Pierra Menta 2015
Bihar hasiko da 2015 urteko Pierra. Dorsalak batu ordurako metro askotako entreno eta eski orduek merezi izan dutela etortzen da burura. Urduritasuna, dena ondo ateratzeko desioa, urteko ilusio handiena seguruenik gu moduko frikyentzat. Behin Pierra bat egin ostean fetxa hau ez da oharkabean pasatzen sekula gehiago. Beti esaten dot ahalko banu urtero jungo nintzatekela bertara, 4 egunetan pasio handienean murgilduta ibiltzen zeralako egun hauetan, gu bezelako flipatletak kirolari profesionala izatetik gertuen egongo geran lekua dalako seguruenik. Hemendik jarraipena egiten ibiliko gara batez ere Euskal Herriko korrikalarieri. Hauek dira irteera zerrendan daudenak: 87 Zenbakiarekin: Gorka Galdos eta Aitor Otxoa 107 Zenbakiarekin: Mariano Arrazola eta Juan Martinez de Albornoz 175 Zenbakiarekin: Joseba Sarasola eta Igor Alzelai 207 Zenbakiarekin: Nahia Quincoces Marta Garcia Farresekin Aurten 30. edizioa izaki, egun bat lehenago hasiko da. Nolabait, igandeko etapa laburrena ast