Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2021

Pierra Menta 2021 eta Grande Courseko nere oroitzapenak

Irudia
Behin Pierra bat zainetan probatu ostian,  fetxa berezia izaten da urtero.   Aurten zer esanik ez, EAEn gabonen bueltako elurteetatik eskiatu ezinik gabiltzanontzat... morriña edarrakin nabil ni. Eta Pierrako fetxa iritsi dala gogoratzen, errepaso bat egiten hasi, eta hainbeste urte zurrunbilo horretan ibili ostian, zeharo nahastuta neuzkala pierrak, urteak, zenbat pierra izan diran eta abar, eta blogari esker rebisatzen eta berbizitzen hasi naiz. Esan izan dot nik lau bidar egiten detela irteera bakoitza. Prestatzean, egitean, idaztean, eta orain bezela, irakurriz berbizitzean gogoratzen dudana.  IDEKOn lan egiten nuanian fetxa txarrak zian jai hartzeko. Oso txarrak. Oin atzera begiratzen dotela, horregatik ez ditut pierra gehixo pilatu, dudaripe. 2010 urtian egin nuan lehenengo pierra Leokin. Denboraldi hartan bertan blogak.eus zabaldu berri neukan, eta saiatu nintzan han idazten, baina Le Chornaisen beti wifi eta kobertura arazuak, eta testu editore batian idatzi eta kopiatzen nuan,

2021 hasteko, Elurraz gozatzen etxetik gertu

Irudia
2021/01/04 Buetraitz Aspaldian blogean sarrerarik egin gabe, mendiari edo mendi eskiari dagokionez aparteko irteerarik egin ez dotenez, aipatzekorik ez da egon eta. Aitatasuna, lanbide aldaketa, baserriko lanak, gauza asko batera etorri dira. Baina 2021 berri honetan bada aipatzekorik. Covidak, inguruko bazterrak ezagutzeko aukerak eman dizkigu, eta kasualki, piriniotara atera ezin garen honetan, elurra etxean bertan edukitzeko zortea ere eduki dogu. Urtea ondo hasteko, urtarrilaren batean denboraldia estrenatu genuen Buetraitzen. Umeak aiton-amonekin utzi eta eskiatzera!!! Hemen laburpen bideotxo bat Ondorengo egunetan elurra egiten jarraitu duanez, Erlora joateko aprobetxatu dot. Erlo ez da eskiatzeko mendi aproposena, mendi luzea, bide normalak igoera eta jeitsierak dauzka, basoan elurra pilatzea kostatzen da, basoko pista jeitsieran frenatu edo biratzeko estua da, eta tontor inguruan dauden harriak nekez tapatzen dira, eskieri marka bat edo istripu bat edukitzeko aproposa. Halere,