Bukatu dira bromak!

Karakateko igoeran ostian Alkortakua tokatzen da, eta aurten eskiatziari muzin in diot bi proba hauek pasatu arte.
Zapatuan Alkortan izan ginan, beraz. Sugarrekin pikia naukan Alkortarako. Ni oindio sasoi puntua hartu gabe, eta txino berriz gainbeheran omen.
Asteazkenian jun ginan Alkortara. Denboraripe nabil, eta asteko entreno bakarra izan zan. sentsaziuak nahiko onak izan ziran oindiok sasoi betian ez egoteko, karakatek ere lagunduko zidan horretan zalantzaripe.
Nere prestakuntzan lasterketek garrantzi handixa eukitzen dabe. Kontziente naiz nik ez dotela nere dana ematen dorsala jartzen ezpadot. Gainera ondo etortzen da norbaitek xaxatzia, eta horretarako bikaina da nere iloban osaba!
Horrela ba, Alkortara danak ematera jun nintzan. Nere arazorik handixena berotzia izaten da. Asko kostatzen jata eta haseran itto sentsaziua eukitzen dot, batez ere lasterketa motzetan, lasai hastia asko penalizatzen danetan. Luzetan aldiz lasai hasi eta oso ondo bukatu ohi dot.
Txino berriz, gogor, oso gogor dabil eta haseratik jartzen dau oso ritmo bizixa.
Aurrikusten nabanan arabera, Santakruzko parkeraino berak denbora kendu bihar zidan, eta hemendik aurrera ni berari kentzen jun. Alkortan gehixenez minutu bat atarako zidala aurrikusten naban, nahiz eta parez pare allatzia ere ez naban deskartatzen (aurrikuspen onenetan!).
Beraz, neretzat haseran denbora asko ez galtzia garrantzitsua zan.
Hasi ginanerako markatzen jarri nintzan. Egixa esan ritmo lasaixanZ hasi zan pelotoi guztixa eta oso eroso jun nintzan santakruzko parkeraino, eta gainera denbora politxian in genduan zati hau.
Hemendik gora txino estutzen hasi zala iruditxu jatan, eta kostata aguantau nion antenaraino. Laua ez da nere fuertia, korrika ez dotelako itxen, eta hemen metro dexente atara zizkidan. Lauan bukaerarako errekuperatzen hasi eta hemendik Alkortaraino kentzen kentzen jun nintzan. Azkenian txino 20 segundu aurretik, Lehenengo elgoibartarra mugan!!!!
Zorionak Txino!!!
Hemen Edun bloga
Hemen barreneko kronika
Ni ere oso gustora geratu nintzan indako lanaz. Salda ta txorixua jan eta etxera.
Eskiatzeko trastiak prestatu eta biharramunian Valdepiedrako tontodromora jun ginan.
Valdezcarayri horrela deitzen diogu, normalian elurra harrixa bezelakua egoten dalako, baina oinguan elurrik apenas eta harrixak bistan!!
Inguru guztixa txuri txuri ikusten zan, Aralar aldia, Aizkorri zer esanik ez, Gorbeia eta anboto ere elur pixkatekin... Piriniotan demaseko kapa ei dago, eta altocampoo ere elur dexentekin ei dago, baina, gu nora jungo eta... Valdepierrera, inoiz baino valdepiedrago gainera!!! Argazkixak ikustia besterik ez dago:
De 2010 Azaroa


De 2010 Azaroa


De 2010 Azaroa


Halere egixari zor, ni oso oso gustora ibili nintzan. Oxigenen esaten omen daben bezela: PRIMER DIA GRAN DIA

Iruzkinak