Negua hasi da

Aurreko post-ian aitxatuta bezela, udako oporrak blogian kontatzen bukatzeko astixa euki aurretik, neguan sartu gera jada, eta lagunak galdetzen ari jataz ia nundik ibili naizen eskixekin, ea nola dagoen lekuren bat, bestea... Ez daukat beste erremediorik, faltan hainbeste botatzen dozuen bloga eguneratu biharko dot beraz!
Aurredenboraldixa sagarra batzen eman dogu, ondoren sagardua eta sagar zukua egiteko,
De 2012 Urria

eta aprobetxatzen dot sagar zukua mundiala urten jakula esateko (propaganda itxia debalde danez hemen!) eta sagardua ere itxura bera hartzen ari da. Ia fermentaziua noiz bukatzen daban...
De 2012 Urria

Edozein kasutan, aurredenboraldixa fisikua izan zan gehixen bat, sagar bilketak, sakuak karriatzia, tolaria estutzia eta abar tokatu ziran eta, kar kar kar.
De 2012 Urria

Lankide batek esaten daban bezela, izerdixa bota genduan, baina zeozeren alde, ez alper alperrik normalian egiten dogun bezela!
Beraz, Behobia, karakate eta abarretan fisikoki oraindiok oso berde nenguan, eta berdin lehenengo elurrak allau ziranian.
Halere, elur urtian hasera bikaina euki naban, Butreaitzen!!! Aurten abenduan 1ian jantzi ditxut lehenengoz eskixak eta etxian hastia luxu bat da.
Kriston girua euki genduan, eta haseran Butreaitzen pare bat buelta egin ostian, Urbixaraino ere allau ginan!
Hurrengo egunian eguraldi txarragua sartuko zala eta, Urbasara jun ginan fondoko eskixekin, eta egixa esan, asmatu genduan sentsaziua euki genduan, ze iparrerago hartuago geratu zala ematen zaban.
Ikusi, ikusi nola hasi genduan denboraldixa:


Iruzkinak