Ekainaren hasera oso espeziala izan zan, zoragarrixa!
Bizikleta berriz ere hartuaz, Aralar zeharkatzeko helburua jarri giñon geure burueri. Ataunen hasi eta ahal bazan, Aralarko San Migeleraino jun nahi genduan.
AranTxorraut
Lareoko urtegira ixo ginan lehenik. Honaino haseran errepidez, ondoren zementuzko bidia hartu, eta azkenik pista batetatik. Oso erosua bizikletaz etortzeko.
Lareoko urtegixan
Hemendik Lazkaomendiko bailarara juteko bidian lehenengo zatixa ez zan batere ziklablia, ahal zan moduan pasau eta aurrera!
Bizikletia lepuan hartu ta segi aurrera
Ondoren pista batetara atera ginan. Behin pista hori hartuta, ez genduan leku teknikorik pasatu bihar, teorian. Igaratza alderuntz bizikletan ibiltzeko primerako lekua begitandu jakun
AgroAran, nekazal ingeniaria behi artean
Inguru hau ez nuan ezagutzen eta asko gustatu jatan, goi larre hauek demasak dira!!
Kanpora juten gera eta Euskal Herrixa oindiok ez dogu ondo ezagutzen!!Yastabien
Bidian zati batian pista utzi eta bidia estutu egiten da. Metro gutxi batzutan bizikletak eskuan ere hartu genitxuan, baina orokorrian bizikletan ibiltzeko demaseko bidia dago!!
Eta iritsi ginan Igaratzara. behelainuak dana hartuta, euririk ez, baina hezetasuna eta bustia, eta ikusi ere asko ez zan itxen.
Igaratzan
Mokadutxo bat jan, eta aurrera hoztu aurretik. Eguraldixa hobetzera zauan emanda, baina hemen oindoik behelainua eta fresko itxen zuan, eta haiziakin, hotza! Beraz, erropia jantzi eta mobimentua izaten da antitodo honena kasu hauetan.
Ez gara mairuak behelaino artean
Igaratza pasatuta, behelaino artian gindoazela, pagadi batetatik jeisten hasi ginan. Aralarreraino pista izan bihar zan, baina hemen ibilbidia oso tekniko jartzen hasi zan. Guk tira eta hortik...
Gero eta motelago, baina bagindoazen aurreruntz. Zati batzutan bizikleta eskuan, bestetan montauta, pagaditik behera GRaren markak segitzen, beste erreferentziarik gabe. Komentatu genduan ez genduala halako biderik espero, baina markatuta zaonez...
Halako batian behelainuan azpira urten ginan, eta pago artetik pantano bat ikusi genduan. Batak bestiari begiratu, eta Altsasu-Uharte inguruan ia pantanoren bat nun zauan galdetu ginon elkarri. Han inguruan tamaina horretako pantanorik ez jakun burura etortzen. Atara genduan konklusiua, behelainotan nunbaitxen konfunditxu, eta Lareotik dixen beste GRa hartu genduala, hau da, Lareora bueltan gindoazen beste bide batetatik!!! Eta beste hau bizikletaz juteko ez zan bape egokixa.
Buelta erdi eta goruntz. Noski, gehixena bizikletakin eskuan ixo bihar genduan.
Aranek bizikletako zapatillak aspaldi ibilibe zeuzkan, eta hezetasunakin eta mendixan oinez lokatz artian, despegatzen hasi jakozen. Eta gora eta gora, eta zapatillak gero eta gehixo despegatzen...
Galduta eta zapatillak apurtu!!
Neri pasauez gero beste gauza bat litzateke, baina Aran kasu hauetan ez da larritzen. Horren kontura parre batzuk behintzat egin genitxuan!
Berriz ere bide ona hartzen
Behin bide ona hartu genduanian, pistatik eta aldapan behera allau ginan guardetxera
Guardetxera bidian
Lasai zauan ingurua, kotxerik ez, eta jendia ere oso gutxi
Guardetxeko parkina
Behin hor egonda, Mikel de unaren santutegira jun ginan errezatzera.
Aralarko Mikel de Unaren santutagira iristen
Mikel gurea, zaizu euskaleria
Bizikletan ez dogu ostiarik hartu nahi izaten. Beraz, gaurkuan errezatu bakarrik.
Aranek zapatillak tuneatzeko aprobetxatu zaban. Napar hauek gogorra dira, zintamerikano gabe, baina zelofanakin konpondu ahal izan zitxuan zapatillak. Txarolezkuak ematen zaben, oso faxion
Mokua dayola-ko girua zauan kanpuan
Geldik egoten hoztu egin ginan, eta kanpuan haize fina zabilen. Ostera be erropia jantzi eta bueltan jun bihar ginan ailifinAtaun alderuntz.
Hanka lurrian ez jartzia izan zan bueltako helburua
Printzipioz, bueltiak ere konplikazio gehixegirik ez zeukala ematen zuan. Lareora bueltatu biharrian, pistak jarraitzen Atauneraino bueltatzia espero genduan.
Igaratza
Igaratza parera allau ginanian ikusi genduan argi juterakuan nun galdu ginan. Bertan-bertan zan, baina... ezkerretara hartu biharrian eskumatara hartzia, horixe bakarrik izan zan fallua. Eskerrak orientazioko proba bat ez zan, ze bestela a ze lotsa, kar kar kar
Hirumugarrieta inguruak ere despejatzen hasi ziran, eta parian Ganbo eta ostian Txindoki ingurua egon bihar ziran, orduantxe altsatzen ari zan lainuan azpixan
Ezkerreko ertzan gainetik galdu ginan igotzian
Jeitsiera mundiala zan, pista bizkor bat, leku batzutan sekulako maldakin, eta animali artian. ze leku dazkagun, eta ni oindiok hemendik pasatube!!
Hurrengo baterako Amezketa ingurutik ere Mikel de Unarengana errezatzera juteko aukerak ikusi genitxuan, leku mundiala!!
Atzian urruti Beriainen punta ere azaldu zan momentu batian gu agurtzera
Beriain barrenian
Eta listo, hortik zementuzko pista bat geneukan Lazkaomendi auzotik furgonaraino bajatzeko. Baina... nere buruan klik batek saltotzen dau horrelakuetan, eta interneten ikusi nuan batzuk beste mendi magal bati buelta ematen diuela, eta Arani proposatu nion.
Total, ya zapatillak botatzeko zaudenez, azken omenajia izango zan, eta animatu ginan.
Ba betikua, esperotakua baino bide txarragua zan.
Haseran tranpa, bazirudien pista zala
Pista guapo bat hartu genduan haseran, horrek engañau gintxuan. Ondorengo zatixa nahiko teknikua, harri solte eta labaina zauan. Oinez, zapatillen zelofanari ahal zan bezela eusten pasatu ondoren, behera guazela, Atauneko kanposantur dixen zementuzko pista hartu biharrian, okurritu jakun GR bat hartzia.
Berriz ere berdina, lehenengo pistan primeran. Ondoren pista desagertu, eta aspaldi inor pasatu gabeko sasiarte bat zabaldu ostian, azken metruak hanka hutsik egin izan balitxu bezela iritsi ginan Ataunera
Azken metrotan zapatillak zisko eginda
Baina gurian ez da ezer ere botatzen, eta zapateruari eraman ginon konpontzeko.
Ezeeetz, broma dala!! kar kar kar
Edozein kasutan, primeran pasatu naban. Ipuin hartan Aingeruk tontorra itxen zuanian bezela sentitu nintzan, oso harro helburua betetzia lortziarren. Orain tontor horretan mantentzia bakarrik faltako zan
Hemen egun honetako bidixua
Eta hemen GPSan tracka, nun galdu ginan argi ikusten da
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina