UTMB 2013 Javi Dominguez Ledo


Sarean bolo-bolo ez ezik, kalean ere bolo-bolo dabilkigun gaixakin nator ni ere, Javi Dominguezek egin daban balentriakin. Azken egunotan lagun artian ez daukagu beste konturik!
Kirol mailako aipamenak egiten makina bat lotura aurkitxu leikez sarian, entrebistak takian potian. Nik hauek gomendatuko nizkizueke:
BERRIAn
EUSKALTRAILen

IRUNFAR (Ingelesez)
eta bertako bideoa:






Baina nik Javiren beste arlo bat aipatu nahiko naban; alde ilun hori! Lankideak gera IK4-IDEKO kooperatiban. Zentro teknologiko honetan lanian dago Software adimendua departamenduan. Doktorea da, eta bere lanak balio erantsi handia eskatzeaz gain, sarri, estresa eta desplazamenduak suposatzen dizkio.
Atxikitutako bideuan 2.minutuan ageri da Javi gurian lanian


Ez dot inor gutxietsi nahi, Javik egiten duen sakrifizioa goraipatzea baizik, izan ere, Javi ez da kirolari profesionala, suhiltzailea, irakaslea, kirol munduarekin zerikusirik daukan ofizio batetako langilea. Javik egunero egunero 8 ordu lan egiten ditu, horri Gasteiztik joan etorriak batu behar zaizkio (eta badakit zer esaten ari naizen, horrek dakarren nekea), beraz, egunero 11 orduren bueltan jaten dizkio lanak (bazkaltzeko ordua barne). Metalaren konbeniak baino astebete gehiago lan egiten dugu urtean, horrela, lasterketetara desplazatzeko bere opor urrietatik hartzen ditu egunak.
Astean zehar luze entrenatzeko denborarik ez dauka, baina halere, berak dioenez, konstantzia da garrantzitsuagoa, eta horregatik egunero entrenatzen omen du ordubete gutxienez.
Halere, ezagutzen dugunok, badakigu bere bizitza ez duela kirolak soilik betetzen. Norbait lagunen laguna bada, hori zalantzarik gabe Javi da.
Kuadrillakoak, edo Gasteizko lagunak, edo malabaretako lagunak, edo irratiko lagunak, edo lasterketa taldeko lagunak, edo Bilboko lagunak, edo Elgoibarko lagunak, edo laneko lagunak, edo ultra-lagunak edo eskiko lagunak, edo... beti dabil batzukin ez bada besteekin geratzen, afari bat egiteko, astebukaera bat pasatzeko, edo mendian buelta bat emateko. Hor ikus daiteke Javirentzat ze garrantzitsuak diren lagunak! Norbaitek hitzegiteko lagun bat behar badu, beti jotzen du Javirengana, eta ez da kasualitatez izaten!
Bere herriarekin eta mundu hobeago baten alde daukan konpromezua eta elkartasuna ere goraipatzeko baloreak dira Javirengan, baina beste kontu bat ere goraipatu nahiko nuke, motibazioa, egiten duenarekin disfrutatzea, eta hori kontajiatzea. (Ez dadila hemendik atera, baina nik batzutan Happy deitzen diot! kar kar kar) Lanean ez da kexatzearren kexatzen egoten den horietakoa. Horrez gain, Javirekin mendira joatea beti da positiboa, eskiatzean beti doa oihuak egiten, jeitsieraz eta bihurguneez disfrutatzen, paisaiaz gozatzen. Ondoreneko furgonetako afarian lagun arteaz gozatzen du, erosotasunaz baino gehiago. Sukaldari bezela ere ez da makala (potato omelet with onions-ez gain badu abilezia)
Pentsatzen dut kirolak bere bizitzan duen garrantziak burua ordenatu eta positiboan pentsatzen laguntzen diola. Baina badago balio erantsi nabarmen bat: Errendimendua.
Dela motibazioa, dela berezko fakultateak, dela konstantzia, dena delakoa dela, aurretik esandako guztiaz gain, Javi, gainera, eliteko kirolari bat da!
Bejondeiala Javi

PD: Euskal Selekzioak ez du Ultretako talderik atera behar? EUSKAL SELEKZIOA ESPARRU GUZTIETARA! NAZIO GARA

Iruzkinak