Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2013

UTMB 2013 Javi Dominguez Ledo

Sarean bolo-bolo ez ezik, kalean ere bolo-bolo dabilkigun gaixakin nator ni ere, Javi Dominguezek egin daban balentriakin. Azken egunotan lagun artian ez daukagu beste konturik! Kirol mailako aipamenak egiten makina bat lotura aurkitxu leikez sarian, entrebistak takian potian. Nik hauek gomendatuko nizkizueke: BERRIAn EUSKALTRAILen IRUNFAR (Ingelesez) eta bertako bideoa: Baina nik Javiren beste arlo bat aipatu nahiko naban; alde ilun hori! Lankideak gera IK4-IDEKO kooperatiban. Zentro teknologiko honetan lanian dago Software adimendua departamenduan. Doktorea da, eta bere lanak balio erantsi handia eskatzeaz gain, sarri, estresa eta desplazamenduak suposatzen dizkio. Atxikitutako bideuan 2.minutuan ageri da Javi gurian lanian Ez dot inor gutxietsi nahi, Javik egiten duen sakrifizioa goraipatzea baizik, izan ere, Javi ez da kirolari profesionala, suhiltzailea, irakaslea, kirol munduarekin zerikusirik daukan ofizio batetako langilea. Javik egunero egunero 8 ordu lan