Astun Candan
Aurreko astian zihar zoramena egon zan. Elurra botako zuala ziuen eta borraska pila bat zauden dantzan. Zehatz mehatz afinatzeko gaitza egiten dau horrek, ikustia besterik ez zauan asteartian sorpresaz harrapatu zittuanak, 200m eskasera ere elurra botatzen ari zala ikustian! Bueno, horren kulpia beti bezela administraziuak dauka, natura ezin dualako menperatu, kar kar kar. Guk beste proekupazio bat geneukan. Nun, zenbat, nola botako ote zuan astebukaeran ahalik eta seguruen eta hobetuen aprobetxatzeko? Hasera batian astebukaerarako euritia zatorren. Modeluak aldatzen jun ziran eta ondoren astebukaeran eguraldi ona baina ostegunian eurixa ematen zaben. Azkenian ostegunian eurixa eta zapatu eguerditik lainotzen, eta zapatu atsaldian eurixa akaso... Aurrikuspenetan aldaketak uneoro, presio oso bajuak zaozen. Borraska bat pixka bat desplazatziak ipar ikutua euki biharrian, hegotik berua eta eurixa ekarri ahal zuan, edo alderantziz! Kantauriar lerruan elurte ona bota zuala nabari zan.