Agur eta ohore, kapitain
Enauk akordatzen zergaitik deitzen dixagun kapitan general, egixa esan.
Ohikua dok hil ondoren laudoriuak besterik ez entzutia. Halere, ni enatok jaboia ematera, etxagok biharrik!
Sarri jun izan nok Eibartarrekin mendira. Umetan iraupen eskixa aitzaki hartuta, ondoren, deporreko giruagatik, zalantzarik gabe. Sarri bakarrik juten nitzuan, beste batzutan Gaizka, Alberto eta abarrek lagunduta. Halere, bakarrik juteko bildurrik etxuat inoiz eduki; lehenengo egunian pixka bat kolgatuta egon arren, banajakixan Eibartarren izakeragatik bakarrik ez nintzala egongo.
Berri batentzat, halere, izotz hori apurtzia gaitza zuan momentutan hor zeundeten zuek, edozer gauza galdetu edo kontatzeko prest, Elgoibarren egiten duala biharra, ia hau edo hura ezagutzen nian...
Asko ez gaitxuk ezagutu, txango batzutan topo egin izan doguna besterik ez, baina asko apreziatzen nixan hire gertutasunagatik!
kar, kar, gaur ere tamaleko notizia entzutian akordatu nauk, Lluciako puntatik Ventosa y claveleko refura bidian galdu zinatenian. Danok eskixekin, eta zuek oinez bide bera egiten, han iritsi zinaten ixa ixa afaltzeko ordurako. Eibartarrak jatorrak bai, baina barkatu bapez!
-Hi, Ulazia, motxila zahar hori bota biharko dok, GPS horrekin etxok pegatzen! Ta nola galdu zarie GPSakin?
-Etete, trankil, motxila honekin makina bat mendi egin jaittuat, eta oindiok aguantauko ditxunak. GPSa, bai, modernua dok, baina egixa esatia nahi badok, oraintxe oparitu jiek eta oindiok etxakixat ibiltzen!
-Ba erakutsiko dixat. Ikusten mapan bueltaka dabilen lerro hori? Zuek galduta egon zarien bidia markatzen jok
Kar kar kar, hura zuan pitorreua!!! Edozein aitzakixak balixo juan adarra jotzeko!
-Eibartxarrak, Eibartxarrak Bilbokuak modukuak zariela esan doztie.
-Ez, ez, Eibartarrak Bilbokuak modukuak, baina diruakin, eta gastatzeko!!! hori ere bota juan batonbatek
Horrelaxe gogoratuko haut nik, beti txantxetan, beti mendixan, halaxe ezagutu ginan, eta halaxe ikusiko gaitxuk hurrenguan ere, Miditik buelta bat ematen diadanean.
Agur eta ohore, kapitain!
Doluminik sentikorrena familixa eta laguneri.

De 2011 Iraila |

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina