Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2010

Mendizaletasuna debatean II

Gaur kirol federatuan urteko sariak izan dira Elgoibarren. Badirudi urte bakoitzian elkarte bati tokatzen jakola aurkezpen bat egitia, eta aurten Morkaikori tokau jako. Zeren inguruan ingo, eta Mendi Lasterketen inguruan debatia itxia izan da aukeratu daben gaixa. Laster urtebete izango da Pyrenaica batian Luis Alejosek honen inguruan idatzi zabanetik, eta orduan nere iritzixa hemen publikau naban. Eta gaur, nor eta bera izan da gonbidatuetako bat. Beste bat Mikel Valdi, 100milak en zuzendarixa eta honen inguruan ezagutu dogun laguna. Mahaixan Andoitz Morkaikoko lehendakarixa eta Maite ere bazaozen. Luis ez naban ezagutzen, baina beste hirurak aski ezagun eta lagunak Gutxi gora behera, orduan esandakuak gaur ere berriz etorri dira bueltan. Luisekin ados nago hein handi batian, baina gauza batzutan ez, eta penaz oroitzen dot horrek eraman nauala agian lasterketen aldeko postura baten irudixa ematera gaurko debatian. Ez dot errepikatzerik nahi, nahi dabanak hemen dauka nere aurreko testu

Toy bailara eta Cronotoy

Astebukaera honetan pirinioen ipar isurialdera egin dogu bidaia, Toy bailarara hain zuzen. Luz inguruan dauke Amaiak eta Leok txabolia, eta bertara. Bi urtetan EMFren Stagea itxera jun ostian, aurreko urtian Stagea aprobetxatuz EMFkuek bertan antolatzen daben lasterketara jun ginan, eta aurten ere berdina in dogu, lasterketa bakarrik. Stage horrek asko suposatu dau guretzat, eta berriz ere ez itxia erabaki arren, han ingurura saltzara jutia gustatzen jaku. Gainera kuriositatez, bertan ezagututako lagunekin jun gera astebukaera honetan Mikel eta Ionnyrekin. Barixakuan elurra bota zaban arren, ez zaban askorik bota, eta nora jun ez zakigula ibili ostian, Gavarniera jutia erabaki genduan, hozkailura. Izenari kasu itxen, demaseko hotza pasatu genduan bertan eta elur berririk apenas aurkitxu genduan. Entre des ports tontorra in genduan, ondoren ixixa saint andreraino ixo eta berriz ere bujarueloraino buelta bat eman genduan. Ez zan desnibel handiegixa izan, baina hotzak eta izotzetan fokek

Astunen astebukaera

Irudia
Elur asko kendu zabala eta, hasera batian Naparruako piriniotara juteko plana euki arren, azken momentuan Astunera jun ginan. Pistetan daguan pijerixua kenduta asko gustatzen jata Astun, leku lasaixa eta bakartixa da behin pistak atzian lagatzian. Gainera lagun asko ibiltzen dira hortik fokeatzen. Oinguan ere karreretan ibiltzen diran 3 lagun talde aurkitxu genitxuan, eta pozgarrixa da uda luzian ondoren lagun hauekin berriz ere topatzia. Horrela ba, Monjes alderuntz elur asko ez zaguan, eta Astuneko lepotik portalet alderuntz pasatu ginan, bai gu, eta baixa lagun gehixenak ere. Astuneko lepotik bistak: Atzian Midi d'ossau, eskumatan (ekialdera) Peyreget. Ostian Lurien, Pallas eta Balaitousen tontorra (eskumatara geratuko ziran Canal Roya eta Mala Cara tontorrak) De 2010 Abendua Zapatuan Pico Astun eta Pico Mala cara in genitxuan, astuneko lepotik bi aldetara Astun tontorretik ataratako argazki honetan atzian bentiskeruakin Malacara ikusi leike, ostian beltzena Anayet, eta ezkerret

Oporrak elurretan

Irudia
Gabonetan sinesten ez doten bezela, jai zubi honetan ere sinistu ez arren, oporrak hartu eta piriniotan izan gera, lau lagun lehenik, hiru ondoren. Aurreko asteazkenian jai hartu eta Luchon aldera jun ginan, tenporalan erdixan autopistan ere katiauta geratu ginan ixixa, baina elurretako erruberek bere lana ondo in zaben, eta hura ere pasatu genduan. Marroi handixena Lourdes parian laga genduan, eta Luchonerako ez genitxuan hainbeste komerixa pasa (furgona behin bakarrik bultzau bihar izan genduan) Hasera bateko asmua Luchoneko Lys bailaran furgona laga eta Benasque alderuntz mendiz pasatzia zan, eta han inguruan bizpahiru egun aterpetxietan lotan pasa ostian furgonara bueltatzia. Elurra bota zabala ikusi arren, leku gehixenetan lehenengo kapa zanez, basia ez zaguan ondo inda eta pixka bat eraldatu bitxartian lehenengo eguna Luchoneko pistetatik bueltaka ibiltzia erabaki genduan. Pistak kable, txiringito eta postez betetako lekuak izan arren, Luchoneko hau itxitxa zaguan, eta argazkixet

Bukatu dira bromak!

Irudia
Karakateko igoeran ostian Alkortakua tokatzen da, eta aurten eskiatziari muzin in diot bi proba hauek pasatu arte. Zapatuan Alkortan izan ginan, beraz. Sugarrekin pikia naukan Alkortarako. Ni oindio sasoi puntua hartu gabe, eta txino berriz gainbeheran omen. Asteazkenian jun ginan Alkortara. Denboraripe nabil, eta asteko entreno bakarra izan zan. sentsaziuak nahiko onak izan ziran oindiok sasoi betian ez egoteko, karakatek ere lagunduko zidan horretan zalantzaripe. Nere prestakuntzan lasterketek garrantzi handixa eukitzen dabe. Kontziente naiz nik ez dotela nere dana ematen dorsala jartzen ezpadot. Gainera ondo etortzen da norbaitek xaxatzia, eta horretarako bikaina da nere iloban osaba! Horrela ba, Alkortara danak ematera jun nintzan. Nere arazorik handixena berotzia izaten da. Asko kostatzen jata eta haseran itto sentsaziua eukitzen dot, batez ere lasterketa motzetan, lasai hastia asko penalizatzen danetan. Luzetan aldiz lasai hasi eta oso ondo bukatu ohi dot. Txino berriz, gogor, os

Karakateko igoera

Irudia
Urtero itxeko ta itxeko, ta azkenian ausartu naiz. Eskiatzera jutiari muzin in eta hor agertu nintzan zapatu goizian Elgoibarko plazan! Edu , Ibon eta Nereakin hasi nintzan berotzen, eta berriz plazara bajau ordurako makina bat lagun zaozen bertan. Karakaten askotan in izan doten bezela, oin dala gutxienez bost bat urte pagarixan behera bajatzen hasi nintzan inungo biderik jarraitxube, eta halako batian pista diagonal batera allau nintzan, oso pista politxa eta inklinazio handikua. Arrazkeroz urtian pare batetan iritsi izan naiz pista horretara arte, eta beti pentsatzen naban hortik karakatera igoera itxeko leku politxa izan leikela, nahiko zuzena da eta. Gainera Morkaikok antolatzen daban igoera honek horretarako lekua lagatzen dau, karakate ezagutzen dabanak bentaja atara dezakelako, bidia ez bait dago markatuta. baldintza bakarrak plazako txapatik hastia eta tontorrian bukatzia da eta. Ta horrela ba, azken pare bat urtetan karakateko igoera gerturatzen zanian pista horretaruntz gert

Kultureta IV: Txaparen bukaera

Irudia
Aurrekoan nioen iragarkien ondoren etorriko nintzela. Iragarki luzetxoak izan dia, baina telebista horrelakoa da, kar kar kar. Eta gure bidaiakin segitxuaz, Montsegurretik Fontestorbesera jun ginan. Hemen haitzulo batetik erreka xelebre bat urtetzen da, lantzian behin igoerak eukitzen ditxuan erreka bat. Zientziak, baina, aurkitxua dio esanahixa. De 2010 urria Hemen denbora asko ez genduan in eta zuzenian Rennes Le Chateau herrira jun ginan. El codigo davincin agertu zanetik herri hau ezagunago egin dan arren, bere fama azken mendetik omen datorkio gutxi gora behera. Honen inguruan informazioa badago atxikitutako loturetan, baina laburpentxo bat egingo dizuet: 1885ean Rennes Le Chateaura Berenger Sauniere izeneko parroko bat iritsi zan. Herri txikixa, haseran kongregaziokoen eta beste batzun laguntzari esker biziraun omen zuen, jatekoa ere eman behar izan ziotelarik aurrera egiteko. Derrepentian garai hartako Frantziako eta Europako aristokraziarekin erlazionatzen hasi zan, eta eli

Kultureta III: Eskizofrenia perfektua kataroen herrialdean

Irudia
Aurreko sarreran esanda bezela, Tarasconetik Kataroen herrialdea bezela ezaguna den ingurura jun ginan, kataroen azken erresistentzia puntua izan zen Montsegurrera . Ilunabarrean iritsi ginan eta inguruan lehenengo bueltatxoa itxeko aprobetxatu genduan De 2010 urria Gabeko infusioarekin hasi zitzaigun Justo elizaren inguruko konspirazio teoriekin. Polita izan zen, konspirazio teoria batzuk entzunak nituen, baina beste asko berriak ziren, eta eskuan zeukan testu batean, konspirazio teoria guztien konspirazio teoria aurkeztu zigun, IKARAGARRIA! Izenburuan esan dudan bezela, hori guztia baieztatzen daban probarik ez dago, baina gauza askok zentzua hartu dezakete, eta batez ere kataroen herrialdean! (Nahiz eta beste batzuk gehixegi ziran!) Labur eta nire ezjakinduriatik kontatzea gaitza da, baina saiakeratxo bat ingot: Kataroen arteko sinestun burutuek, perfektuek alegia, materiatik aldentzean (haragi, sexu eta aberastasuneri uko eginaz) eliza katolikotik aldendu ei ziren azken hauen diru

Kultureta II-Iraganean bila

Irudia
Aurreko urtian ere La Vezere ibaixan baztarretan ibili ginan aztarna bila: Lascaux, Rouffignac, Font de gaume, Combarelles, Abri pataud, La Madeleine eta abar izeneko lekuak, koba eta abri edo babeslekuak bistatu genituen, eta aurtenguan pirinio ingurura jutia erabaki genduan bertan daozen kobazulo batzuk ikustera; ez espereologo bezela, baizik eta berriz ere kultureta bezela, kar kar kar Horrela ba, furgona hartu eta hiru lagun jun ginan, Justo, Unai eta hirurok pirinio aldera, baina aitxatuta bezela, oinguan mendirako plana barik beste pretensio batzukin. Atxikituriko mapan ikusi leike hiru egunetan zihar ixa mediterranoraino egin genduan ibilbidia De 2010 urria Lehenik eta behin, Gargas izeneko kobazulua bisitxau genduan. Gargas eskuen kobazulo bezela ere ezagutua da. Montrejeau inguruan dago (autopistako 16.irteera Saint Lary-Bielsa eta 17. irteera Viella-Luchon artian dago) De 2010 urria Ez ei da koba bakarra, bi koba bi sarrera ezberdinekin eta bixak epe oso ezberdinetan erabi

Kultureta

Irudia
Oin horretaz guaz, "de kulturetas" kar kar kar. Egia esan aurreko astebukaera intensoa izan zan zentzu honetan. Azken publikaziuan sartu naban bezela, Arnon akanpada in genduan. Oin dala pare bat urte hasi genduan Muskurutxun ARNIZKAR: ARNo IZarraitz KARakate BIZIRIK taldian ekintzak. Asmua urtez urte ARNIZKAR osatzen daban ingurua gehixo ezagutzia da, bizirik dagola, alegia. Horretarako herri bakoitzan inguruan dauden talde eta banakako batzun esperientziak hartu eta interesa daukagunon artian zabaltzia da. Horrela euki ditxugu biologo eta naturzale ezberdinak, talde ekologista eta ez hain ekologistak, nekazariak eta nekazarien sindikatuak, ipuin kontalariak edo besterik gabe herritarrak gaba bat inguruko mendixetan pasatzeko asmotan. Arnoko aurreko saiakeran kalitatia bai, baina kantitatian ez ginanez asko jun, eta Arnoko txabola apropos dagonez akelarre hauetarako, oinguan beste saiakera bat in genduan, eta emaitza egixa esan ezin hobia izan zan. Ezin hobia esaten dot, li

Eta bixar gabian...

Irudia
De 2010 urria

Gaba Aizkorrin

Irudia
Zubi eta Anexi entzun nien behin astegun buruzuri batian Aizkorritik zuzenian etorri zirala lanera, eta nola ez, kriston inbidixia sartu jatan. Ordutik naukan buruan gaba bat aizkorrin pasatzeko plana. Egixa esan, beti juten gera urrutira, eta hemengo altxorrak ez ditxugu aprobetxatzen. Horrela ba, barixaku arratsalde batian traste guztixak hartu eta aizkorriko puntara jun ginan petroleretatik. De 2010 Iraila parkinian bertan gazte kuadrilla bat ikusi genduan gure ondoren goruntz abantatzen, baina ez genien galdetu ia eurak ere aizkorriko kasetara zatozen. Kasetara allau, trastiak laga eta mendebaldian eguzkixa ezkutatzen ikustera jun ginan De 2010 Iraila ondoren txabolara bueltau eta afaltziari ekin ginon. Bukatzen ari ginala, hara nun agertu zian gazte hauek, ilunetan eta frontalekin. Dexente tardau zaben, eta ia galdu ote ziran ero galdetu genien. Ezetz, pisuagatik tardatu zutela esan ziguten. Guk gure ustez pixu piska bat ere bageneraman, baina... derrepente han hasi ziran ol