Eylietik Bentaillou bizikletaz. Couseraneko meatzeak
Artiga de Linetik iparreruntz jarraitu nuan, udaberrixan txorixek bezela.
Mendiko mapa bat erosi nuan, baina errepidez ez nakixan nola iritsi. Nere lehenengo flana Craverako tontorra itxia zan Etang d'Araingetik.
Iparralde hau ez nuan batere ezagutzen, eta mobil mugikorreko GPSa aktibatu nuan errepidian ez galtzeko. Etang d'Araing jarri, eta ixa bertaraino karretera zaola markatzen zidala ikusi nuan, Bentaillou izeneko leku batetaraino. Maubermetik begiratuta eraikin batzuk ikusten ziran eta eski pistak izan leikezela pentsatzen nuan lekuraino hain zuzen. Tontorra itxeko lepo bat pasatu, Araingeko presara bajau, eta Craberara ixotzia faltako jatan
Hurrengo egunian ere eguraldi txarra zauan emanda goizerako, atsaldian altsatzen hasiko zala aurrikusten zaben. Ibilaldi motxa eta goixan hasitxa... presa askoripe abantau nintzan Couserans inguru horretaruntz.
Frantziara sartu eta nahiko bizkor Boutx Mourtiseko eski pistetara iritsi nintzan. Gelditxu eta begirada bat eman nuan. Pistak oso baju zaudela begitandu jatan, eta nahiko txikixak zirala. Aretten estilora txalet politxak zauden, xarma asko zeukan, baina gaur egun ez da erretza izango elurrez lepo ikustia.
Nere bidia jarraitxu naban Col de Mentetik Boutx herrira, berriz ere zulora bajau nintzan, baina guztiz bestelako paisaia neukan, pagadixak lepo zeuden!! Ikaragarri politxa begitandu jatan inguru hau. Hemendik GPSak berriz ere beste mendate batera bidali ninduan, Aspeteko lepora. Tarte horretan herritxuak pasatzen nijuan.
Gaur egun errepidia euki arren, oindiok ere oso isolatuta, naturarekin bat bizi diran biztanliak etortzen jatazen burua. Ezinbestian Xamarrek eman zigun "Euskara Jendea" ikastaruan aipatu zuan, eta ondoren irakurri dogun liburu hau zetorkidan, Femmes Pyrénéennes, Isaure Gratacosen tesi doktorala, non Xamarren sintesia zen piriniotan (Couserans ingururaino) Euskal Herrian ere mantendu diran ohiturak mantendu dirala urtietan zihar (hizkuntza izan ezik), batez ere emakumeen eskubideak gizonen eskubidien pareko izan direlako, bizimoduan, herentzietan, sexuan eta abar. Liburu bitxia edozein kasutan. Inork liburuari begirada bat eman nahiko balio, eupara bat bota!!
Errepideko bizikletan ibiltzeko ere leku paregabia zala pentsatu nuan, baso arteko errepidetxo honetan apenas zauan trafikorik, mendate politxak, eta herritxo guztietan ur iturrixak. Ahal nuan leku guztietan gelditxu eta argazkixak ataratzen jardun nuan, inguruaz guztiz maiteminduta.
Esperotakua baino bide luziagua zan. Castillon-en-Couseransera iritsi nintzan halako batian, eta hemendik berriz ere barruruntz markatzen zidan mobil mugikorreko GPSak. PassAranen iparraldian nenguan azkenian. Oso leku bitxia, goiko argazkian ikusten dan bezela, lau bailara batzen dira hemen, dana oso basatixa zala begitantzen jatan. Sekulako buelta eman bihar izan nuan honaino allatzeko. Sentein izeneko herrixa pasatu nuanian GPSak oindiok distantzia dexente falta jatala markatzen zidan, baina herritxik urten berri kartel bat ikusi nuan Refuge de l'Etang d'Araing markatzen zuana. Gelditxu eta begiratu nuan. Oso baju nenguan oindiok, eta bidegurutze honetan ateratzen zan bidia asko jota km batetakua zan. Araing bailaran azpixan nenguan, eta hemendik aterpetxera sekulako tiradia zauan.
GPSak markatzen zidan bidetik, aldiz, Bentaillouko meatzetaraino allatuko nintzan, eta Bentaillou altueran dago. Ez nuan batere zalantzarik egin, eta aurrera tiratu nuan furgonakin.
Eyliera allau nintzan. Pyrenaica ere albuan neraman, eta Izaskun, Jose Inazio ta lagunek hemen Gite d'Etape batian lo egin zabela irakurri nuan. Beno, bazan zeozer... GPSak oindiok aurreruntz markatzen zizkidan km batzuk. Abandonatutako meatzeetatik pasatu eta goruntz igotzen hasi nintzan, baina segituan bi seinale aurkitxu nitxuan, bata baimendutako ibilgailuak bakarrik igo ahal zirala, eta bestia, gainera sarbidia zeukaten ibilgailuek ordutegi konkretu bat zeukatela ixotzeko eta beste ordutegi bat bajatzeko. Nabarmena zan beraz, kotxiak gurutzatzeko lekurik ez zaola hortik gora.
Puta soria!! Oindiok oso baju nenguan, hurrengo egunian eguraldi eskaxa zauan aurrikusitxa, eta ez nuan espero buelta handiegixa itxia, eta espero nuan Bentaillouraino iritsita, handik buelta handiegixa eman gabe zeozer itxia. Ba B plana prestatu biharko nuan...
Zer egin, zer egin... Inguru hau zan laberintuakin, furgona ez nuan nahi mobitzia, gutxienez meatzeetan lo egingo nuala erabaki nuan eta bitxartian ikusi bixamunian zer egin leiken. Lekua pixka bat tetrikua zan.
Afarixa prestatu bitxartian mapak ikusten, pare bat wassap bidali nitxuan bizi nintzala esaten, eta hurrengo eguneko aukerak internetez begiratzen hasi nintzan. Gabeko 10etan puntuan internet konexiua jun zan. UFFF!!! Meatze abandonatu batian, "in the middle of nowhere", inungo argirik gabe, eta oin kobertura falta. Bildurrezko pelikula bat ematen zuan, eroritako eraikinen artetik motoserrian zaratak entzuten hastia bakarrik falta zan, kar kar kar.
Sikiera pioleta euki izan banu defenditzeko, baina uda zan, eta arma zuririk ez, jejeje
Baina lasai, hurrengo egunian ere argitxu zuan. Argitxu bai, baina eurixa botaala, nahiko ilun.
Trankil gosaldu nuan, eta meatzeetako pista aprobetxatzen, bizikletaz Bentaillouraino igotzia pentsatu nuan. Maubermeko egunian ez bezela, ez nintzan ausartu ondoren oinez ibiltzeko zapatillak eramatera, eguraldi honekin bueltatxo bat ematia besterik ez nuan aurrikusten eta
Uretsera juteko bailara bat ere urtetzen zan bidian. Hori ere ikusgarrixa izango da seguru, baina ni pistatik aurrera.
Altuera hartzen jun nintzan heinean, bidia dotoretzen jun zan. Pagadi elegante batian goruntz nijuan
Paguetatik larrietara urtetzian, artaldiak pasatzen jun nintzan. Ehundaka ardi zeuden hemengo aldapetan jaten. Tarteka eurixa ziharduan, tarteka aterri, baina behelainopian denbora osuan, ezer askorik ikusteko aukerarik gabe, eta gainera hezetasuna lepo.
Halako batian behelainopian hasi nintzan eraikinak ikusten
Txaboletara iritsi nintzanian, prantziar mendizale talde bat zauan zabalik zauan barrakoi hauetako baten barruan. Hauek Etang Araingera zijuazen, eta mokadutxo bat jaten ari ziran.
Baztar batian zeozer jaten hasi nintzan. Ez nakixan zer egin. Hemendik goruntz ez zauan pistarik, seguruenik bidezidorra egongo zan. Goixan lehenago altsatuko zabala begitandu arren, lainuak ez ziran saretzen. Jaten bukatu nuanian saiakera bat egin nuan goruntz zijuan bidia nolakua izango ete zan ikusteko, ia ziklablia ete zan
Tartian artzai txabolaren bat eta aterpetxe bat ere bazaozen, baina danak itxitxa. PRa jarraitzen hasi nintzan, baina ez zan batere ziklablia. Kitto. Buelta erdi eta behera jutia pentsatu nuan
Bustita egon arren, neukan arropa guztia gainian jarri eta beherako bidiari ekin nion.
Bizikletan jeisteko ere bisibilidadia eukitzia garrantzitsua izaten da. Behelainuakin ez nuan piparrik ere ikusten, eta antiejuak urez betetzen jatazen. Bidian behera, zikintzen nixela konturatzen nintzan, euri-lokats-ardi gorotzakin, baina ahal naban bizkorren jeistia zan helburua. Jeitsieran erditxik aurrera esku-hankak ere sentitziari utzi nion bustixaren bustixaz hotzakin.
Halako batian iritsi nintzan furgona zauan lekura. Bi bidar pentsatu gabe, bizikleta eta guzti errekan sartu nintzan. Egixa esan, errekan sartzian epel sentsaziua etorri jatan, eta gainera ardikaka-lokats nahaste guzti hura kendu ahal izan nuan, bai hanketatik, bai kulotetik, eta baitxa bizikletatik ere.
Total, bestela ere mela-mela eginda nenguan... eta horrela gutxienez garbi!!
Furgonan sartu, erropia aldatu, eta beheruntz tiratu nuan. Hurrengo egunerako eguraldi ona zetorren, eta Meson du Valierrera jun nahi nuan, Mt Valier itxeko asmotan.
Opor egunak bukatzen, eta oindiok helburu dexente burutik bueltaka. Halere, hurrengo batian inguru honetara bueltatuko naiz! Hemen ere leku politxak badaoz eta.
Eta honaino kontatu dezakedan apurra. Penaz lainoak ez zidalako paisaia ikusten utzi, ze ikaragarri polita izan bihar da inguru hau, baina gutxienez ideia bat egiteko balixo izan zidan. Eta noski, mendikletan buelta edar bat eman, eta hotzakin paliza ona hartutako sentsaziuakin geratu nintzan, plazer hutsa!
Han zauan panel baten Collage azkar bat egin dot, inguru honetatik oindiok deskubritzeko asko daukadala ikusteko. Guzti honen hego isurialdia nahiko ondo ezagutzen dot, baina iparralde hau oso basatixa da, desnibel izugarrixak gainditu bihar dira, gaurkuan bezela errepidiak oso behean bukatzen dira eta. Ez dago batere esplotatuta turismuantzat!!
Pica d'Estatsera hemendik junda nago oin dala urte dexente, baina hasi Andorrako mugatik, eta honaino, bailara pila bat daoz oindiok ezagutzen ez ditxudanak. Hay pirineos para toda una vida, Bastidak esaten duan bezela
Montaje eskaxa izan arren, hemen argazkien bilduma bideuan
Eta GPSan datuak
Baina gaurkuan beste bideo bat atxikitzia pentsatu dot, pixka bat meatzeen inguruan, eta inguru honetako paisaiak hobetotxuago ezagutzeko:
Gaixak interesa pizten badizue, hemen ere ikusi dezakezue meatze hauen informaziua
https://fr.ulule.com/epopee-mines/
beste bat
http://www.azinat.com/2015/02/les-mines-de-bentaillou-et-de-bulard-les-mangeuses-dhommes/
Eta gai hauetan ere badaoz friky batzuk, txango teknikuak itxen ditxuenak. Danerako dao mundu honetan:
Mendiko mapa bat erosi nuan, baina errepidez ez nakixan nola iritsi. Nere lehenengo flana Craverako tontorra itxia zan Etang d'Araingetik.
Pass Aran ibilbideko inguruak iparretik begiratuta |
Iparralde hau ez nuan batere ezagutzen, eta mobil mugikorreko GPSa aktibatu nuan errepidian ez galtzeko. Etang d'Araing jarri, eta ixa bertaraino karretera zaola markatzen zidala ikusi nuan, Bentaillou izeneko leku batetaraino. Maubermetik begiratuta eraikin batzuk ikusten ziran eta eski pistak izan leikezela pentsatzen nuan lekuraino hain zuzen. Tontorra itxeko lepo bat pasatu, Araingeko presara bajau, eta Craberara ixotzia faltako jatan
Hurrengo egunian ere eguraldi txarra zauan emanda goizerako, atsaldian altsatzen hasiko zala aurrikusten zaben. Ibilaldi motxa eta goixan hasitxa... presa askoripe abantau nintzan Couserans inguru horretaruntz.
Frantziara sartu eta nahiko bizkor Boutx Mourtiseko eski pistetara iritsi nintzan. Gelditxu eta begirada bat eman nuan. Pistak oso baju zaudela begitandu jatan, eta nahiko txikixak zirala. Aretten estilora txalet politxak zauden, xarma asko zeukan, baina gaur egun ez da erretza izango elurrez lepo ikustia.
Nere bidia jarraitxu naban Col de Mentetik Boutx herrira, berriz ere zulora bajau nintzan, baina guztiz bestelako paisaia neukan, pagadixak lepo zeuden!! Ikaragarri politxa begitandu jatan inguru hau. Hemendik GPSak berriz ere beste mendate batera bidali ninduan, Aspeteko lepora. Tarte horretan herritxuak pasatzen nijuan.
Gaur egun errepidia euki arren, oindiok ere oso isolatuta, naturarekin bat bizi diran biztanliak etortzen jatazen burua. Ezinbestian Xamarrek eman zigun "Euskara Jendea" ikastaruan aipatu zuan, eta ondoren irakurri dogun liburu hau zetorkidan, Femmes Pyrénéennes, Isaure Gratacosen tesi doktorala, non Xamarren sintesia zen piriniotan (Couserans ingururaino) Euskal Herrian ere mantendu diran ohiturak mantendu dirala urtietan zihar (hizkuntza izan ezik), batez ere emakumeen eskubideak gizonen eskubidien pareko izan direlako, bizimoduan, herentzietan, sexuan eta abar. Liburu bitxia edozein kasutan. Inork liburuari begirada bat eman nahiko balio, eupara bat bota!!
Errepideko bizikletan ibiltzeko ere leku paregabia zala pentsatu nuan, baso arteko errepidetxo honetan apenas zauan trafikorik, mendate politxak, eta herritxo guztietan ur iturrixak. Ahal nuan leku guztietan gelditxu eta argazkixak ataratzen jardun nuan, inguruaz guztiz maiteminduta.
Esperotakua baino bide luziagua zan. Castillon-en-Couseransera iritsi nintzan halako batian, eta hemendik berriz ere barruruntz markatzen zidan mobil mugikorreko GPSak. PassAranen iparraldian nenguan azkenian. Oso leku bitxia, goiko argazkian ikusten dan bezela, lau bailara batzen dira hemen, dana oso basatixa zala begitantzen jatan. Sekulako buelta eman bihar izan nuan honaino allatzeko. Sentein izeneko herrixa pasatu nuanian GPSak oindiok distantzia dexente falta jatala markatzen zidan, baina herritxik urten berri kartel bat ikusi nuan Refuge de l'Etang d'Araing markatzen zuana. Gelditxu eta begiratu nuan. Oso baju nenguan oindiok, eta bidegurutze honetan ateratzen zan bidia asko jota km batetakua zan. Araing bailaran azpixan nenguan, eta hemendik aterpetxera sekulako tiradia zauan.
GPSak markatzen zidan bidetik, aldiz, Bentaillouko meatzetaraino allatuko nintzan, eta Bentaillou altueran dago. Ez nuan batere zalantzarik egin, eta aurrera tiratu nuan furgonakin.
Eyliera allau nintzan. Pyrenaica ere albuan neraman, eta Izaskun, Jose Inazio ta lagunek hemen Gite d'Etape batian lo egin zabela irakurri nuan. Beno, bazan zeozer... GPSak oindiok aurreruntz markatzen zizkidan km batzuk. Abandonatutako meatzeetatik pasatu eta goruntz igotzen hasi nintzan, baina segituan bi seinale aurkitxu nitxuan, bata baimendutako ibilgailuak bakarrik igo ahal zirala, eta bestia, gainera sarbidia zeukaten ibilgailuek ordutegi konkretu bat zeukatela ixotzeko eta beste ordutegi bat bajatzeko. Nabarmena zan beraz, kotxiak gurutzatzeko lekurik ez zaola hortik gora.
Puta soria!! Oindiok oso baju nenguan, hurrengo egunian eguraldi eskaxa zauan aurrikusitxa, eta ez nuan espero buelta handiegixa itxia, eta espero nuan Bentaillouraino iritsita, handik buelta handiegixa eman gabe zeozer itxia. Ba B plana prestatu biharko nuan...
Eylieko meatzeen aztarnak |
Afarixa prestatu bitxartian mapak ikusten, pare bat wassap bidali nitxuan bizi nintzala esaten, eta hurrengo eguneko aukerak internetez begiratzen hasi nintzan. Gabeko 10etan puntuan internet konexiua jun zan. UFFF!!! Meatze abandonatu batian, "in the middle of nowhere", inungo argirik gabe, eta oin kobertura falta. Bildurrezko pelikula bat ematen zuan, eroritako eraikinen artetik motoserrian zaratak entzuten hastia bakarrik falta zan, kar kar kar.
Sikiera pioleta euki izan banu defenditzeko, baina uda zan, eta arma zuririk ez, jejeje
Baina lasai, hurrengo egunian ere argitxu zuan. Argitxu bai, baina eurixa botaala, nahiko ilun.
Trankil gosaldu nuan, eta meatzeetako pista aprobetxatzen, bizikletaz Bentaillouraino igotzia pentsatu nuan. Maubermeko egunian ez bezela, ez nintzan ausartu ondoren oinez ibiltzeko zapatillak eramatera, eguraldi honekin bueltatxo bat ematia besterik ez nuan aurrikusten eta
Altuera hartzen jun nintzan heinean, bidia dotoretzen jun zan. Pagadi elegante batian goruntz nijuan
Pista elegantia pago artian |
Halako batian behelainopian hasi nintzan eraikinak ikusten
Bentailloura iristen |
Baztar batian zeozer jaten hasi nintzan. Ez nakixan zer egin. Hemendik goruntz ez zauan pistarik, seguruenik bidezidorra egongo zan. Goixan lehenago altsatuko zabala begitandu arren, lainuak ez ziran saretzen. Jaten bukatu nuanian saiakera bat egin nuan goruntz zijuan bidia nolakua izango ete zan ikusteko, ia ziklablia ete zan
Bentaillouko txabolak |
Bustita egon arren, neukan arropa guztia gainian jarri eta beherako bidiari ekin nion.
Bizikletan jeisteko ere bisibilidadia eukitzia garrantzitsua izaten da. Behelainuakin ez nuan piparrik ere ikusten, eta antiejuak urez betetzen jatazen. Bidian behera, zikintzen nixela konturatzen nintzan, euri-lokats-ardi gorotzakin, baina ahal naban bizkorren jeistia zan helburua. Jeitsieran erditxik aurrera esku-hankak ere sentitziari utzi nion bustixaren bustixaz hotzakin.
Halako batian iritsi nintzan furgona zauan lekura. Bi bidar pentsatu gabe, bizikleta eta guzti errekan sartu nintzan. Egixa esan, errekan sartzian epel sentsaziua etorri jatan, eta gainera ardikaka-lokats nahaste guzti hura kendu ahal izan nuan, bai hanketatik, bai kulotetik, eta baitxa bizikletatik ere.
Total, bestela ere mela-mela eginda nenguan... eta horrela gutxienez garbi!!
Furgonan sartu, erropia aldatu, eta beheruntz tiratu nuan. Hurrengo egunerako eguraldi ona zetorren, eta Meson du Valierrera jun nahi nuan, Mt Valier itxeko asmotan.
Opor egunak bukatzen, eta oindiok helburu dexente burutik bueltaka. Halere, hurrengo batian inguru honetara bueltatuko naiz! Hemen ere leku politxak badaoz eta.
Bonac-eko autokarabana parkina |
Eta honaino kontatu dezakedan apurra. Penaz lainoak ez zidalako paisaia ikusten utzi, ze ikaragarri polita izan bihar da inguru hau, baina gutxienez ideia bat egiteko balixo izan zidan. Eta noski, mendikletan buelta edar bat eman, eta hotzakin paliza ona hartutako sentsaziuakin geratu nintzan, plazer hutsa!
Han zauan panel baten Collage azkar bat egin dot, inguru honetatik oindiok deskubritzeko asko daukadala ikusteko. Guzti honen hego isurialdia nahiko ondo ezagutzen dot, baina iparralde hau oso basatixa da, desnibel izugarrixak gainditu bihar dira, gaurkuan bezela errepidiak oso behean bukatzen dira eta. Ez dago batere esplotatuta turismuantzat!!
Les sentiers transfrontaliers en Ariege |
Montaje eskaxa izan arren, hemen argazkien bilduma bideuan
Eta GPSan datuak
Baina gaurkuan beste bideo bat atxikitzia pentsatu dot, pixka bat meatzeen inguruan, eta inguru honetako paisaiak hobetotxuago ezagutzeko:
Gaixak interesa pizten badizue, hemen ere ikusi dezakezue meatze hauen informaziua
https://fr.ulule.com/epopee-mines/
beste bat
http://www.azinat.com/2015/02/les-mines-de-bentaillou-et-de-bulard-les-mangeuses-dhommes/
La mine de la Mail de Bulard
Elle a été ouverte en 1901. Etagés entre 2500 et 2700m les six puits de la mine étaient les plus hauts d’Europe et ils fournissaient un minerai exceptionnellement riche ce qui justifiait leur exploitation malgré les difficultés extrêmes.
Eta bide batez, aurreko egunetako lekuen informaziua:
Liat (Aran bailara)
Eta gai hauetan ere badaoz friky batzuk, txango teknikuak itxen ditxuenak. Danerako dao mundu honetan:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina