2021 hasteko, Elurraz gozatzen etxetik gertu

2021/01/04 Buetraitz

Aspaldian blogean sarrerarik egin gabe, mendiari edo mendi eskiari dagokionez aparteko irteerarik egin ez dotenez, aipatzekorik ez da egon eta.

Aitatasuna, lanbide aldaketa, baserriko lanak, gauza asko batera etorri dira. Baina 2021 berri honetan bada aipatzekorik. Covidak, inguruko bazterrak ezagutzeko aukerak eman dizkigu, eta kasualki, piriniotara atera ezin garen honetan, elurra etxean bertan edukitzeko zortea ere eduki dogu.

Urtea ondo hasteko, urtarrilaren batean denboraldia estrenatu genuen Buetraitzen. Umeak aiton-amonekin utzi eta eskiatzera!!!

Hemen laburpen bideotxo bat

Ondorengo egunetan elurra egiten jarraitu duanez, Erlora joateko aprobetxatu dot. Erlo ez da eskiatzeko mendi aproposena, mendi luzea, bide normalak igoera eta jeitsierak dauzka, basoan elurra pilatzea kostatzen da, basoko pista jeitsieran frenatu edo biratzeko estua da, eta tontor inguruan dauden harriak nekez tapatzen dira, eskieri marka bat edo istripu bat edukitzeko aproposa. Halere, etxean bertan eskiatzea moduko plazerrak gutxi izango dira.

2021/01/03 Erlo

Urte batzuk pasa dira Erlora eskiekin iritsi ez naizela


Azkaratera iristen errepidea garbi


Otarre jatetxean kotxea uzteko lekua

Otarreko jatetxean kotxea utzi ondoren abantatu nintzen, errepidetik eskiatzen. Leku hau aproposagoa egiten jata Aittolako parkina baino, gertatu izan jatalako berandu bueltatu eskiatzetik (ilunetan sarri) eta elur edo izotza bota baldin badu eskiatzen egon naizen tartean, gero igo behar den maldan estuasuna pasa izan detelako. Horregatik, eguraldixan zalantza baldin badaukat, beheragoko puntu honetan lagatzen dot kotxia

Errepidetik gora eskiekin

Elurra bai, baina justu xamar. Basoko zati handi bat eskiekin eskuan egin behar izan dut, elur gutxi eta igandea izanik, jende asko ibili izanaren marka asko daudelako, lokatsa dago denean.

Basotik irten aurretik jantzi ditut eskiak

Goian ere elur gehiegi ez, harri asko bistan. Halere, tontorra eskiekin eta basora arteko jeitsiera guztia ere eskiekin egin ahal izan dut


Tontorrean

Kotxera sartu eta behera iristea da gehien kostatu jatana gaurkuan

Jeistean igandelariak Madarixan

Azkaraten igandelari akumulazioia



2021/01/04 Erlo berriz ere

Oraingoan bai, igo eta jeitsi osorik eskiekin egin ahal izan dot. Hemen bideo laburpena

 



2021/01/05 Otsourteagatik Atxolin eta Hirukurutzeta

Sargoate bertatik eskiak jantzita, Pago Bedeinkatura doan bidea egin nuen. Elur asko zegoen, bidea zabaldu behar eta eroritako zuhaitz pila bat eskibatu behar. Baina inguru magiko horretatik pasatzeak merezi izan zuen. Pago bedeinkatura Mendi eta biok neka neka eginda iritsi arren, indarrak hartu eta Atxolin egin genuen. Leku batzutan metrotik gora elur zegoen, metro eta erdi ere esango nuke haizeak metatutako lekuetan.

Hirukurutzeta arterako bidea zabalik zegoenez, erraxago iritsi nintzen. Uste baino gehiago tardatu nuen bidea egiten, eta joateko ordua zen.

Jeitsiera ere bide normaletik egin nuen, hainbeste elur zegoen, errax egin nuela

Berriz ere Sargoateko iturri inguruan eskiak kendu eta oinez egin nituen azken metroak


2021/01/07 Idotorbetik Kalamua eta Akondia

Kotxea Idotorben utzi behar izan dugu, auzokideentzat bakarrik zabalik baitago hortik gora, baina oinez ez dugu gehiegi egin beharrik eduki, Aubixa parera arte soilik

Hiruiturriruntz hartu eta Santumotz ingurutik zuzenean abantau gera Kalamuaruntz. 

Tontorrean Ander eta konpainia, iparreruntz jeisten ari ziran. Elur hautsa zauan, eta gu ere animatu gera. 

Gero berriz Kalamuako tontorrera remontatu eta Kalamuako lautadara bajau gera. Denboraz juxtu, hortik Akondiako malda handira jun gera, hura jeistera. Kalamuako lepora bueltatu eta Armaxiora jeitsi gera.

Elurte edarra dago, eguraldi aparta eta elurra astuntzen egon dan arren, ondo moldatu gera. 10eko eguna!! Horrelako egunekin ez degu pirinio edo alperik behar!!






Iruzkinak