Perrons Emossonetik
Hiru irteera eta neka neka eginda geunden, eta berriz ere eguraldi ona ematen zaben, kaka! Zerbait errexa, gerturaketa gutxikoa eta polita, karakteristikoa egin nahi genduan Cham inguruan. Albertok Chamonixeko orratzetara joatea proposatu zigun. Oinez egin nahi ez bagenduan, Midiko orratzera doan teleferikoa hartzeko aukera geneukan desnibela gainditzeko. Ona! Justu bilatzen genduana. Alberto artista da planak proposatzen ere, ikusi genduan bezela. Baina... Alberton lagunekin afaltzen, Perronsera joatea gomendatu ziguten. Chamonixeko masifikaziotik aterako ginela esan ziguten, haitz aparta, bia ekipatu eta luzea eta nahi izanez gero goian ertza, eta sekulako bistak. Lasaitasunean eskalatuko genuela. Beno, Japoniarrekin batera teleferikoan igotzea nahiago bagenuen, ba guk erabakitzeko. Bezperan ere antzeko bistak eduki arren, eta Japoniarren kontra ezer ez eduki arren, Perronsera jutia erabaki genduan lasaitasun bila. Horretarako Suitzara pasatu ginan lehenengo, eta Emossoneko presar