Karakate!

Elgoibartarrontzat bakarra da Karakateko igoera. Urtian makina bat aldiz igotzen gera bertara. Nik gehixen neguan igotzen dot, frontalakin eta sarri euripian.
Udaberrixan eguna luzatzen hasten danian, egunez Hirukurtzetarainoko buelta ematen hastia plazer hutsa izaten da. Edo pagadixetatik zuzenian bajatzia UpaiGoiti alderuntz, eta pagadi malkartsu horretan nonbait galduta ibiltzia. Danerako ematen dau Muskurutxuko mendi lerroak.

Karakate beti da karakate, Karakateko mundiala, Karakaterekin maitasun-gorroto erlaziua... hainbat esaldi entzun ditxut egunotan, lasterketaz hainbeste hitzegin dogun aste hauetan.
Oin gogoeta itxen, neria, pertsonalki, bakarrik maitasunezko erlaziua dala konturatzen naiz. Hitz bakarrian definiduta: Karakate. Zenbat ordu disfrutatu dittudan hortik...
Ez dakigu zer daukan, baina erreferentzia bat da Elgoibartarrontzat, eta gero eta gehixo kanpokuentzat. Askok esan didate egunotan etxetik urten eta 700mtako desnibela eukitzia luxu bat dala, eta duda barik, halaxe da. Zorteko gera!!
Lehenago ere esan izan dot guretzat ez dala 700mtako desnibela, neurri unitate bat baizik. Piriniotan edo beste edozein lekutan gabizenian eta tontorrera allatzeko 350m falta diranian, karakate erdi falta dala esaten dogu, adibidez.
Fotoiosu Txabola. Aurreko urteko argazkixa

Guria ez da normala. Baina horrela gera zoriontsu!! Allakuidaos beste dana.
Ez, guria ez da normala. Hilabete batzuk lehenagotik ikusten dittuzu gaztiak karakaten gora egurhotsian denborak hartzen, horretaz berba egiten, ze bide hartu, makilak eraman edo ez, nun moztu leiken bidia, nor dabilen fin aurten... baina sekretu askoripe, danak batera entrenatzen!!

Ez, guria ez da normala. Karakatetaz berba urte osuan egin dezakegu, eta zer esanik ez fetxa gerturatzen danian. Eta hori gutxi ez, eta gainera Morkaikokuek hitzaldi bat prestatu lasterketa baino bi egun lehenago... Motorrak berotuta ez, motorrak gripatzeko puntuan euki ditxugu!!
Lasterketa bezperan hitzaldixa

Hitzaldixan luxuzko 4 gonbidatu. Pena Muruak azkenian ezin izan zualako etorri. Danok begixak itxi ere egin gabe esaten zitxuenak kontutan hartzen. Atara naban konklusio handixena, arroza gosaldu bihar dala "por encima de tus posibilidades".
Usten dot mensaje guztiak nahastu nitxuala, baina berdin dio, mahai ingurutik urten eta eroskira jun nintzan korrika arroza erostera. Baina esan zidaten justu orduantxe bertan agortu zala. Koooorrika beste eroskira, eta berdina. Arrozaren burbuila lehertu da? Azkenian Txinuan bukatu genduan ostegunian!! kar kar kar

Barixakua hala-nola pasatu ostian, allau zan zapatu goiza. Babajanian kanpuan ez geratzeko, di-da eman nuan izena, baina bat aurreratu jatan antza, 2.dorsala eman zien eta.
Politxa izaten da, plazara jun, lagunak agurtu, berotzen hasi, eta lehenengo aldiz datorren lagunen bati lehenengo zatixa erakutsi... Aurten Ondarrutik etorri gera eta ez gera jende makala, Xabi Urkizu eta konpainia!!! Ondoren esan zidatenez, asko gustau jakuen lasterketa, eta ahal dabenetan bueltatuko dirala. Nik dakidanik, horrelako lasterketak Ondarrun eta Elgoibarren bakarrik itxen dira, aspaldi esan nuan bezela!

Beroketa inda plazara allau eta frontisera, kanpai hotsak entzuteko zain (irteera elizakin konektatuta dago eta!). Minutu bat falta zala esan eta handik 10bat segundura kanpai hotsak... baina inor ez zan despistau. Jendia zoruan pare urten zan. Azkena ipurdi gizena!!!
Aspaldiko aldixetan baino jende gutxiok parte hartu genduan arren, haseran ataskuak, eta ahal naban bezela muturra sartzen jun nintzan. Eusebionian karreterara urtetzian, berriz ere aurreratu ninduten askok, Ooooo. Ama beti bezela bastoiekin zain, baina kamarakin zaonez, instantanea ateratzeko ixa bastoiak ematiaz ahaztu, kar kar kar. Agarretik gora hasten da aldapa, nere terrenua! Lehenengo metruak pasa ostian korrikalarixak diranak aldapa igartzen hasten dira, eta hor gutxi batzuk aurreratzen hasi nintzan. 
Berasetako pistara urtetzeko "Directa Dominguez" bidezidorra hartu naban, eta atzekuak jarraitxu ninduan bidezidorrian gora. Aurretik neuzkanak aurreratzeko esperantza neukan, baina nere sorpresarako, beste bidezidor bat zabalduta zauan eta aurreko taldeko bakarra aurreratu ahal izan naban (estudiau biot bidezidor berri hori!!).
Han zeuden Saez eta familixa animuak ematen. Ordurako nahiko ittota, ez dakit agurtu nitxuan ere... baina asko eskertzen dia beti animuak!!
Egurran bidia hartu eta lehenengo sokatik gora ez daukat jende asko aurreratu izanan oroitzapenik, noizian behin baten bat. Taupadak kontrolatzen nijuan, gora indarrekin allatzeko.
Bide osuan zihar banaka batzuk zauden animatzen. Dagoeneko egurran bidia ere ez da lehen izaten zan desertua.
Tramoka tramoka, nere erreferentziak hobetzen nijuala ikusten nuan. Normalian aurredenboraldixan harrapatzen nau karakatek, kiloren bat kentzeko biharrakin ere, eta gutxi, oso gutxi entrenatuta. Baina aurten HHrako asko ibilitxa, eta mehetuta harrapatu nau. Lan espezifikorik ez dot in, pulsometruakin hiru egunetan besterik ez naiz ibili, eta azken astian eskiatzen lepuan kolpe txar bat hartuta, egun bakarrian entrenatuta. Beraz, nere konklusiua, pisua bajauta eta azken asteko reposo inboluntarixuak lagundu egin nauala!
Baina taupada altuetan ohitu gabe egotian, bare puntu batekin nijuan, ezin askoz gehixo sakatu penalizatu gabe, edo? zeinek jakin...
Egurran bidetik urtetzian, oindiok azken pagadi elegantia geratzen jatan. Banakixan 34ko denboran nixela, bajatzeko ere akaso, baina sakatu egin bihar. Atomapokletalabiciculo!! Momentuan momentukua, petatzen badot, horkonpon. Bestela fijo ez dotela bajatuko!!
Pagadixan bururik altsatu gabe, eman eta eman hasi nintzan. Azken metruetara allatzen, Aran Berisen oihuak: AUPA PIRUUUUUUU, ufff, hori subidoia, Oilo ipurdixa jartzen daben animuak. Ordutik tontorreraino airian allau nintzan. Jendia animuak ematen, pasillo handi bat oihu artian. Jendian animuek hegetan eramaten zaitxue azken metro horietan!

Julenen argazkixa tontorrera allatzen
Tontorrian nere errekorra, kriston denboria, 34 minututatik bajau naban, eta minutu erdi gainera. 33:24.1. (Morkaikokuek esplikau bihar diate zentesimen zelula nun dauan eta fotofinixa, ze neri 33:24,0 ematen dit erlojuak!! kar kar kar)

Fotoiosu Txabolan argazkixa

Fotoiosu Txabolan argazkixa, Artista!!
 Maitek ere txikitxu zuan errekorra. 31:36xan sartu zan, 10. postu orokorrian!!

Fotoiosu

Eta Murua jaun eta jabe, 26 minutun barruan sartu leikela demostratzen. Tremenda sason!!!
Ikasi dau zeozer honek ere. Akordatzen naiz urte batian elkarrekin errepidez atajatzen genduala pentsatu, eta erretxindin ixa azkenak geundela konturatu ginan hartaz. Aupa Gaztia!!

Foton Iosu
 Suso leienda bat da Elgoibarren, azken urtetan mendixan dexente ibili geran Enrike (Zamora Suso lehengusuakin) esprinian. Oso argazki politxa. Azkenian Elgoibarko Suso aurretik. Nik uste errespetuagatik ez ziola Kikek irabazi. Hurrengo urtian saiau biharko

Suso lehengusuen lehia azken metrotan. Jokin Zubiaurren argazkixa


Lagun asko ikusten, lagun asko parte hartzen, ezin danak aipatu, horretarako Eduribe txapeldunan bloga dao. Baina han gora allatzian, sentimendu berezixa ematen dau tontorrak, eta zer esanik ez horrelako girua daonian.
Lariz ere leienda bihurtu da dagoeneko. Aurten sasoiz ondo zauala esaten zuan, baina korrika gutxi eginda, ez zauala puntu puntuan. Halere, hau ez da pasiara urtetzen, eta Muruari ahalik eta gehixen sakatu zion. Aurten ere 27 minutun barruan. Hurrengo urterako dorsala gordetzen?
Edu Uriben argazkixa
Sari banaketa, eta familia argazkixa. Eskerrik asko Fotoiosu Txabola argazkixengatik. Artista zera!! Horrelako itzala ez dau edozeinek bisionatzen, benetako artista batek bakarrik

Bernardo Juaristi (LAlias Fotoiosu)


Eta aurretik zeresana egoten bada, ondoren ze giro politxa egoten dan. Danok danokin kontuak kontatzen, asko batzen dau proba honek herriko jendiakin. Batzutan esperota baino hobeto, bestetan esperota baino txarro, baina proba hau bestien kontra baino, norbere buruan kontra izaten dala esatera ausartzen naiz, gehixenontzat behinik behin.

Aurtenguan gainera, eguraldixa mundiala izan da. Goixan demaseko girua zauan.

Bajau eta poteua, babajana, eta poteua berriz. Gizurrak kontatzeko ez ezik, filosofatzeko ere balixo daban momentua. Elgoibarren murmurra nabaritzen zan, Muruak rekorra txikitxu dau, 27tik bajau dau!! Guretzat gainera beste datu bat: Egurran bidetik makilarik gabe!

Aurten aurrekotan baino jende gutxio, eta erdixa 35 minutuan egongo ete zan esaten zaben batzuk (35ian ez, 37:56 minututan egin zuan 75etik 38. Iker Odriak).

Jendia orokorrian oso gustora lasterketa honek mantentzen duan izaera herrikoiakin. Bidia markaube, izenematia debalde, kronometratze sistema mundiala. Gainera, errekurritzia nahi badozu esan eta aldatzen dizue. Beste korrikalarixok ez gera kejatzen, are gehiago, ahal dogunian aportatzen dogu akatsak zuzentzen.

Edu Uriben blogetik hartuta

Baina ostegunetik debate bat zauan. Zer egin herrikoiagua izateko?
Batzuk denborak kendu biharko lirakela diue, Elgoibarko itzulixan bezela, norberak badaki ze denbora egin duan, eta ingurukuek ere bai, baina kaleko "lupa" orojakileak ez. Sailkapenak bistan egotiak askori parte hartzeko gogua kentzen diola diue. Beste batzuk aldiz, lasterkarixon artian itxen dogula presiua. Danerako iritzixak entzun nitxuan.
Beste idea bat 45 minutu arte denborak mantendu, eta hortik gora danak 45 minutukin lagatzia, muga bat jartziarren.
Nik egixa esan, pentsatzen jarritxa, lasterketa herrikoien zale naiz, baina ez dakit karakatera lasterketa egunian izena emanda jende gehixo egotiarren denborak kentzian aldekua naizen. Nik usten dot tontorrera hainbeste jende eramatia bera dala garaipen bat. Izaera herrikoia, bidia markaube eta izenematia debalde izatian daola pentsatzen dot, baina denborek saltsa ematen diue, lupakin ibiltzia herrixan izaera da. Batzuri (neri pertsonalki urte askuan) horrek atzera botatzen badiue, gaindituko dabe, eta bestela, ba ez. Baina ni karakateko igoera lasterketa bat izatian alde nago, datorrena datorrela.

Beste kontu bat ere aipatu genduan, kritika asmorik gabe botako dodana, iritziak zabaltze aldera. Osteguneko hitzaldixan Karakateko sekretuak izenburupian, lasterketako sekretuak entzuten egon ginan (eta ni oso gustora). Baina izenburu horrekin, beste zeozer ere egin leikela pentsatzen zaben batzuk.
Adibidez, Gabi egunero ixotzen da Karakatera. Harek baino sekretu gehixo gutxik jakingo ditxue. Guenako artzaixa ere egunero dabil handik. Bere garaixan basarritxik gora 23 minutuan ixotzen zala dio, eta egurran bidia harek mantenduta dao (aurten ere euki dot berakin karakateraino igoera bat egiteko plazerra, eta sasoiko dao gainera, ezagun degu Anderri nundik datorkion!) bide berrixen sekretu guztien jakitun egoten da, han gora eta behera dabizen askon sasoi puntua bezela.
Modesto, aste honetako barrenen bere filosofia kontatzen agertu jakuna. Karakateko itxurrixak konpontziaz gain, "lo que mata no es la bala, es la velocidad" esaldixan asmatzailia, edo dibulgatzailia behinik behin.
Eta beste hainbat. Horregatik, batek komentatu zidan ondo egongo litzakela mahai inguru bat "lasterkarixez" gain "mendizaliak" ere batuko litxuzkena, iritzixak zabaltzeko.
Hau ideia ona begitandu jatan, eta horrela botatzen dot.

Horretarako, eta beste askorako ere ematen dau guretzat hain berezixa dan egun honek. Guria ez da normala. Baina horrela gera zoriontsu!! Allakuidaos beste dana.

Txinok esanda bezela, problema bakarra da oin urtebete zain egon bihar gerala hurrengorako!!

Txino izerdirik aterabe, azken momentuaz disfrutatu eta ikuslieri eskertzen. Julenen argazkixa


Jarraixan erreferentzia batzuk
Eduriben bloja
Morkaikoko kronika
Hemen barrenekuek egindako bideua



Eta Eukene eta Julenek egindako bideua

Inork gaur egun igotzeko erabiltzen dan bidian kuriosidadia baldin badauka, amamarik ez daukadanez, hemen irakurri ditzakezue 2014 urtian EdUribek egiten dizkidan laudoriuak. kar kar kar
http://mendilasterketa.blogspot.com.es/2014/11/karakate-igoera-2014-nahia-quincoces.html

Eta hemen 2010ian nere lehenengo igoeran idatzitakua
http://blogak.eus/pirukeriak/karakateko-igoera#comment0
Nik igoera egin doten guztietan igo dot neuk diseinatutako, eta Bengillon laguntzaz zabaldutako bidetik. Garai hartan Egurran bidia izenakin bataiatu genduan, oin Soken bidia bezela ere ezagutzen dan arren. Eta oso harro, orduan espero nuan bezela, gaur egun rekorrak hortik datozela ikustiakin, eta gehixenok hortik igotzia aukeratzen dogulako. Igotzerakuan trankilidadia galdu da, baina leihakortasuna irabazi akaso.
Oindiok badao nun hobetu, ia hurrengo urterako berriz ere desbrozadoria ataratzen doten...

Iruzkinak