Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2011

Picu Urriellu

Irudia
Onuzkero norbait jada eskiatu dogun edo ez begira ibiliko da, baina oraindik atzeratutako lanak publikatzeko zain nauan. Urrian Picu Urriellura jun ginan, eta oraindik bideoa egin gabe neukan. Ia beste ordenagailu bat ingiratzen doten eta berriz ere fundamentu pixka batekin hasi. Bitxartian, Picu-ko bideoa ikusgai.

Urria

Irudia
Idazteko denbora gehixegirik gabe nabilen arren, bideo hauek urriko nondik norakoa adierazten dabe: Idotorbera Roleski igoera Roller-Dirt Surf entrenamenduak Okinan: Elantxoben eskalada:

Udazkena

Irudia
Piriniotara juteko pereza pixkatekin gabiz udazkenian. Neguan gehixegi juaten gera, eta ez saturatzeko, udazkena hemen ingurutik gabiz. Proiektu politx batzuk ere buruan, tartian upai goitiko jinasiuan ibiltzeko aukera euki dogu. De 2011 Iraila Oker ez banago, 1904.urtian Eibarko Orbea enpresak elektrizitatea ataratzeko eraiki zaban presa,eta 1940.urtetik geldik dago. 1990 urte inguruan elgoibarko makina bat gazte juten ginan bertara arratsalde pasa, mintxetako igerilekuan inbidixarik ez zaukan neretzat han egoten zan giruak. Narrugorritxan bainatzen ginan, eta sasoi hartako gaztetxeko neskak, nagusixak gure aldian ere, bertan ibiltzen ziran. Lamiak haien antzeko zeozer ziralakuan nauan ni! De 2011 Iraila Azken aldixan ingurua eta potzua txukundu nahixan gabiz, historia eta etorkizuna batu nahixan. Eguraldi ezinhobe hauekin, eta negua laister allatuko dan esperantzan, Rollerrak atara eta pare bat arratsaldetan azkarate eta aittola alderaino igo nintzan. Azkenerako gabak

Orain berriz Antxon!

Irudia
Beste kolpe bat! Egixa esan, hitzik gabe geratu naiz. Bi egunetan bi post hauek idaztia gogorra da. Antxon, mendi eskiko lasterketa ixa danetan topatzen genduan. Han ibiltzen ziran Bandrestarrak, Kristian eta bera danok zirikatzen! -Gaur ere berandu urtengo zeratela! -Nahikua entrenau dozue? Seguru baietz, zuek daukazuten sasoiakin... Hantxe beti saltsan, hotza pasatzen, euritxan, elurretan, berdin zaban, beti han zihar bueltaka. Mobida nun egongo, hantxe gure Antxon. Eta ondoren sari banaketetan, danontzako zaukan zeozer. Glaziarretako herri hartatik, Ondarrutik etorri diranentzat...  Elgoibartar bati sarixa ematia beti dala politxa esaten zaban, Pako (Iriondori erreferentzia eginaz), gure presidentian herritxar bati (Larizi ematia tokatzen jakonian izango zan, kar kar kar) Sari banaketan jende berrixa topatzen bazaban, oso pozik ematen zaban, eta betikueri ere oso pozik! Beti pozik, plazagizona zan zalantzarik gabe, eta urtien poderioz mendi eskiko inguru hau ere

Agur eta ohore, kapitain

Irudia
Enauk akordatzen zergaitik deitzen dixagun kapitan general, egixa esan. Ohikua dok hil ondoren laudoriuak besterik ez entzutia. Halere, ni enatok jaboia ematera, etxagok biharrik! Sarri jun izan nok Eibartarrekin mendira. Umetan iraupen eskixa aitzaki hartuta, ondoren, deporreko giruagatik, zalantzarik gabe. Sarri bakarrik juten nitzuan, beste batzutan Gaizka, Alberto eta abarrek lagunduta. Halere, bakarrik juteko bildurrik etxuat inoiz eduki; lehenengo egunian pixka bat kolgatuta egon arren, banajakixan Eibartarren izakeragatik bakarrik ez nintzala egongo. Berri batentzat, halere, izotz hori apurtzia gaitza zuan momentutan hor zeundeten zuek, edozer gauza galdetu edo kontatzeko prest, Elgoibarren egiten duala biharra, ia hau edo hura ezagutzen nian... Asko ez gaitxuk ezagutu, txango batzutan topo egin izan doguna besterik ez, baina asko apreziatzen nixan hire gertutasunagatik! kar, kar, gaur ere tamaleko notizia entzutian akordatu nauk, Lluciako puntatik Ventosa y claveleko refu

Euskal Herrira bueltan

Irudia
Bueltako bidaian demaseko berua pasatu genduan. Hurrengo egunerako berriz ere berua iragarritxa zaguanez, oporrekin bukatzeko, etxera joateko perezaz Mutrikura jun ginan lotara. Goizian jaiki, eta bañu eta bañu artian, bizikletaz Natxituaraino jun ginan. Ondoren, Elgoibarko jaiak etorri ziran. Parranda askorik bota ez banaban ere, bizikletan ibili biharra naukan, izan ere, hurrengo astebukaeran Isaban egiten dan Larra- Larraine proba zikloturistan izena emanda geneukan eta proba hau bere mendateengatik da ezaguna, beraz, ajia pasatzeko, Azurki eta Upaigoitxi izan ziran nere ixa eguneroko menua, eta azkenian iritsi zan eguna. De 2011 Iraila Martxan, bi ibilbide zauden aukeran, bata luzea, eta bestea are luzeagoa. Guk, nere lehenengo aldia zenez luzea egiteko eman genduan izena. Isabatik hasi, eta Belaguatik San Martingo harritik pasatu, Santa grazi ra jeitsi eta Larrainetik Uthurzehetako Lepora igo ondoren, Abodiko pistetatik ia Otsagiraino jeitsita, berriz ere Isabara buel

Testa de Rutor

Irudia
Alpeetako egonaldiarekin bukatzeko, Rutor tontorra egitea aukeratu genduan. Normalean jendea 4000mtako mendien gosez juaten da alpeetara, eta 3.500mtako mendi puxka honetan fijatu ere ez dira egiten. Rutor, bere glaziar itzelagatik egin jakun erakargarrixa, baina ez zaukagun klaru zein aldetatik egin. Valgrisenche bailaratik motzagoa zan, baina bailara hura Travesiereko tontorretik ikusi genduanez, bailara ezberdin bat ikusteko gogua geneukan. Thulletik, aldiz, ixa 2000mtako desnibela geneukan berriz ere, eta dagoeneko zurrada edarra igartzen genduan hanketan. Noski, egun bakarrian egitia zan asmua. Azkenian Thulle bertatik egitia erabaki genduan, baina Paradisen hartu genduan egurran ondoren, hurrengo goizian ez genduan jaikitzeko indarrik eduki, eta egun bat atzeratu genduan Rutorreko plana. Bixamunian, goizian goizago (3ak aldera) jaiki eta gora. Lehenik urjausi batzuren artetik hasi ginan igotzen. Gaba zanez ez genduan kriston zarataz gain ezer ere antzeman. Eguna argitzen haste

Gran Paradiso

Irudia
Dagoeneko ondo aklimatatuta igartzen genuen gure burua, eta Gran Paradiso egunean igo eta jeistea pentsatu genuen. Normalean bi egunetan egiten da, 2000m inguruko desnibela egin behar baita, eta 4000m dauzka tontorrak. Gainera motxila ez daramazu oso arin, glaziarrean ibiltzeko soka, kranpoiak, piolet bat eta pare bat katxarro hartu bait genituen goiko pasoa egin ahal izateko. Rhemes bailaratik alboko Valsavarenche bailarara pasatu ginan, eta bukaeraraino joan ginan, Pont-era. Arratsaldean iritsi ginan eta bertan ezin zala akanpatu ikusi genduan kanping bat dagoelako. Jada dutxatuta geunden gure dutxa portatilarekin , beraz, kanpinak ez zigun ezer eskaintzen; goizeko 3:30aldean jaiki behar ginen, eta arratsaldeko 15:00etatik aurrera beste egun bat ordaindu behar zenez, seguruenik ez zigun denborarik emango garaiz allau eta furgona ataratzeko, eta aprobetxatu gabeko egun bat ordaintzia ez genduan nahi. Furgonak eskakeatzeko aukera ematen dau, parkina baino bost metro lehenago laga, au

Aosta bailara

Irudia
Bizikletaz nahikoa ibilitako sentsazioarekin bueltatu ginan mtblanc-eko itzulitik, edo gure atzekaldeek behintzat horixe zioten, eta Arechesen ere jada astebete generaman, bertako bat gehiago bezela ginan ia ia, edo hori pentsatu nahi genduan guk. Aingura jaso eta martxa egitia erabaki genduan. Txabola ta Maitetaz despeditu, lanera bueltatu behar zirelako, jeje, eta guk Italiarako bidia hartu genduan errepideko bizikletaz pasatako lekuetatik. Bidian Mont Blanc-en hego mendebaldeko Glaciers bailaran geratu ginan. Oso oso bailara politxa eta lasaixa da eta bailarara sarreran debaldeko demaseko autokarabana parkina dago. De 201108 udako oporrak UTMBn igaroten daben Col de la Seignera jun ginan pasiaran. Glaciers, Tre de la Tete eta Mont Blanc ikusi daitezke ezkerretan. Aurrera jarraituz gero Courmayeurrera iritsiko ginake, eta eskuinean (hegoaldean) Col du PttStBernard mendien ostean. De 201108 udako oporrak Furgonara jeitsi eta bidian aurrera, gaba Ptt St Bernarden egin ge

Grand Mont

Irudia
Mont Blanc-eko itzulia egiten ari ginela, Chamonixetik pasatzean, errepide bazterrean Txabola eta Maiteren autoka ikusi genuen. Ez zaozen bertan. Chamonixen bokata bat jaten geratu ginan eta deitu genien, baina telefonoak itzalita. Oporrak bukatzen ari zitzaizkien. Tartian Maite munduko mendi maratoi txapelketako lasterketa bat korritzen egon zan. Biharramunean, Saisies, azken portua igotzen ari ginela txabolaren deia, ia non geunden. Arechesen. Bale, horra guaz! Eta zer egin genezakeen hurrengo egunian? Ba Arechesen egonez gero, Grand Monteko arista ikusgarria, pierran egiten dan zatirik ikusgarriena egitia pentsatu genduan MtBlanc-eko itzulitik deskantzatzeko! Paisaia udan asko aldatzen da, eta neguan Pierran ikasitako bidietatik juten saiatu arren, makina bat aldiz buelta eman bihar izan genduan. Hori bai, demaseko grosellak eta masustak zaozen. De 201108 udako oporrak Altuera hartzen jun ahala, Mont Blanc agertzen jun zan, De 201108 udako oporrak eta baita pare p

Mt Blanc-i itzulia

Irudia
Onena bideo baten bidez erakustea dela pentsatu dut: Beti bezela, GPSaren datuak hemen Eta argazki hau ere jarri nahi dut, ezkerrean Mont Blanc, erdian Pierra Menta eta eskuinean Grand Mont agertzen direna. Egin genuen azken mendatetik Beaufortera jeitsieran. De 201108 udako oporrak Itzuli honen inguruan zerbait aipatzekotan, Mont Blanc-en aurpegi guztiak ikusten direla da, oso bista politak. Halere, Italian mentalidade Hispano-Italo-TURKOa daukate, txirrindularieri batere errespeturik ez!!! Kontu handiarekin ibiltzea komeni da bai Frantziatik kanpora, edo baita Frantzian turista asko dauden lekuetan.

Areches-Beaufort

Irudia
Ostiralez iritsi ginen Areches-Beaufortera . De 201108 udako oporrak Beaufort gazta famatua ekoizten den lekuaren erdi erdian geunden. Gazta bat baino gehiago da Beaufort, eski pista erraldoi bat ez egitearen arrazoia ere bada, ingurua berde eta txukun mantentzearen arrazoia ere bai, beraien erroeri gogoz eutsiz bizi dan herri baten eredua, kooperatiben funtzionamenduaren eredua ere bada Beaufort. Inguruko bailaren arteko oasi bat; 3 bailarak , Space Killy , Chamonix , Aosta ... diru iturri nagusia turismoa da, baina Beauforten ez, Beaufort, Frantziako Zerain dala esango nuke, lehen eta hirugarren sektoreen arteko oreka jasangarriagoan dantzan dabilen herria da, eta nola ez, Pierra Menta , munduko mendi eskiko lasterketa famatuena eta ederrena egiten den lekua. Bitxia bada, hor eman ditugun egun guztietan frantses matrikulak besterik ez ditugu ikusi, ez italiarrik ez eta espainiarrik ere. Ez, ezta leku guztietan ageri den elgoibarkorik edo euskaldunik ere. Barne turismoa dago, men

Col du Glandon-La croix du fer eta Madeleine

Irudia
Saint Jean Maurienne ra jeitsi furgonetan eta La Croix du Fer egitea pentsatu genuen. Portu hau Tourreko etapez aparte, La marmotte txirrindulari lasterketatik ezaguna egiten zitzaigun. Lasterketa honetan La Croix du fer, Galibier eta Alpe D'huez egiten dituzte egun berean. Geunden lekutik, lasterketa honetan jeitsiera tokatzen dena igo behar genuen. Lo egiteko toki bila mendate alderuntz abantatzea pentsatu genuen. Bizikletako palizaz eta gidatzeaz nekatuta, eta igo eta igo eta igo, errepide estu bat, kriston igoerak, kriston jeitsierak igoeran bertan , ez zitzaigun batere erakargarria egin. Halako batean eski pista batetara iritsi ginen, Saint Solin D'Arves eko herritxora. Bertan gaba pasatu eta Maurienneko turismo bulegoko panfleto batean buelta zirkular bat egin genezakeela ikusi genuen. Horrela ba, hurrengo goizean bizikletak hartu eta furgonetan igo ginen lekutik jeitsi ginen eta ondoren Glandon igotzen hasi ginen. Inguru polita, baina nahiko berandu hasi ginen, et

Col de L'Iseran

Irudia
Col du Mont Cenisen euritxan jaiki arren, Lansebourg-era jeistian atertu zaban, eta bizikletaz urten ginan Iseraneko leporuntz, noraino iritsiko ginan jakin gabe. Iseraneko lepuan ostian Val d'Isere dago, bere eski pista erraldoiengatik ezaguna, tipo Benidorm, baina mendixan (Tignesekin batera Space Killy osatzen dabe). Frantziako mendaterik garaiena da L'Iseran 2770mkin, astakeri bat, ia piriniotako tontorrik garaienetan jartzen bait zera errepidez, urteko zatirik handixenian elurpian egoten da. Hemendik ere Tour des Grandes Alpes pasatzen da. Iseranetik Val d'isererako bailara oso esplotatua dago, baina bailara hau, Val Frejous ez dago gutxiago, Frejouseko tunela baitago Val di Susa eta Val Frejous artian, hau da, Alpiak zeharkatzen ditxuan Italia eta Frantzia arteko errepide ohikoenetako bat da garai batian Mont Ceniseko trenbidea izan zan bezela. Halere, trafiko astuna tuneletik sartu eta bailaran beste alderuntz juten da eta gu ixa kotxerik ikusi gabe ibili gina

Val di Susa

Irudia
Hurrengo egunetan eguraldi aurrikuspenek ez zuten onegia ematen, eta bizikletaz jarraitzea erabaki genduan. Briançonetik St Jean de Mauriennera joateko asmoa geneukan, hemen bait daude Frantziako Tourrean famatu egin diren mendateetako asko Galibier bera barne, baina telegrapheko aldetik. Galibierren egon berri geundenez, buelta italiatik egitea erabaki genuen, furgonetan oraingoan. Ikusi mapa handiagoa Montgenevreko gainetik pasatu ginan eta Val di Susara jeitsi. Val di Susa AHTaren aurkan eredua da, aspalditik ari dira bertan Torino -Lion linea eraiki nahixan, eta EHn oso zabaldua izan zan bideo bat etortzen jata burura, agian gogoratuko zerate zuek ere. Bideo horretan bailarakoen erresistentziaren garaipena ikusten zan, polizia desalojatzia lortu zaben. Hemen (hegoaldean) ez bezela, alkatiak herritarren onura defendatzen ikusten dira, kapitalaren eta alderdixen interesen gainetik! Ez dakit ze urtetakua zan bideo hori, baina urte batzuk badira ikusi nabanetik. Ordutik geldik

Alpeetako mendateak bizikletaz: Galibier

Irudia
Hasera bateko asmua lehenengo hamar bat egunian mendixan ibiltzia zan, eta ondorengo hamar egunetan bizikletan ibiltzia. Halere, mendiko botak aspaldi jarri gabe jun ginan Ecrinsera, eta oinek deskantzu bat eskatzen zaben babak osatzeko. Osatu bitxartian bizikletaz ibiltzia pentsatu genduan. Briançonetik gertu gaozen, eta Lautaret eta Galibier mendatiak ixotzia pentsatu genduan bizikletaz. Lautaret gainetik, Briançonetik Bourg d'oissans-era (Alpe d'huez portu mitikua hasten dan herrira) pasatzen zera, baina gain gainian beste bide bat dago Galibierrereko gainera igotzen zaitxuna (ikus azpiko mapan). Lautaretek ez dauka malda asko, %1 eta %6 artean dago igoeraren lehenengo zatia. Bigarren zatia, Lautaretetik Galibierrerakoa gogorragoa da, %5 eta %12,1 arteko maldak bait dauzka. Halere, azken zati hau ez da oso luzea, eta hasteko aproposa dala pentsatu genduan. Briançon ondorengo herritxo batean lo egin genuen, Serre Chevalier reko pisten parkinean, eta handik atera ginan.

Dome de Neige Ecrins

Irudia
Udako oporreri hasera emateko, Ecrins mendikateari izena ematen dion mendira hurbildu nahi genduan. Ecrins mendikatian hiruzpa lau alditan egona naiz, eta beti oso oroitzapen onak ekarri dizkit han inguruak, sarri eguraldi txarretik eta masifikaziotik alde eginaz iritsi baikara bertara; Rateau, La Grave eta abarren lasaitasuna, Dibona orratzaren granitozko edertasuna eta abar etortzen zaizkit beti burura. Halere, oroitzapen gogorren eta onena Txiriosekin batera egin nuen Meije eta aristen zeharkaldia k ekartzen dit, zalantzarik gabe. De 201108 udako oporrak Dome de neigera iristen harturiko argazkian ezkerretik hasita, Rateauko tontorra, pare pareko orratzak Meije eta aristen zeharkaldia, azpikaldean Roche Faurio tontorra zuriz eta gu gentozen glaziarra, ertz batean aterpetxea dago. Edozein kasutan, mendikate honetan 4000mtatik pasatzen diren tontorrak hiru baino ez dira, Barre de Ecrins, Loire eta Dome de Neige, azken bi hauek Barre handiaren erpinak dira. Aurtengoan bera