Astun Candan

Aurreko astian zihar zoramena egon zan. Elurra botako zuala ziuen eta borraska pila bat zauden dantzan. Zehatz mehatz afinatzeko gaitza egiten dau horrek, ikustia besterik ez zauan asteartian sorpresaz harrapatu zittuanak, 200m eskasera ere elurra botatzen ari zala ikustian!
Bueno, horren kulpia beti bezela administraziuak dauka, natura ezin dualako menperatu, kar kar kar.
Guk beste proekupazio bat geneukan. Nun, zenbat, nola botako ote zuan astebukaeran ahalik eta seguruen eta hobetuen aprobetxatzeko?
Hasera batian astebukaerarako euritia zatorren. Modeluak aldatzen jun ziran eta ondoren astebukaeran eguraldi ona baina ostegunian eurixa ematen zaben. Azkenian ostegunian eurixa eta zapatu eguerditik lainotzen, eta zapatu atsaldian eurixa akaso...
Aurrikuspenetan aldaketak uneoro, presio oso bajuak zaozen. Borraska bat pixka bat desplazatziak ipar ikutua euki biharrian, hegotik berua eta eurixa ekarri ahal zuan, edo alderantziz!
Kantauriar lerruan elurte ona bota zuala nabari zan. Gorbeia eta Aizkorri zuri zeuden ostegunian, baina barixakuan Webcametan beitzen, piriniotan ez zan elur askorik ikusten, asko kendu zuala antzematen zan!
Zapaturako aurrikuspenak oso arraruak ziran, ISO 0  1800-2000m inguruan zauan kantaurialdeko mendixetan. Zenbat eta ekialderago aldiz, 1200mtan hasiko zala zapatu goizian ikusten genduan. Era berian, pirinioen ipar isurialdian (seguraski fohn efektuagatik) ere gorago zauan 0º maila, 1600-1800mtik gora hasiko zan goizian.
Atsalderako ez zauan zalantza askorik, leku guztietan ISO 0 1800mtik gora, lainotzen eta prezipitazio aukera.

Edozein aukera zala ona, edo txarra ikusita, barixaku arratsaldian furgonan sartu eta berari laga genion aukeratzen. Furgonak ekialderako bidia hartu zuan eta Candanchun geratu zan.
Webcametan baino askoz elur gutxiago zauala begitandu jakun, txasko belasko! Halere, elurra bazauan, eta altueran asko egongo zala espero genduan.

Lasku ta bixok jun ginan furgonan. Goizian Eñaut patagonia ezkutua ere etorriko zan fokeadatxo bat itxeko asmotan. Ez zakigun nora etortzeko esan, beraz, furgonari galdetu, eta Astunera juteko esan zigun.
Bromak aparte, ez zakigun zenbat elur egongo zan, baina altueran asko espero genduan, eta tenperaturak ixo eta lainua eta eurixakin, elurrak pisua hartu eta arriskua ixo leiken. Horregatik, pistetatik fokeatzen hastia pentsatu genduan, ingurua ikusi, eta segurtasuna bermatuz ahal bazan mendira urten Astuneko lepotik.

Astunen urtetzen
 Eskixak jantzitxa urten genduan, eta elurra bazauan, baina pistan harrixak ere bazaozen. Aizkorri zuri zaola kontutan hartzen, askoz elur gehixo espero nuan nik behintzat. Halere, beheko partian hemen beste ez egotia espero nuan nik behintzat. Partietan, zenbat eta ekialderago gutxio eta beruago egin zuala jartzen zuan, leku batzutan 2000mtik gora geratzen elur maila.

Astuneko lepua
 Astuneko leporuntz abantau ginan. Hemen kontu euki bihar da nundik pasatu, elurrez kargauta baldin badao purgatzen da eta. Gaurkuan aurreko egunetako markak zaozen, eta ez zan akumulazio askorik igartzen

Astuneko lepuan Midi parian
 Irakurri genduan hego ikutuangatik Saharako ondarra ere iritsi zala piriniotara. Normalian horrelakorik pasatzekotan, udaberri aldian izaten da, baina oinguan jada bazauan kapa marroi bat inguruko mendi askotan, elurra marroia lagatzen.

Saharako ondar partikulen kapa
 Kasu honetan kostran atxikita zaola ikusi genduan, beraz, printzipioz ez dau ematen arazo gehixegirik emango duanik. Ostegunian euritia bota omen zuan, hark ekarri omen zuan hauts kapa, eta hezetasunagatik kostran txertatuta geratu zan. Halere, esaten dabe altueran arazoak sortu ahal ditxuala, elur mailatik gora hotzakin erori dan lekuetan. Hor ez da bat egin elurrakin, eta hauts marroi kapa hori solte geratu dan lekuetan (2500-3000mtik gora) akaso aurrerago deslizamendu bat sortu dezakeela. Altuera horretan negu osuan dauan tenperaturagatik, denboraldi osorako arriskua izan leikela diue. Kontutan euki bihar beraz.

Mala Cara
Guk Aurpegi Txarreruntz jarraitu genduan Astuneko lepotik. Aurreko egunetan jeitsiera batzuk elur hautsetan egin zitxuela ikusi genduan, eta ia oindiok zer nolakua zauan probatzera. Momentuz, bakar bakarrik genbiltzan hemendik, nahiz eta Truchas eta Raca aldera trabesiako jende asko ikusi genduan.

Canal Royako krestan elur marroia
Bizpa hiru bat jeitsiera zoragarri egin genitxuan ipar isurialderuntz elur hautsa harrapatzen, baina poliki poliki lainotzen, reliebia ere galtzen jun ginan, eta pistetara bueltatzia erabaki genduan. Halere, egun politxa, argitasun kontraste askoko eguna, ederra izan zan

Anayet eguzki azpixan
Hemen egun honetako bideua


Hurrengo egunerako eguraldi hobia zauan aurrikusita. Hegotik jotzen duanian Collarada primeran egoten da, La Meteokuak aipatu bezela. Guri ere burutik pasatu jakun, baina bertako batzuri Collaradako baldintzengatik galdetzian, esan ziguten 1900mtik gora hasten dala elurra pentsatzen zabela, eta porteo handixa izango zanez, euren ustez ez zala izango aukera onena domekarako. Beraz, plan hori bertan behera laga genduan.

Zapatuan Astun inguruetan ibili ginanez, Candan aldera jutia pentsatu genduan. Udazkenian inguru hauetatik ibili naiz zeozer, eta neguan nola geratzen dan ikusi nahi nuan buruan bueltaka dauzkadan plan batzuk egiteko. Beheko partian elur gutxi zauan, baina Tucan badira hiruzpa lau aste eskiau leikela, beraz, gora juteko plana egin genduan, eta zertarako aukerak zaozen ikusi

Candanchuko parkinian bakar bakarrik
 Tobazotik gora hasi ginan. Dozena bat laguneko talde bat harrapatu genduan gorako, bestela inor ere ez, danak Astunera jun ziran antza!

Ollatik Candanchu
 Han zauan taldia aurreratu, eta Tuca alderuntz tiratu genduan

Tobazotik Tucara bajatzen
 Tucan elurra badao, baina ez jakun gehixegi zaonik ere begitandu, kontutan eukita duela hilabete jada eskiatzen zala hemen, metrotik gorako paketoia espero genduan, eta metro erdira ere nekez allauko da leku onenetan!

Tuca osua guretzat
 Aspe eta inguruak ere ez zeukan elur gehixegirik. Halere, txuritasun handixa zauken, hegotik botatzen duanetan pasatzen dan bezela, Sombrero, Lecherines, Borauko harresia, elegante zauden soineko txuriz jantzita
Leskun Biarnotarra, Tucan gora

Esperota baino elur gutxiago egotian, Loma Verde alderuntz tiratzia erabaki genduan, elurjausi arrisku askorik zaonik ez zuan ematen eta.

Tucatik Acue eta Camillen arrastuan inguruak

Baldintzak onak baziran, Esper edo Aspeko zirkoruntz juteko aukera pentsatuta geneukan
Aspeko zirkua orain arte Tuca azpixan Aspe eta Lecherines alderuntz juteko zuluari deitzen nion, Candaneko lagunek hala deitzen diuelako. Baina mapetan Esper edo Aspeko zirkua Chorrota gainian, Llana del Bozo eta Llana de la Gargantan azpixan daonari deitzen diue.
Loma Verden, Tucatik igaro ondoren
 Guk Esper edo Aspeko zirkora Candanchuko pistetatik Tucaraino igo eta Loma Verde zeharkatuta iristia nahi genduan.


Esper zirkuan gainian mallekin pailaso plantetan, Napazaleko pausua atzian Llena del Bozo eta Llena de la Garganta artian

Inguru honetan ibili naizen guztietan sekulako elurra aurkitu dot. Candanchuko lagunek "hozkailua" deitzen diote inguru honi, behin elurra botata euririk egiten ez badu, hauts hautsa mantentzen da udaberriko eguzkixak jotzen dion arte. Bestela eguzkirik ere ez da sartzen zulo honetan!

Chorrota gaineko elur hautsa
 Zirkoraino bajau ginan, baina harri bloke asko igartzen ziran. Oindiok ez zauan elur gehixegi. Loma Verde ze baldintzatan zauan ikusita, eta bakarrik geundela, dana guretzat hartzia pentsatu genduan, eta jeitsiera batzuk egin hemendik.

Loma Verde ingurua neguko brilluakin
 Jeitsiera batzuk egin ostian, jada bueltatzeko geundela, telemarker bat txakur batekin jeitsi zan gure markak jarraitzen. Ikusi zuanian gu ez ginala Contrabandistetaraino iristen, galdetu zigun ia nundik irtetzeko asmua geneukan. Guk Tucatik bueltatzeko asmua zaukagula, beherago ez zaolako elur askorik. Bere aurpegixa ikusi bihar zenduten, kar kar kar. Honek ez zeukan berriz ere fokak ataratzeko gogo askorik, eta jeitsitako guztia ixo bihar zuala pentsatzen hutsak sekulako bajoia eman zion.
Fokak jarri eta goruntz hasi zanian, foka batek alde egin zion. Berriz ere geratu, foka jarri... azken igoeran elkarrekin egin genduan, oso jatorra tipua, baina seguruenik hurrenguan ez dala zoruan pare bajauko ezezagunen marka batzun atzetik, kar kar kar

Izas, Pala de Ip, La Moleta eta Collarada txuri, hegotik jotzen duanetan

Collarada txuri txuri. Ze altueratatik?


Eta hemen egun honetako bideua. Bigarren astebukaera eskiatzen, demasa. Elur hautsa hartu genduan, gehixegi ez izan arren, baina oso baldintza seguruetan mendixan. Pistak zabaltzeko ez dakit egongo dan, batzuk zabalduko ditxuen arren. Kapa basia ondo egin da, oin elurte bat bihar da, baina... ez da ikusten momentuz elurrik botako duanik. Ea ba





Iruzkinak