Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2011

Aste santua: Monte Rosa Hutte

Irudia
Egitekoak ginen Spaghetti tour delakoan, azken aterpetxea, Monte Rosa Hutte zen. Eguraldiak hobera egingo zuela esperota, azken honetako erreserba ez genduan ezeztatu, beraz, Bishorn-etik jeitsi, anpollak garbitu eta Zinal bailaratik Zermatteko bailarara pasatu ginen furgonetetan. Tasch-en dagoen kanpin batera joan ginen, eta bide batez bizarra moztu, kantzontzilloak despegatzen saiatu, dutxatxoa hartu eta horrek gauzok egin genituen. Hurrengo eguna erdi deskantzoko eguna zan, Monte Rosa Huttera igo besterik ez genuen egin behar. Behean elur gutxi zegoenez Gornergrat -era igotzen den funikularra hartu genuen. Batzuk pixka bat fokeatzeko asmotan erdi bideraino, eta beste batzuk, deskantzuko eguna aprobetxatzeko goraino. Trenetik postaletako irudi tipikoa ageri da, Matterhorn-Cervino tontorra parez pare De 2011 Aste santua Geltokitik bertatik hasi ginen Klein Matterhorn, Breithorn eta abarrak ikusten De 2011 Aste santua Mezzalamako ibilbidearen beste aldean geunden, eta laister agertu zi...

Aste santua: Bishorn

Irudia
Gure aste santuko bidaiakin segitzeko, eta bide batez aklimatazioarekin, 4000mtako tontor bat egiteko momentua iritsi zan. Aurreko egunetan 2.200 eta 1.800mtako desnibelak egin bagenituen hurrenez hurren, oraingoan demaseko astakeria prestatu genduan; Furgonetatik, 1600mtatik urten eta 4.150mtaraino igo bihar ginan, hau da, 2.550mko desnibela eta 4000mtaraino iristen! De 2011 Aste santua Hori gutxi balitz, lehenengo ia 900mak eskiekin bizkarrean egin behar izan genituen elur faltagatik!!! 700bat metroko porteoa espero genuen, baina 900 gehitxo izan zen! Eguraldia ez zen santu santua (horregatik ez genuen spaghetti tour egin) baina eguerditik aurrera hobekuntza bat espero zen. Gu bada ezpada aterpetxera arte igo ginen, uneren batean buelta ematea pentsatu genduan arren. De 2011 Aste santua Aterpetxean oraindik eguraldiak aguantatzen zuela eta aurrera tiratzea erabaki genuen. Glaziarrean sartu, sokaz lotu eta lorentzo parez pare!!! horrek bistak, hura elurra, hura edertasuna!!!! De 2011 ...

Aste santua: Dent de Morcles

Irudia
Hurrengo egunetan Spaghetti tour egitekotan ginen, Suitzako Zermattetik mendian sartu eta Italiako mugan aterpetxez aterpetxe egiten den itzuli bat da, horregatik deitzen diote Spaghetti tour, Suitzarrak pasta jatera pasatzen direlako. Tartean 4000mtako tontorrak egiten dira, eta 4000ko horien artean, Mezzalaman pasatu behar genituen Castore eta Liskamm ere egin daitezke. Tamalez, presio bajuak zeuden eta ondorioz eguraldi ezegonkorra, eta bi egunetako aterpetxeak ezeztatu eta Gorkak prest zeuzkan B,C eta D planak ere. Hurrengo egunean Italiako mugatik urrundu eta Laussane aldera dagoen Dent de Morcles egitea erabaki genuen. Beti bezela, GPSaren datuak Google earthen ere ikusi litezke: Ovronaz-eko eski pistetaraino igo eta handik, pisten elurra aprobetxatuz goruntz egin genuen De 2011 Aste santua Pistak bukatu ondoren, marroia gerturatzen egon arren, aurrera jarraitzea erabaki genuen (argazkiko eskuineko haitzaren ostean dago tontorra) De 2011 Aste santua Zer ete dan herrimina, eh? tar...

Aste santua: Mont Dolent

Irudia
Ikusiko zenuten bezela, Mezzalama lasterketa egiteko izena eman genuen, hartu gintuzten, eta beraz, prestatu beharra zegoen. Mezzalama , aurten arte zeuden Mendi eskiko hiru lasterketa handienetako bat da. Zirkuitu hau aurten zabaldu egin da bost lasterketatara, La grande course osatu dutelarik. Mezzalamaren zifrak ikusiz gero ez da beste munduko lasterketa bat, 42 km inguru eta 3000mko desnibel positiboa, eta 3500m inguruko desnibel negatiboa dauka. Zifra hauekin, adibidez, Pierrako etapa luzeena baino zertxobait luzeagoa dela pentsa liteke. Halere, bost lasterketa garrantzitsuenen artean bere lekua ondo irabazia dauka Mezzak, denetan altuen egiten dan lasterketa bait da. Irteeran eta helmugan izan ezik, momentu oro 3800mtatik gorako altueran egiten da, eta tartean 4000mtako bi tontor egiten dira, Castore eta Naso Liskam, eta bien krestak. Hori gutxi balitz, haserako zatian kronoigoera bat egin behar da, baina ez dauka hemengo kronoigoerekin zerikusirik. Breuil-Cerviniatik, 2000mtati...

2011 Aste santua eta MEZZALAMA

Irudia
Asti pixkatekin kargatzen joango naiz, baina momentuz MEZZALAMAKO bidixo batekin utziko zaituztet. Imaginak ez dira oso onak, baina ideia bat egiteko lasterketa hau zer den.