Kultureta III: Eskizofrenia perfektua kataroen herrialdean

Aurreko sarreran esanda bezela, Tarasconetik Kataroen herrialdea bezela ezaguna den ingurura jun ginan, kataroen azken erresistentzia puntua izan zen Montsegurrera.
Ilunabarrean iritsi ginan eta inguruan lehenengo bueltatxoa itxeko aprobetxatu genduan
De 2010 urria
Gabeko infusioarekin hasi zitzaigun Justo elizaren inguruko konspirazio teoriekin. Polita izan zen, konspirazio teoria batzuk entzunak nituen, baina beste asko berriak ziren, eta eskuan zeukan testu batean, konspirazio teoria guztien konspirazio teoria aurkeztu zigun, IKARAGARRIA!
Izenburuan esan dudan bezela, hori guztia baieztatzen daban probarik ez dago, baina gauza askok zentzua hartu dezakete, eta batez ere kataroen herrialdean! (Nahiz eta beste batzuk gehixegi ziran!)

Labur eta nire ezjakinduriatik kontatzea gaitza da, baina saiakeratxo bat ingot: Kataroen arteko sinestun burutuek, perfektuek alegia, materiatik aldentzean (haragi, sexu eta aberastasuneri uko eginaz) eliza katolikotik aldendu ei ziren azken hauen diru goseagatik. Horregatik heresiarekin bukatzeko gurutzada albitarra hasi zen kataroen kontra.
Leku honetako historiak diotenez, kataroen azken erresistentzi puntu honetan hamar hilabete egin zituzten sitiaturik. Denbora honetan kataroen urrea eta altxorrak atera ahal izan zituzten fortifikaziotik. Atzera bueltarik gabe, errenditu eta eliza katolikora aldatu edo erreko zituztela mehatxatu zituzten.
Halere, kondairak dio, azken sueten bat negoziatu zutela erabaki hori hartzeko aitzakian.
Bada ezpada, fortifikazioan zenbat perfektu zeuden kontatu zituzten, eta bakar batek ihes egiten bazuen, guztiak hilko zituztela paktatu zuten.
Suetenaren amaieran, kataroetako asko eta asko sutara joan ziren euren borondatez, pozik eta abesten ere batzuk! Kuriositatez, hasera batean kontatu zituztenetik perfektu gehiago zeuden sutan, suetenean perfektu gehiago egin ziren. Erre zituzten zelaiari Camps dels Cremats deitzen diote.
De 2010 urria

Diotenez, erre zituztenen zeukaten pozak arrazoi bat zeukan, suetenak irauten zuen bitartean 4 perfektuk ihes egin zuten mendian behera, amildegi batetik. Ihes egin bezain laister pareko mendian sua piztu zuten eta horrek sitiatutakoeri beraien sekretua salbu zela jakinarazi zien. Beraiekin altxorren bat eraman zuten, baina zer izango ete zan?
Lehenago urre eta abarrak atera ahal izan zituzten, eta zer izan liteke lau lagunek mendian behera ezkutuan atera ahal zutena? zergaitik ez zuten urrearekin batera atera? Agian perfektu gehiago bihurtzeko beharrezko zerbait zen? baina zer zen bertan sitiatutako guztien bizitzak arriskuan jartzeko bestekoa?

Makina bat urteren ondoren hementxe bertan naziak ibili omen ziren Kaliz santuaren bila. Ez dakit hori izango zen sekretua, ez eta zerikusirik edukiko zuen, baina hemendik aurrera, agian batzuk El Codigo Da Vinci liburuan agertzen diren pasarte batzuren antza hartuko diote nere istoriari. Baina gaur ere berandutu, eta aurrerago jarraituko dot kontu honekin, telebistan esaten duten bezela, ez joan, iragarkien ondoren jakingo duzue nola jarraitzen duen.

Iruzkinak