Aste santua: Monte Rosa Hutte

Egitekoak ginen Spaghetti tour delakoan, azken aterpetxea, Monte Rosa Hutte zen. Eguraldiak hobera egingo zuela esperota, azken honetako erreserba ez genduan ezeztatu, beraz, Bishorn-etik jeitsi, anpollak garbitu eta Zinal bailaratik Zermatteko bailarara pasatu ginen furgonetetan.
Tasch-en dagoen kanpin batera joan ginen, eta bide batez bizarra moztu, kantzontzilloak despegatzen saiatu, dutxatxoa hartu eta horrek gauzok egin genituen.
Hurrengo eguna erdi deskantzoko eguna zan, Monte Rosa Huttera igo besterik ez genuen egin behar. Behean elur gutxi zegoenez Gornergrat-era igotzen den funikularra hartu genuen. Batzuk pixka bat fokeatzeko asmotan erdi bideraino, eta beste batzuk, deskantzuko eguna aprobetxatzeko goraino.

Trenetik postaletako irudi tipikoa ageri da, Matterhorn-Cervino tontorra parez pare
De 2011 Aste santua

Geltokitik bertatik hasi ginen Klein Matterhorn, Breithorn eta abarrak ikusten
De 2011 Aste santua

Mezzalamako ibilbidearen beste aldean geunden, eta laister agertu ziren bertan Pollux eta Castor bikiak, ondoren Liskamm eta azkenik Monte Rosa ingurua, Dufor eta Norden tontorrekin.
De 2011 Aste santua

Pisten bulla atzian laga eta eskixak bizkarrian hartuta ordubetetxo bat ero oinez in ondoren, Monte Rosako glaziar apurturaino jeitsi bihar izan ginan. Azken metrotan eskailera bat ere bazauan jeisteko.
De 2011 Aste santua

Hemendik aterpetxeraino bidia ondo markatuta dago glaziarrian barrena eta ez da ez luzia eta ezta arriskutsua ere, baina halere, pare bat arazo euki genitxuan fijaziuekin.
De 2011 Aste santua

Schia markako fijaziuak geneuzkan makina bat lagunek, lasterketetarako aproposak ziralako erositxa. Fijazio arinak dira eta merkeak, beste lasterketetako fijazioekin alderatuta. Ni arazo gabe nabil beraiekin (Piriniotako lasterketez gain, Pierra bat eta Mezzalama bat egin dut beraiekin), baina kasualitatez, hemen, igotzen bi fijazio hautsi ziren. Regilen Guilleri beste bat hautsi zitzaion, hau da, denbora gutxian hiru hautsita ikusi ditut, hiruak leku beretik eta hiruak kolpe edo mugimendu ezohiko bat egin gabe; kasu honetan fokeatzen!
Kontuak kontu, Balenek bere eskiak Juan-i utzi eta bera oinez abantatu zan, aún quedan caballeros!!!
Aterpetxera iritsi eta otordu edarra in genduan! Castor parez pare geneukan, eta hasi ginan Mezzalaman pentsatzen.
De 2011 Aste santua

Aterpetxe hau demasa da. Zaharra metro batzuk beherago dago (desmantelatzeko zain) eta berri hau in dabe, dena eguzki plaka fotovoltaikoz eta termikoz betea, kriston sukalde eta barra, logela pila bat, kumunak ere bai, uraren birziklapen sistema batekin eta epeltasuna sistema geotermikoari eskerrak mantentzen dute.
Halere, onena, bertan sortu genuen giroa da, bidixo honetan ikusi leiken bezela:

Euskaldunak ginela esan genuenean, bertako zerbitzari batek mesede bat eskatu zigun. Bera Joan Baezen jarraitzaile sutsua zela, eta bazegoela abesti bat harek abestu zuena, Txoriak txori, ea ezagutzen genuen. Interneten jarraitzen ibili zela, eta orain dela gutxi hil zen artista batek abesten zuela... Jota zeharo emozionatu ginen. Halere, agian ixilik geratu izan bagina ez genuen abesti hau estropeatuko!


Biharramunian goizian goizo jaiki, eta aterpetxetik bertatik sokakin lotuta urten ginan. Eguna argitzerako igoeraren zati handi bat eginda geneukan, jende pila bat ikusten zan bai aurretik eta baitxa atzetik ere. Kriston bistak agertzen hasi ziran
De 2011 Aste santua

Hori bai, zenbat eta gorago, glaziarrian sartuta, kriston hotza egiten hasi zan! Gabian elur zentimetro batzuk bota zitxuan eta bezperako marka guztiak borratu ziran. Duforspitze tontorrerako arista egiteko bidia pasatu zitzaigula iruditu arren, mundu guztia aurrera zijoan, eta gu atzetik, izan ere, elur zentimetro berri horiek ez ziguten pitzadurak ikusten uzten.
De 2011 Aste santua

Asmoa kresta hori eskuinetik ezkerrera egitea zen, eta ondoren Dufour eta Norden tontorren arteko lepora jeistea.
Konturatu ordurako, aurretik atera ziren galgoak ondo hartu zuten bidea, eta gu lepora gindoazen, ez zen printzipioz egin nahi genuen bidea. Halere, momentu horretan eguzkitara ateratzea zen gure helburua, demaseko hotza pasatzen ari bait ginen.
De 2011 Aste santua

Bien arteko lepoan, eguzkitan, zer egin zer ez pentsatzen geunden. Gure aurretik igotako gida eta bezero guztiek buelta erdi eman eta beherako bideari ekin zioten.
Norden alderuntz hartzea erabaki genuen. (azpiko argazkian barrenean ageri den tontorra)
De 2011 Aste santua

Erabakia hartzen tardatu genuen unean, gurekin batera lepora iritsi zen gida itxurako gizon bakarti bat jada tontorrean zegoen. bere markak jarraitzen hasi ginen, baina baldintzak nahiko arriskutsuak zirela, eta nik buelta ematea erabaki nuen. Sokan lau gindoazenez, beste hiruak ere nerekin bueltatu ziren lepora.
Egun asko elurrik bota gabe egin zituen alpetan. altuera horietako izotza gogor gogorra zegoen. Gero, gainetik elur hauts zentimetro batzuk egin zituen, baina magal aldapatsu horretan ez zan gehixegirik geratu. markak egiten ziran, baina elur jausi berria oso arina zen, eta segurtasun sentsazio faltsu bat ematen zuelakoan nengoen ni, ze azken finean, azpiko izotz gogorrean apoiatzen zinen, nahiz eta gaineko elurrean apoiatzen zinela iruditu.
Azkenean Javi, Txirios eta ni geratu ginan tontor hau egin gabe, beste ia guztiek in zaben. Halere, baldintzak ez zirala onak esan ziguten eta sustotxoren bat ere eduki omen zuten, baina danak tontorrakin etxera!!!
Guk buelta erdi, eta behera. Eskerrak oraingoan ere gidak eta bezeroak aurretik pasa ziren, horrela serak artean jeitsierako bideko markak ikusi genituen eta.
De 2011 Aste santua

Aterpetxera jeitsi, besteak iritsi zirenean beheruntz abantatu, eta berriz ere Zermatteko pistetara itzultzeko ordubete inguruko porteoa egin genuen, Castorretik Matterhorn-Cervinoraino pare parean zaukagula
De 2011 Aste santua

Hemen GPSaren bigarren eguneko datuak

Eta horrela bukatu zen gure mendiko ibilbidea.
Orain deskantzua eta indarberritzia tokatzen zan Mezzalamarako

Iruzkinak