Camilleren arrastoan

2016/09/02-03
Elgoibar-Amurrioko etapa batian usten dot Elurrek komentatu zidala Senda Camille egiteko gogua zeukala. Nik ere aspalditik daukat flan hau begiz jota, oinez, eta eskiekin egiteko ere ahal bada, baina orain arte ez jata suertatu bertara juteko aukera.
Uda gerturatzen jun ahala, Abuztuan jutia proposatu zidan Elurrek. Halabeharrez, abuztuan ez, baina Irailian juteko komentatu genduan ondoren.
6 etapa izan arren, nik 3 etapatan egitia proposatu nion: Linza-Lizara, Lizara-Arlet eta Arlet-Linza. Elur musikara dedikatuta dabil azken aldixan, eta mendixan ibiltzeko ez deu nahi beste denbora ateratzen. Baina motibazio honekin gogor entrenatuko zuala esan zidan, eta saiatuko ginala hiru etapetan itxen.
Berez, lehenengo etapa zan luziena. Bigarren etapa bikoitza Aisako aterpetxeraino junbe, Estanesetik moztia pentsatzen geunden Arletera. Hirugarrena ere ez zan motxa, Arletetik Leskunera, eta hemendik Petretxemako lepotik Linzara.
Hori gutxi ez, eta aukera balego, tontor batzuk egitia ere pentsatu genduan, indarrik geratuz gero. Bisaurin, Acue, Arleteko tontorra, Petretxema eta abar. Baina beti ere denbora eta indarren arabera.

Irailian lanian hasi orduko lehenengo barixakua jai hartu naban. Lanera bueltatzeko aklimataziua ahalik eta polikixen itxia komeni izaten da eta, kar kar kar

Horrela ba, ostegunian abantau ginan bi lehengusuok Lintzara. Goizian mapak hartzian, esan ziguten oso etapa luzia zala, eta pixka bat akojonatu ginan, eta zurizara bajau ginan etapa hastera.

Zurizatik ateratzen autokatik
 Autokan jun ginan, luxu asiarra!! Ezkaurretaz agurtu, hiru egun barru ez ginan eta bertara bueltatuko

Ezkaurreko haitza
 Egixa esan nahiko pazientzia euki dau Elurrek nerekin. Piriniotara juteko flanak egitera ohituta, bera arduratu zan logistika guztiaz, eta ni azken ordura arte lasai asko, motxilarik ere egin gabe. Gero horrela pasatzen dira gauzak, kar kar kar. Autokan lintzara bidian ginduazela, gidatzen nixen momentu batian flash bat etorri jatan...
Elur, mesedez, begiratu dezakezu aber nere maletan mendiko zapatillak dauden?
Beitxu eta beitxu, eta ez zitxuala aurkitzen! mmmm
Gelditxu ginanian begiratu, eta efetibamente, zapatillak ahaztuta. Udako egun bero bat zanez, moisesekin nijuan ni. Beno, ba sandaliekin egin biharko naban bueltia, hori edo ortotzik, ez jatan beste aukerarik geratzen!
Gaur egun minimalismuan kontua modan dago, eta ez nintzan lehena izango horrelakorik itxen. Parrandan ere ibili izan naiz hauekin, beraz, zergaitik ez mendixan? Proekupazio handixena, plantilla berrixetara ohitzen hasita neuzkan belaunak ez izurratzia zan, baina tira, momentuz momentukua bizi, eta aurrera!

Piru Milimalista
 Harri artian nahiko deserosuak ziran, zolak ez diralako honetarako prestatuta, baina ostantzian fresko nixen sandalietan, eroso!
Senda Camillek berez markatzen daban bidia Achar de Alanoko igarobidetik pasatzen da, ondoren Espetaleko bailarara jeitsi, berriz ere beste mendate bat pasatu eta Hechoko bailarara bajatzeko. Baina bi igoera egitia eta bi etapa batian, lartxo zan guretzat, eta Estribiellako lepotik pasatzia proposatu nion Elurri. Distantzian zeozer gehixo izango zan akaso, baina desnibelian dexente gutxio aurrikusten nuan

Alanuen arteko pasabidia atzian lagata
 Umetan Zurizako kanpinera juten ginaneko oroitzapenak ekartzen dizkit bailara honek, Alanuen mendilerrua oso espeziala da, oso elegantia!

Estribiellako lepuan
 Aurrera geratzen zitzaiguna, Castillo de Acher parian, eta barrenian, barren-barrenian Bisaurin

Ozako basoruntz bajatzen

 Argazki elegantia, Atxerreko gaztelua parez pare daola


 Behera iristian, parez pare makina bat aldiz lo egindako txabola. Urtiak izango dira hor lo egin gabe, baina autoka eta furgona euki aurretik inguru honetara etortzian fitxatuta geneukan lotokietako bat zan.
Selva de ozan, Acherreko gaztelua parez pare
 Hemendik errepidez jeitsi bihar ginan Gabarditora igotzen hasteko puntura arte. Astebete beranduago Infernuko ahora arroil jeitsiera egiteko plana proposatu ziguten bixori, baina ezin. Beste batzuk bai etorri zirala
Inpernuko ahoa
 Momentu batian kobertura urten zan, eta komunikatzeko aprobetxatzen...
Atzian igo bihar genduan bailara

Bero egunak ziran. Ura lepo hartu bailaran eta gora. Gabarditora allau bihar ginan lehenengo, eta ondoren Lizararaino afaltzeko orduan aurretik
Gabarditoko aterpetxia
 Denboraz ondo, pika edar eta fresko bat hartzeko beta!! Luxu Asiarra!!

Gabarditoko SPAn
 Baina aurreruntz itxia tokatzen zan, afaltzera garaiz allau nahi bagenduan. Tira ta hortik goruntz abantau ginan

Achar de forca barrenian. Paisaia elegantiak
 Eta halako batian Bisaurin azaltzen hasi zan.


 Secus alderuntz dixezen bailarak pasatuta, altuerako larredi elegantia dator Bisaurineko lepora arte.

Aguerri inguruak
 Ganaua gustora zebilen goi larre hauetan. Ni aldiz Bisaurinen hego aurpegiko eskiada elegante horri begira
Bisaurin barrenian, eta bere hego pala famatua guri begira
 Lepora iritsi ginanian, afaltzera garaiz iritsiko ginala ikusi genduan, baina porru eginda geunden. Beraz, tontorra egitia komentatu ere ez genduan egin. Hori bai, lepuan argazki bat atara genduan

Elur kamara automatikuan jarri eta antxitxika. Aguerri parian
 Baina ez da flash. Argazkixan justu justu agertu zan halere, kar kar kar

Lepoko argazkixan Elur ezin allauta, kar kar kar

 Azken jeitsiera falta jakun aterpetxeraino

 Neguan baino luziagua egiten da jeitsiera udan, jeje

Bisaurinen Hego Ekialdia
 Lizarako aterpetxia. Hemen ere badauzkagu aspaldiko kontuak, baina hona ere aspaldi aspaldi bueltatu gabe

Afaltzeko ordurako garaiz allau ginan. Gainera, logela barruan dutxa ere bageneukan. Garagardo bat hartu eta afaltzeko zain geunden bitartian, gure logelara Eibarko familixa bat etorri zan. Plazer bat danok euskaldunak suertatzia logelan! Eta Eibartarrak izanda, zer esanik ez!!
Primeran afaldu genduan. Senda Camille egiten ari ziran beste batzukin gainera. Flipatu zuten guk bi etapa batian egin genitxualako. Ez zaben asko jaten, eta postre bikoitza jan ahal izan genduan horri eskerrak, kar kar kar
Gabian lotara jun, eta primeran lo egin naban nik. Goizian jaikitzian, Elurri galdetu nion ia zelan lo egin zaban, eta ez zuala golpe zorririk jo esan zidan, gaba osua lo egin ezinda egon zala.
Kauendemilk. Akaso bi etapa batian egitia gehixegi izan zan. Edozein kasutan, ez zauala hurrengo etapa itxeko esan zidan, eta taxian bueltatuko zala Zurizara, baina nik jarraitzeko lasai aurrera.
Beno, neri berdin jatanez, proposatu nion gosaldu ondoren bera lotara bueltatzeko, eta ni bueltatuko nintzala autokan bila Zurizara. Ondoren jungo nintzala autokakin Lizarara, eta halaxe egin genduan.

Bueltan ere txankletekin jun arren, beste bidia hartu nuan, Achar de Alanotik pasatzen zana, hartara bidia ezagutuko naban. Ozako bailarara esperota baino bizkorrago allau nintzan, eta hasi nintzan bide berri honetan gora.


 Bero egunak ziran eta nik ez neraman ur gehixegirik. Naturan oparotasunak hornituko ninduen esperantza neukan. Ozan hartu nuan ura, eta ondoren Espetaleko bailaran ere ura hartzia espero nuan. Uda idorra eta berua itxen ari zan halere. Iturri asko uripe zeuden!

Espetaleko bailarara bueltan. Bisaurin ezkerretan, barrenian Lecherines ingurua
 Esperota baino ur gehixo edaten ari nintzan, eta Espetaleko bailarara iristian uripe, eta ezin iturririk aurkitu. Uf uf ufff.
Halako batian erreka sorburu txiki bat aurkitxu nuan, eta tantaka tantaka bete nitxuan botilak. Baina hain ur emari txikixakin, ez nakixan ur ona izango zan, eta potabilizadorerik ez neukan.
Bizitza tonbola bat denez, jokatzia erabaki nuan, eta ura edan.

Espetaleko bailara
Tira ta hortik, goruntz jarraitxu nuan
Berua eta izerdixa. Eskerrak euli betaurrekueri, bestela...
 Eta allau nintzan goiko lautadara. Urtiak nenguan hemen egon gabe. Orduko inpresiua baieztatu naban, a ze bailara dauan Alanuen tarte malkartsutik ixo ostian!!

Atxar de Forca inguruak
 Eta gaurkuan Alanuen artetik bajatzera. Eskalatzen zeduen batzuk ere pasatu nitxuan. Jakingo balute ze ezberdina dan beste aldia...

Atxar de Alanoko igarobidia
 Eta iritsi nintzan Zurizara!! Berriz ere umetako oroitzapen hura, Alanuen mendilerro elegantia perspektiba honetatik!!!
Alanuak
Elur batu nuan, eta oindiok buelta eman gabe zaonez, etxera bueltatzia erabaki genduan. Baina bueltatuko gera, hori segur
Etxian nere zain neuzkan uda guztian lagun euki ditxuten zapatillak.

Bizi osua lesionatzen nintzala esaten plantillengatik, eta azkenian zapatillarik gabe jutia izango da soluziua!! Zeinek sinistu bihar dit oin?

Hemen egun hauetako bideua




Iruzkinak