Arlet 2015/11/08

2015/11/08
Bezperan Caperan de Sesques egin ostean, aspaldiko helburu bati ekin genion. Senda Camille igaroten den Arlet ingurua ezagutzeko gogoa geneukan, eta buelta zirkular bat diseinatu genuen, Etsaut ingurutik ateratzen.

Begirada Sesques ingururuntz joaten zitzaigun, eta Caperan non zegoen ikusi ere. Bai ezkutuan dagoela!!
Sesques, eta itzaletan argazkiaren erdian Caperanen puntak
Aukeratutako igoera hau ere oso polita zen, basotik hasten zen, artzai txabola batzuk igaroten bidean zehar.

Behin altuera hartuta, Arleteko tontorretik ekialdera dagoen ertz osoa aurrez aurre geratzen da.

Eta noski, Caperan txiki baina handia ere parez pare iparreruntz

Begirada bezperan eginiko Caperani
Arleteko aterpetxera iritsi aurreko lepoan Arlet tontorrerako bidea hartzea erabaki genuen
Arleteko aterpetxea
Beste aldean itsasoa ez, baina Aigues Tortes, Bisaurin Castillo de Acher eta abarrak ikusi ahal genituen.
Arleteko tontorretik Bisaurin txuri, eta eskuinean Castillo de Acher
Jeistean Arleteko aterpetxea ezagutu, eta igotako alboko bailaratik jutia erabaki genduan, guri gustatzen jakun bezela, buelta zirkularra eginaz.

Arleteko aterpetxia
Haseran bidia oso polita zan, pagadi zoragarri bat udazkeneko koloretan,

Bidian zati handi bat jeitsi ondoren, berriz ere kotxia geneukan bailarara bueltatzeko, lepo bat pasatu bihar genduan. Eta, hemen ere etxeko marka laga nuan. Pagadixan gora zala bidia begitanduta, goruntz abantau ginan, baina bidia bukatu. Gaurkuan ez zan bihar izan ume bat hituak jartzen ibiltzerik, nik neuk asmatu nua. Ze aspergarrixa izango litzateke gure bizitza konfort eremutik urten gabe...

Pagadixan gora lau hankatan, malda eta labaina
Ertzera iritsi ginan, Parke Naturalan mugara. Arboletan parkeko markak zaozen, eta pentsatu genduan inor markak itxen pasatu zanez, bideren bat egongo zala. Halere, aurkitxu genduanari bidia deitzia ez da zuzenena. Edozein kasutan, bide ezberdin batetatik bajatu ginan.
Miserixa pixkat pasa ondoren, berriz ere bide antzeko batetara iritsi ginan, eta hortik zuzenian bajau ahal izan ginan igoerako bidera, eta segituan furgonan geunden.

Bailara berrietan egondako astebukaera polita!

Bideoklipla

Iruzkinak