Luchon toujours
Nora jun erabaki ezinik, Pantikostran bertikal bat zapatuan ( hemen denborak ) eta Luchonen lasterketa oso bat domekan. Luchoneko planak gehiago erakartzen gintuan, lasterketa osuek gehixo asebetetzen gaitxuelako, igoerak, jeitsierak, aldaketak, gauza asko egin bihar dira teknika asko kontrolatu eta beraz, gauza asko gertatu leikez tartian eta mendi eskixan lasterketen xarma hori da neretzat behintzat. Beraz, Luchon edo Pantikostra aukeratzeko zalantza egualdixan zauan. Elur pila bat bota dau azken aste honetan berriz ere, eta lasterketa luze bat egiteko arazuak egoten dira horrelako baldintzekin, beraz, suspenditzeko bildurrez, Pantikostrako plana ixa itxitxa geneukanian konfirmatu ziguten Luchonen lasterketa egingo zala, eta 1600mtik gora edukiko zabala. Beraz, hori jakinda, zalantza gutxi; azkenian Luchonera jun ginan. Javi eta bixok plana in, eta gurekin etortzera animatu zan Ander gaztia. Honek bai meritua, berez ibilbide motxian parte hartzia tokatzen jakon arren, eta irabazt