Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: uztaila, 2017

Linza-Petretxema-Lariste-Oza-Mallo legorreta lepoa

Irudia
2017/02/18 Camilleren xendaren 3.zatia edo... Linzatik buelta edar bat Ufa, otsaileko mendibuelta orain publikatzen... Pyrene Goi Mendiko zeharkaldia igandian izan bihar zan eta Saülek konbentzitu gintuan parte hartzeko (kontu hori kontatu nizuen oin dala hilabete batzuk ). Kike ta Luismikin komentatu genduan zapatuan matxakada bat eta igandian lasterketa egiteko plana, eta Kike animatu zan zapatuko martxara. Pierrarako primeran etorriko jakun danori ere. Baina entrenamentuetatik haratago, horrelako mendi buelta bat da neretzat mendi eskixa egoerarik puruenian, elurra, eskixak, mapak eta egun osua aurretik. Iujuuuu Linzatik ateratzen Bazakigun eguna luze jungo zala, baina bezperan ohera ere berandu jun ginan, eta goizian pixka bat berandutu jakun urtetzia. Egun argiz urten genduan. Kasu honetan egurra eman eta kitto, horrela aurreratzen dira ordu batzuk, kar kar kar. Lintza atzian, Txamantxoian eguzkixa ematen Elurra behetik zauan, eguteran nahiko kenduta, baina oso