Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2016

Robiñera Pinetatik

Irudia
Abuztuko oporretan ez haserretzeko bakarrik jutia zala onena esan zidaten. Esan eta egin. Abuztuko lehenengo astia lanian egin ostian, pirinioetara abantau nintzan. Lehenengo geldialdixa Pinetan egin nuan. La Larriko kanpak ezagutu nahi nitxuan, eta hortik aurrera, helbururik gabe buelta zirkular bat egitia zan asmua. Urtetzeko motxila prestatzen hasi, eta bastoiak Elgoibarren ahaztu nitxuala konturatu nintzan, opor guztixetarako, noski. Hau kk!! Halere, beste gauza asko ekarri nitxuan, eta ez zauan ondo ez pasatzeko aitzakiarik La Larriko lautada jendez lepo Hemendik GR11n markak ateratzen ziran eskumatara, baina nik bailaran barreneraino jun nahi izan nuan, eta hortik La Muniako ibonetara ixo, ondoren buelta zirkularra egin eta GR11tik hona bajatzeko. Ibonetan ikusiko nuan La Muniaraino juteko bezela nenguan edo ez. La Larri, eta Tres Serols atzean Parian Pinetatik Punta de las Olas, Soum de Ramound eta Mendi Galdua ikusten hasi nintzan. Ondoren egin berri neukan Z

Cilindro 2016/07/24

Irudia
2016/07/24 Praderatik Cilindro Ehun Milak/G2H pasa eta gero, Aranen anaixa familixiakin piriniotan zaonez, eurengana juteko flana egin genduan. Azken orduan hauek bueltatu bihar izan ziran arren, plana egina geneukanez, Zilindrora juteko proposatu zidan Aranek. Hiru eguneko astebukaera zala aprobetxatzen, zapatuan lasai urten ginan. Brotora allau baino lehenago dauan estadiuan geratu ginan egunpasa, oporrak izango bazian bezela, lasai egon, irakurri, siestia bota eta geratzen zian gainontzeko furgo-autokentzat informazio gune bezela ere jardun genduan. Domekan goizian goiz jaiki, Torlan aparkatu furgonia, eta lehenengo urten zan autobusa hartu genduan Praderara. Hemendik Gorizera eta handik ibon izoztutik ixoko genduan Zilindor. Eguna burumakur hasi arren, primeran bukatu zan Igoerako lehenengo zatixa, ordesako ordeka guzti hori pasatzen duana luze-luzia egin jakun. Behin hori pasatuta, bistak hartzen jun ginan heinean, eguzkixa hasi zan lanian. Egunak argitu zuan!! Gorizera

Anbotori itzulia mendikletan Elgoibartik 2016/06/18

Irudia
Ekainan haserako ratxa onari jarraitzen, bizikleta hartu eta buelta edar bat ematia pentsatu genduan. Anboto mendi elegantia da, eta etxetik urtetzen buelta emango ginonez, ba askoz hobeto! Gertu-gertu ez dao, baina bizikletan urruti-urruti ere ez, eta bidia oso erosua da mendikletantzat. Orainguan ere eguraldi txarra zauan aurrikusita, baina hobetzen jungo zala ziuen. Goizian prisaripe jaiki eta urten ginan arren, pixka busti ginan ibilbidian haseran. Soraluzen hasi jakun eurixa eta Elgetan geldiunia itxia pentsatu genduan atertu arte. Bi kolakau hartu, eta subidoiakin jarraitu genduan Kanpazarreruntz. Handik Betsaidera jun ginan. Justu orduan matxura bat eduki genduan arren, konpontzeko gai izan ginan, eta aurrera!! Zabalaundira iritsi, eta Aramaixoko basarritxar bat Anboton zaozen ahuntzeri deika ikusi genduan. Arabar hauek ze berezixak dira, kar kar kar. Anbotorik itzulixa egin eta Urkiolatik Untzillatx eta Astxiki artetik, Atxartetik Abadiñora bajatu ginan. Justu Abadiñon la

Lizarrusti-Ausa Gaztelu 2016/06/12

Irudia
2016/06/12 Bezperan bizikletan egindako buelta luze jun zan, eta ondorioz nahiko nekatuta ere bageunden. Halere, domekan oinez mendibuelta bat egitia pentsatu genduan. Eguraldixa hobia ematen zaben, eta ia gaurkuan inguruko bistez disfrutatzerik eukiko genduan pentsatu genduan Lareoko urtegixan berriz. Bezperan galdutako bidia ikusten Orainguan Lizarrostitik atera ginan. Lehenengo Lareoko urtegira ixo, eta hemendik beste PR bat hartu genduan mendiz Ataunera bajatzeko asmotan. Tartian Agaotzeko tontorra egin genduan. Ataunetik Zaldibiara pasatzeko mendiz egin genduan Amundarainteik, eta hemendik Arkakara bajatu. Txindoki urrunean agertzen jun zan  Arkakatik Zaldibira bidegorriz korrika pixka bat egin genduan. Oso bailara politxa begitandu jatan. Arkakatik Zaldibiara bidegorritik Zaldibiatik gora G2H lasterketa pasatzen dan ingurutik egiteko proposatu zidan Aranek. Nik egixa esan, inguru horiek ez ditut asko ezagutzen, eta horrela zeozer ezagutzen juteko aukera eu

Aralar Mendikletan 2016/06/11

Irudia
Ekainaren hasera oso espeziala izan zan, zoragarrixa! Bizikleta berriz ere hartuaz, Aralar zeharkatzeko helburua jarri giñon geure burueri. Ataunen hasi eta ahal bazan, Aralarko San Migeleraino jun nahi genduan. AranTxorraut Lareoko urtegira ixo ginan lehenik. Honaino haseran errepidez, ondoren zementuzko bidia hartu, eta azkenik pista batetatik. Oso erosua bizikletaz etortzeko. Lareoko urtegixan Hemendik Lazkaomendiko bailarara juteko bidian lehenengo zatixa ez zan batere ziklablia, ahal zan moduan pasau eta aurrera! Bizikletia lepuan hartu ta segi aurrera Ondoren pista batetara atera ginan. Behin pista hori hartuta, ez genduan leku teknikorik pasatu bihar, teorian. Igaratza alderuntz bizikletan ibiltzeko primerako lekua begitandu jakun AgroAran, nekazal ingeniaria behi artean Inguru hau ez nuan ezagutzen eta asko gustatu jatan, goi larre hauek demasak dira!! Kanpora juten gera eta Euskal Herrixa oindiok ez dogu ondo ezagutzen!!Yastabien Bidian zati bat