Mauberme-Mahl Bulard mendikletalpinismoa

2016-08-19
Bezperan egin ez nuan planari eutsiaz, Mauberme ia ez zan lekuz mobitu ikustera jutia pentsatu nuan.
Bizikleta hartu eta meatzetarainoko pistatik ixo nintzan, lasai-lasai.

Mauberme barrenian
Leku politxa da, batez ere bizikletan igotzeko. Halere, kotxe batzuk pasatu ninduten, Maubermeruntz gerturaketa errazteko.

Altuera hartzen dan heinean, parian San Mauricitik Mullereserainoko bistak agertzen juten dira, baitxa meatzen aztarna batzuk ere.

Motxilan neramatzan oinez ibiltzeko zapatillak.

Pistak abandonatutako meatze batzutaraino eramaten du. Handik parian ikusten da Mauberme. Bizikleta nun ezkutatu pentsatzen juteko momentua gerturatzen hasi zan

Errepidian bukaera
Harri bloke handi bat ikusi nuan, eta honen ostian laga naban bizikletia, kandauta bada ezpada, baina inork eramatia nahiko balu ez dot uste lan handixa izango litzakenik. Halere, ez zauan bista bistan, ahalik eta tentazio gutxien emateko

Bizikletia "ezkutauta"
Zapatillak eta kaskua ere bizikletiakin laga, eta Maubermeruntz abantau nintzan. Bi bide zeudela ikusi nuan, baina nik bixen artetik zuzenian ixotzia pentsatu nuan. Mapan aztarnaren bat egon leikela zirudien arren, bide gehixena inungo erreferentziarik gabe egin nuan, nahiz eta galerarik ez daukan bidia izan

Maubermen lepora gerturatzen
Lepora iristen, Parros agertu jatan parez pare. Neguan makina bat aldiz itxen saiatu geran mendixa, eta oindiok ez naiz ni behintzat tontorreraino allau. Gertuen, aurreko neguan, eskumako tontortxuan geratu ginan, eta azken metruak elur faltagatik ez egitia erabaki genduan.


Parros, ohituta gauden kontrako aldetik
Toran alderuntz ere bistak zabaltzen hasi jatazen. Inguru hau ezagutzeko sekulako goguak neuzkan. Oso leku bitxixa da, meatzen aztarnez gain, bailara ezberdin asko batzen dira hemengo lautada berezi honetan. Pare bat euskaldunekin topo egin nuan hemen, mendi elkarteko eskursio bat prestatzen ari ziran. Etagn Araign ingurutik zetozen


Ta gora ta gora, tontorrera allau nintzan halako batian. Gehixenak jeitsita zeuden bertatik, beraz, lasai egon ahal izan nintzan, agobio askoripe.

Mauberme tontorra
Goitxik sekulako bistak daoz, Aneto eta geratzen dan glaziar apurra parez pare (tristura edarra hartu dot aurten ze glaziar txikixa geratzen dan ikusitxa). Baina baitxa aurreko egunetan egondako Plan inguruko mendixak ere nabari ziran.

Aneto ingurua
Beste aldera beitzen, Pass Aran eremua Mont Valierreraino. Eta ostian, MontRoig, Certascan, La Pica, Sotllo eta abarrak, La Porta del Cel bezela ezaguna dan ingurua.

Mauberme tontorretik Mont Valier alderako bistak
Mokadutxo bat jan eta lasai egon ostian, beheruntz jeitsi eta oindiok denboraz nenguanez, Montoliuko lakutik Uretseko meatzeetaruntz jutia pentsatu nuan. Montsek bezperan komentatu zigun Uretseko lepo mitikuan etxola politx bat daola, izarrak ikusteko luzero batekin eta tximinixiakin. Neguan osteratxo bat itxeko aproposa. Ikusi nuanian flipatu nuan, benetan primeran dauan lekua da. Oin aber neguan gerturatzeko flana urtetzen dan

Uretseko lepoko etxola, barrenian Mauberme
Eta hemendik ere aurreruntz jarraitzia pentsatu nuan, oindiok denboraz nenbilen eta. Tuc der Ome tontorra egin nuan. Oraindik ere goizo, gainera jeitsieran zati bat bizikletan egingo nuanez, di-da batian behian egongo nintzan. Beraz, aurrera!

Tuc der Ometik Mahl Bulard
Barrenian Mahl Bulard ikusten nuan. Urruti zauala zirudien arren, haruntz jutia pentsatu nuan. Guztiz bestelako itxura bat hartu nion hemendik oinez ibiltzian. Normalian mendi hauek neguan Montgarritik egitia pentsatu izan dogu, baina urruti daoz, Beretetik Mongarrira bajau bihar da eta hemendik bailaran gora ixo. Halere, behin altuera hartuta, hemen goixan oinez hastian distantziak ez zirala horrenbestekuak begitantzen hasi jatan. Ia negu honetan gerturatzerik daukagun!!

Bidian aurrera, Mauberme gero eta urrutixo. Barrenian Cravera
Tipi tapa, tipi tapa, Uretsen paralelo, iparretik zetorren lepo baten aurretik pasatu eta aurrera egiten iritsi nintzan Mahl Bulard-eko tontorrera. Tuc der Ometik aurrera inortxo ere ez nuan ikusi. Lepotik frantzialdera begiratu eta oso leku bakarti eta basatia ematen zaban. Burutik pasatu jatan ia hemendik hartzik ez ete zan ibiliko. Hegoalderuntz jende gehixo ibiliko da, baina iparreruntz inortxo ere ez!

Mont Valier parez pare
Hurrengo egunetan iparreruntz juteko asmua neukan, Cravera, Mont Valier eta abarrera gerturatzeko asmotan.

Mahl Bularden tontorrian ere etxola bat 
Bitxixa egin jatan, tontor honetan ere etxola bat zaola ikustia. Hau aurrekua baino egoera kaxkarrauan zauan halere
Mongarri alderuntz bistak
Hegoruntz Mongarri ez zauan urruti, eskixekin bajatzen irudikatu nuan nere burua, hau gaixotasuna!! Iparreruntz aldiz, zibilizaziuak urrutixo zaola ematen zuan. Halere, mapan iparreruntz orotarikuentzat pista batzuk antzematen ziran, eta hemendik eraikinak ere ikusten ziran. Zalantza sartu jatan, izan ere Boutx Le Mourtiseko pistak ez zaozen urruti, baina eraikinak ez ziruditen eski pista horrenak...

Bueltatzen hasteko ordua allau zan, eguna aurrera zixen eta!
Bueltatzerakuan Uretseko meatzetik gertuago pasatzia pentsatu nuan. Eraikinak eta txatarra pila bat zauden bertan lagata. Eraikinak handixak ziran, bere garaixan kriston mobimentua egon zan seinale

Meatze aztarnak
Berriz ere Mauberme azpixan nenguan, oinguan Montoliu lakuan beste aldian. Sekulako argazki politxa zauala begitandu jatan, eta egixa esan, oin ikustian ere asko gustau jata, zerua ere apropos zauan eta

Montoliuko lakutik Mauberme
Hemendik behera beste bide bat hartu nuan. Meatzetara jungo zan pista dago, eta itxura guztien arabera, Bagerguetik Mongarrira jun leike mendiko bizikletan nahiko eroso lepo honetara ixotzen. Baina hori beste baterako lagako dot!
Hemendik beheruntz ere meatzen aztarna batzuk badaoz, ateratako harrixakin mendixan marra batzuk eginda bezela
Barrenian meatzetatik ateratako harri puskekin marrak eginda?
Bizikleta laga nuan lekura iristen, zalantza burutik pasatzen da, bizikleta hor egongo da? Kasko eta zapatillak ere bai?
Bizikletia formal formal nere zain
Ba bai, hor zaozen danak nere zain!!! Eskerrik asko!!!

Eta hemendik bizikleta hartu, eta goizian ixotako pista guztia bajatzia tokatzen zan. Neke pixkatekin jun arren, bizikleta hartzian dana ahaztu, eta derrape politxak itxen jeitsi nuan dana. Asko disfrutatuta, bizikletak eta bidiak horretarako aukera bikaina eman zien eta.

Hemen eguneko bideua. Badakit bideo bezela ez dirala beste munduko ezer, are gehiago, nahiko eskaxak dirala. Baina inork hona jun nahiko balu, argazkixak eta ingurua ikusteko asko balixo dabela pentsatzen dotelako sartzen ditxut, azkenian blogian argazki gutxi batzuk jartzen ditxudalako, eta normalian AK47akin bezela, tirua jo ta jo ibiltzen naiz kamarakin. Gainera, neri denbora batetara ibilbidiaz gogoratzeko ere oso ondo etortzen jata.



eta hemen Wikiloceko the-tracka

Powered by Wikiloc


Iruzkinak