan, eta domekakua Linzako aterpetxe parian daguan Gamueta inguruetan izan da.

Bi egunetan mendi mendixan jokatu dira probak. Aurten elurra hegotik ari da jotzen nabarmen. Horrek piriniuen hego partera elur gehixo ekartzen dau, baina elur maila nahiko altuakin; hau da, elurra leku batzutan dexente egon arren, beste batzutan nahiko eskas dago, baina oso egonkortuta aurkitzen da orokorrian, eta hezetuta oso gora arte. Horregatik, presio nahiko altuak eta oskarbi dagonian gogor gogorra geratzen da.
Horrela zauan elurran basia, eta gainian elur hauts geruzatxo bat ere bazauan.
Zapatuko lasterketa Lakoran inguruan diseinatu zaben, oso lasterketa teknikua baina politxa atara zan. Irteera militarren kuartela zauan ostetik eman zan, eta lehenengo igoeran ixa tontorra in ostian, aterpetxia zauan lekuraino jeisten zan, errepide ondoraino. Ez da ohikua mendi eskiko lasterketa batian jendia animatzen egotia, baina kasu honetan puntu hori errepide onduan zaonez, eskertzekuak ziran ikuslien animuak.
Bigarren igoera aurrekuan antzeko puntu bateraino itxen zan, eta ipar partera bajatzen zan. Jeistiera hau oso oso gogorra zauanez, soka bat jarri zaben nahi zabanak eusteko. (Azpiko mapan Lap2 eta Lap4 artian)
Karpos-torneoa Memoriala Facebook orritik hartuta
Hemendik, ipar partian pare bat igoera motx egin ostian printzipioz ipar parteko pagadi batian zihar jeitsi bihar ginan (mapan Lap7) baina oso arriskutsu zaonez, jeitsieran zati bat moztu in zaben, eta ondorioz lasterketa laburtu. Ondoren lakorara ixo ipar igurutik (Lap8-9), baina azken zatixan kranpoiak erabiltzen
Memorialeko zapatuko etapa
Tontorra kranpoiekin igaro ostian, eskixekin jeitsieratxo bat in, beste ixoera bat kranpoiekin (lap 10-11), eta militarren kuartela zaon lekuraino jeisten zan azkenengo jeitsiera, helmugara.
6 aldaketa eta 1500m desnibela euki zaban lasterketak, haseran 1800mkua izatia aurrikusitxa bazuan ere.

Ibilbidia oso oso teknikua izan zan igotzeko. Gaineko elur geruza finak ez zuan eusten, eta azpiko elur gogorrian sartu bihar ziran kantuak. Jeisteko aldiz, oso ondo zauan. Akaso gogortxo zona batzutan, baina bestetan pistetan baino hobeto, nere aburuz.
Neri asko gustatu zitzaidan, hau ere mendi eskixa da, beno, leku askotan hau da mendi eskixa! eta mendi eskiko eskiatzailia elur mota ezberdinetan ibili bihar da, ez bakarrik erretzenetan. Lasterketa bakoitza mundu bat da, eta batzuri mota batekuak juten jakuez ondo, beste batzuri beste mota batetakuak, baina txapeldun bat danetan moldatu bihar da ondo.

Domekan berriz, kronoigoera bat zauan aurrikusitxa. Linza ingurutik irteera neutralizatuaren ondoren, Txinebral de Gamueta igotzia zan asmua. Ixa 1000 mko igoera, nahiz eta baldintzak ikusitxa 700mkua itxia pentsatu zaben arren,azkenian luzatzeko aukera egon da.

Aitor Salaberriaren argazkia. Eskerrik asko Sala!!


Kronoigoeretan normalena pistetatik ixotzia izaten da, eta horrek, nere ustez, mendi eskixakin ez dauka zer ikusi askorik, baina lehen esandakuan harira, txapeldun bat danian moldatu bihar da ondo. Halere, gaurko kronoigoera hau, bai, mendi eskixa izan da bete betian. Tontor bat egin dogu ia ia trazatubeko ibilbide batetik. Ikaragarri politxa izan da!
Memorialeko domekako etapa. Behian Lintza, Atzian Petretxema, Hiru errege eta Auñamendi
Emaitzeri dagokionez, hemen ikusi leikezuez interesa daukanak zapatuko eta domekako denborak
Neretzat pertsonalki lasterketa motxak izan dira bixak, neri luziak gehixo gustatzen jatazelako. Halere, zapatuko ibilbide teknikuari etekina atara ahal izan nion. Bigarren igoera oso gogorra zauan, eta iraupen eskixan ibili izana (argizaridun eskixekin atzazkal puntekin ibili izana, kar kar kar) ondo etorri jatalakuan nago.
Normalian oso mantxo ateratzen naiz, beste erremediorik ez daukadalako, iztarrak puzten jataz eta. Baina igoerak eta jeitsierak aurrera jun ahala, berotzen jun ahala, postuak irabazten juten naiz. Halere, zapatuko etapa honetan igoera batzuk oso motxak ziran, eta berotu orduko aldaketa tokatzen zan!
Javiren argazkia, Guadalajarako Skimo-tarrekin

Beraz, ibilbide motx eta aldaketa motxak kontran jun arren, elurran baldintza teknikuak alde jun jatazelakuan nago, eta horrek konpentsatuta, EHko seniorretako 5. postua lortu dot aurtenguan (Mikel Nabarro beteranua eta Iñigo Mtnez Albornoz juniorra kontutan hartu gabe)
Gaur, domekan, kronoetan gaizki moldatzearen ondorioz seguruenik, eta aspaldiko partez mendira juteko zauden baldintza ezinhobiengatik, motibazio askorik gabe atera naiz lasterketan, nahixo nabalako han inguruko mendixak itxia.
Halere, lehenengo metrotan nahiko postu onian ikusi dot nere burua, eta burrukatzen hasi naiz, baina, gaurkuan ez! Gaurkuan ere gorputzak ezetz esan dit, eta indarrik gabe geratu naiz. Gorputza indarrik gabe geratu ostian, buruak ere halaxe esan dau, eta txipa aldatu sufrimendu puntu horretara iritsi gabe egin dot lasterketa. Ez nahi ez nabalako, ezin nabalako baizik!

Aitor Salaberriaren argazkia

Baina bueno azkenian eguna ondo bukatu dogu. Lasterketan Gamuetako tontorra egin dogu, ondoren Naparrek prestatutako txistorra eta hirugiharra hornidura jan Lintzan, eta Petretxemaruntz abantau gera. Tontorra ez dogu egin zauan haiziagatik, eta lagunak behian zain zaozenez, lehen bait lehen jeitsi gera. Sekulako baldintzak zaozen gaur mendirako!!!

Eta hemen lasterketa honen sortzailietako bati, astebukaera osuan presente egon dan Karolori bere lagunek egin zioten bideua.
Lasterketa hasi baino lehenago minutu batetako isilunian egin genduan bere omenez, baina ez ete zan hobeto izango minutu bateko adarjotzia egitia bere omenez? Benetan autentikua zan Karolo, zenbat botatzen doten faltan bere umoria eta konpainia!


KAROLO from CENTRO CULTURAL DE NOAIN on Vimeo.


Hemen berriz, ETBn fin-fin Anartzek egindako bideua

Iruzkinak