Mulleres Llanosetik 2016/04/23

2016/04/23
Rutorretik bueltatu eta eskiatzera juteko gogua bai, baina egualdixak ez zuan aukera gehixegirik lagatzen. Udaberrixan sarri pasatzen dira horrelakuak, denboraldixan politxenian, egunak luzatzen, mendixak elurrez lepo eta sasoia hartuta, eta ezin mendira jun.
Baina Pau Escalek esango zuan bezela, “Gasss que encara queda glaaaaaaç…!” . Eguraldixa segurua ez izan arren, leihotxo bat zabaldu leikela ikusi eta apirilan 22xan barixaku arratsaldian di-da plana in eta jun ginan Javi eta bixok Benasquera.
Erraldoi txurien bigarren etapari begixa jota euki arren, eta Jonekin jun nintzanian baino elur gehixo egon arren, beste plan bat egin genduan. Llanosetik Mulleres-Salenques-Barrancs egiteko asmotan urten ginan.
Llanoseko fondoko pistetatik gerturaketa
 Goizian giro onakin urten ginan eta Aigualluts alderuntz abantau ginan
Atzian Perdiguero txuri txuri.
Hurrengo egunerako plana itxeko, inguru guztira begira ginduazen, ia ze baldintza zaozen

Aneto eta glaziarra parian
 Poliki poliki, Aneto parian azaltzen jun jakun, mendi madarikatuak.


Bailaran bukaerara gerturatzen guazen heinean, lainoak trinkotzen hasitxa zauden.
 Bero, elur asko eta elurra gero eta astunagua zauan. Fusiozko elurjausi arriskua gero eta handixagua zan beraz. Igotzerakuan udan igotzen dan bailaratik egin biharrian, gainak hartzen hasi ginan Barrancs tontorran ingururuntz.

Barrancs azpixan
Berriz ere bailarara bajau ginan enbutua edo leku estua pasatuta. Mulleres ordurako parez pare geneukan. Goixan elurra oso benteatuta zauan, jeitsiera oso aldakor beraz, eta bisibilidadia ez zan onena.
Mulleresetik behera
 Pena, inguru ikaragarrixa da Margalida eta abarrak ostian daudela, baina bisibilidaderik etzauan. Gaurkuan imaginatziakin nahikua.
Mulleres atzian, Salenquesera bidian
 Salenqueseko tontor estua egin genduan, eta behera. Asmua, Barrancs alderuntz bueltatu eta La Meteokuak egin zuana errepikatzia zan, tubo batetik jeistia hurrengo bailarara, Barrancseko bailarara. Baina behelainua isten, furgonara bajatzia erabaki genduan.
Salenqueseko tontorrian
 Goiko zatixa primeran zauan
Escaletako ibonera jeisten
 Baina hortik behera, tapatzen, prezipitatzen, tenperatura gora, eta azkenian euritan blai inda bukatu genduan. Baina buelta edarra emanda!!
Llanosen bueltan




Domekarako eguraldi hobia zauan aurrikusitxa, baina oso haizetsu. Sekulako elurtia zauan. Zenbat elur zauan ikusitxa, goizian goizo urtetzia erabaki genduan Perdiguero alderuntz. Aukera bazauan, Posets alderuntz ere saiakera jo nahi genduan, eta erraldoi txurixen bigarren etapa burutu, edo saiatu behintzat. Baina goizian despertadorak jotzian eurixa botaala. Buelta erdi eta lotara.
Ordubetera eurixa. Jaiki eta gosaldu egin genduan. Haizia iparretik emanda zauan eta gu muga geundenez, hegoruntz jutia pentsatu genduan eta Benasquera bidian erabaki zer egin. Posets Angelorusetik egitia pentsatu genduan, nahiko babesian geratzen da eta. Baina Benasqueraino eurixa gure atzetik. Chiaruntz despejaua ikusten zan, baina han elurrik ez...
Cerlerrera jutia pentsatu genduan, iparrakin aukera segurua izaten da eta.
Pistak itxita, eta sekulako elurtiakin zauan hau ere.

Cerlerreko pistetan gora

Pistetatik urtetzen Basibe alderuntz
 Basibe alderuntz jun ginan, duela bi urte ez bezela, oinguan bide ona hartuta. Baina sekulako haizia zauan. Ni akojonatu egin nintzan azken aldapan sartzen, haizia elurra kristala bezela lagatzen ari zan eta.
Basibeko azken aldapa. Haize gogorra zauan, eta holakuetan erorketak ez dira aukera
Arriskutsu zaola begitandu jatan, eta Javiri proposatu nion pistetatik buelta batzuk emateko. Javi itxeko goguekin zauan, baina azkenian bixok bueltatu ginan pistetara.

Turbon txuri
 Cerlerreko pistak sekulako bistak dauzka. Lepo honetatik Turbon ikusten, zan, baina pista guztiak piriniotako 3000ko gehixen daukan ingurura begira daoz.
Aneto eskuman

Ezkerretan TresSerols eta eskumatan Posets

Parez pare Perdiguero

Penaz ikusten hasi ginan Perdiguero txuri txuri, eta Posets bera ere oso txuri, eta gainera eguraldixa altsatzen zixela. Akaso Posets Angelorusetik egiteko aukera euki genduan eta ez genduan aprobetxatu, edo igual haiziagatik ezingo genduan, zeinek jakin. Edozein kasutan, Cerlerren sekulako bistak jarri ziran azken ordurako, dana txuri txuri, ez zaukan hilabete lehenago ikusitakuakin zerikusirik. Eta askontzat negua udaberrixan bukatzen dala pentsatzia ere, guretzat onena danian...

Parrandan ere pasatzen dan bezela, onenian laga bihar. Ordutik gauza bat dala eta bestia dala, azkenian elur denboraldixak eskuetatik ihes egin aurtenguan ere. Katxissss, de zerbeza

Iruzkinak