Orratz gorriak Chamonixen
Hamar egun Alpeetara joateko denbora gutxi izango zala pentsatuta geunden plana egin genduanian. Halere, 2007 urteko Dibona orratza eta Meijeko ertzen trabesia egin genduanian, bi aktibidade horiek nahikua egin zitzaizkigun Alpeetatik astebeteta bueltatzeko eta Mediterraneoan parrandatxoren bat egin eta pare bat egun hondartzan etzanda pasatzeko ere gai izan ginan haren ondoren.
Oinguan ere antzeko fenomeno bat gertatu zitzaigula esan leike. Ecrins eta Dru egin ondoren, oraindik eguraldi onak jarraituko zuala mehatxatzen zaben arren, beste irteera handi bat egiteko nahiko nekatuta geunden txiri eta bixok. Alberto aldiz fresko zauan, berotzen hasitxa, hau tipua!
Chamonixeko mendiko etxian, lagun batek esan zion Orratz gorrixetan eskalatzeko bide politxak daozela, eta haitza oso ona dala.
Plan oso ona begitandu jakun. Gainera, nik aspalditik neukan inguru horretara juteko gogua. 2014an Chamonix-Zermatt ondoren egin genduan saiakera bat adibidez, baina ez ginan gora iritsi, goitxik sekulako bistak ei daozenez, oindiok pendiente neukan horra igotzia.
Bitxartian, edozein lekutatik Dru ikusten genduan, eta beste begi batzukin begiratzen genion, noski
Orratz gorrixen reserba naturaletik parez pare ikusiko genduan Mendi Zuriren mendikate osua!!! Halaxe abantau ginan Vallorcine ondotik.
Ordu t'erdi inguruan eraman gintuan Albertok gantxuakin goruntz. Lehenengo orratzian eskalatzia erabaki genduan, Aiguille Nord-Est de Praz Torrent delakuan, hego ekialdeko aldean. Leku zabala da Aiguilles Rougeseko eremua, La Flégèreraino, eskalatzeko nahiko biderekin.
Eskerrak oinezko igoera motxena aukeratu genduan eta pareko bistek ez zaukaten parekorik: Lehenik Tourreko glaziarra,
eta ondoren Aiguille Vert eta Druak ikusten hasi ginan, bestela... metatuta generaman nekia ezingo genduan engainatu
Halako batian allau ginan lehenengo tontorrera (Praz-Torrent), guk egin nahi genduanera. Trastiak jantzi eta hasi zan Alberto bidia zabaltzen.
Aukeratutakua ez jakon gehixegi gustatu antza, eta biaz bia pasatzen jun zan, ezkerretako trabesia bat egiten eraman gintuan goraino. Pareta oso ondo ekipatuta egon arren, Albertok badirudi nahixo zabala katxarruak sartzen jutia; "está muy romano este loko!!" Pentsatu genduan.
Egixa esan, sekulako bistak zauden, horregatik izan ez balitz, hemengo eskalada eskola batian eskalatzia bezela izango zan, haitza primerakua, eta ni bezela eskalada "puruaz" hainbeste disfrutatzen ez dabanantzat ere egun polit bat.
Arratsalderako ekaitza sartzen hasi arren, bajatu, errekan bainatu, garagardo batzuk hartu eta hemen bizi dan Alberton lagun baten etxera jun ginan Vallorcinen.
Martin eta bere pisukide eta lagun batzurekin afaldu genduan etxian (eskerrak garbitasun minimo bat egin genduan errekan, bestela ez dot uste afaltzera gonbidatuko gintxuanik, kar kar kar). Gida lanetan ibiltzen dira Chamonixen, eta neretzat oso aberasgarrixa izan zan ikustia nola bizi diran han. Batzuren bizimoduak inbidia handia ematen didala aitortu bihar dot!
Deskansu egunian trastiak botata |
Oinguan ere antzeko fenomeno bat gertatu zitzaigula esan leike. Ecrins eta Dru egin ondoren, oraindik eguraldi onak jarraituko zuala mehatxatzen zaben arren, beste irteera handi bat egiteko nahiko nekatuta geunden txiri eta bixok. Alberto aldiz fresko zauan, berotzen hasitxa, hau tipua!
Chamonixeko mendiko etxian, lagun batek esan zion Orratz gorrixetan eskalatzeko bide politxak daozela, eta haitza oso ona dala.
Plan oso ona begitandu jakun. Gainera, nik aspalditik neukan inguru horretara juteko gogua. 2014an Chamonix-Zermatt ondoren egin genduan saiakera bat adibidez, baina ez ginan gora iritsi, goitxik sekulako bistak ei daozenez, oindiok pendiente neukan horra igotzia.
Bitxartian, edozein lekutatik Dru ikusten genduan, eta beste begi batzukin begiratzen genion, noski
Orratz gorrixen reserba naturaletik parez pare ikusiko genduan Mendi Zuriren mendikate osua!!! Halaxe abantau ginan Vallorcine ondotik.
Ordu t'erdi inguruan eraman gintuan Albertok gantxuakin goruntz. Lehenengo orratzian eskalatzia erabaki genduan, Aiguille Nord-Est de Praz Torrent delakuan, hego ekialdeko aldean. Leku zabala da Aiguilles Rougeseko eremua, La Flégèreraino, eskalatzeko nahiko biderekin.
Eskerrak oinezko igoera motxena aukeratu genduan eta pareko bistek ez zaukaten parekorik: Lehenik Tourreko glaziarra,
eta ondoren Aiguille Vert eta Druak ikusten hasi ginan, bestela... metatuta generaman nekia ezingo genduan engainatu
Ezkerrean elurtuta Aiguille Vert. Erdian bi punta dituena Dru |
Aukeratutakua ez jakon gehixegi gustatu antza, eta biaz bia pasatzen jun zan, ezkerretako trabesia bat egiten eraman gintuan goraino. Pareta oso ondo ekipatuta egon arren, Albertok badirudi nahixo zabala katxarruak sartzen jutia; "está muy romano este loko!!" Pentsatu genduan.
Egixa esan, sekulako bistak zauden, horregatik izan ez balitz, hemengo eskalada eskola batian eskalatzia bezela izango zan, haitza primerakua, eta ni bezela eskalada "puruaz" hainbeste disfrutatzen ez dabanantzat ere egun polit bat.
Rapelatzen hastear |
Arratsalderako ekaitza sartzen hasi arren, bajatu, errekan bainatu, garagardo batzuk hartu eta hemen bizi dan Alberton lagun baten etxera jun ginan Vallorcinen.
Martin eta bere pisukide eta lagun batzurekin afaldu genduan etxian (eskerrak garbitasun minimo bat egin genduan errekan, bestela ez dot uste afaltzera gonbidatuko gintxuanik, kar kar kar). Gida lanetan ibiltzen dira Chamonixen, eta neretzat oso aberasgarrixa izan zan ikustia nola bizi diran han. Batzuren bizimoduak inbidia handia ematen didala aitortu bihar dot!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina