Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2011

Guadalajarak independentzia lortu du!!!

Irudia
Astebukaera honetan, domekan, Astunen bikotekako lasterketa egotekua zan. Eguraldi txarran aurrikuspenakin, azkenian bertan behera geratu zan, eta eskerrak, ze oindiok ere ez nago lasterketak itxeko! Halere, aurten ere alpetako lasterketa bat, Mezzalama itxeko talde bat osatu dogu azkenian, eta jada hara begira metruak pilatzia komeni jakunez, ba berriz ere Astunera jun gera. Zapatu goizian eguraldi ona aurrikusitxa zauan eguerdi aldera arte. Ondoren bekoki hotz bat etorri bihar zan. Aurrikuspen horrekin abantau ginan goizian Astunetik. Zuzenian Pico Astun in genduan De 2011 Otsaila Ixa tontorrera iritsi ginan zuzenian De 2011 Otsaila eta hemendik Quartier du Rebec-era jeitsi ginan elur nahiko gogor, baina eskiatzeko erretz batekin. Fokak jarri eta Monjesera jun ginan, baina mendebaldetik bazatorren marroia, eta tontorra in aurretik ekialdera begira dauan lepotik beherako zatixa jeistia erabaki genduan, berriz ere Quartier du Rebec-eraino Inork bideua borroso ikusten badau, okulistana

Candan-Astun

Irudia
Ixa bi aste geldik egon ostian, berriz ere bueltatzeko unia iritsi zan. Hankako sobrekarga pasatuta, ia nola nenguan tanteatzeko unia. Aspaldiko partez, gainera, bakarrik jun nintzan eskiatzera. Halere, espero naban bezela, ez naban bakarrik eskiatuko. Barixakuan, Candan aldera bidian, demaseko ilargi betia ikusten zan bide osuan. Bada ezpada Ekari deitxu nion, ia zeozer itxeko asmotan ziran, eta baietz, gabeko 11ak aldian Tobazo alderuntz urtetzekuak zirala! Horrela ba, Kandan Free-Ridekuekin urten nintzan barixaku gabian. Demaseko gaba, hotzik ez (0º inguru) haizerik ere ez, eta demaseko ilargixa! Tobazoren erdi aldian, gurekin zatorren baten aitxa eta lagunek pasatu gintuzten beheruntz. Hauek jada Tucatik bueltan. Ze inbidia eman zidan 60inguruko dozena bat lagun gabaz disfrutatzen ikustiak!!! Guk zeozer pikau eta aurrera segitxu genduan. De 2011 Otsaila Tobazotik Tortiellaseraino iritsi ordurako, lainotzen hasi zan, eta beheruntz jeitsi ginan. Donpas-en trago bat eta lotara! Zapatu

Elgoibar-Lastur

Irudia
Astebukaera honetan Elgoibarren geratzia erabaki dot. Tartian, aste guztixa ixa errenka pasau dotela eta deskantzu pixkat ez dala gaizki etortzen, tartian aspaldi famida komiliarrik in gabe, eta igual garrantzitsuena zana, tartian, Lasturren talo eguna zala. Bai, ondo irakurri dozue, talo eguna lasturren, baina ez hori bakarrik, aitzakixa horrekin Jakoba Errekondo eta Asier Galdosen hitzaldia ere antolatu dabe bertan. Horrela ba, goizian goizo jaiki eta azkaraten gora ekin diot De 2011 Otsaila Madarixan Atxurira (Mendaroko Cervinora) dixen bidia hartu, eta Haran erreka gainetik, De 2011 Otsaila nun hurrengo astebukaeran aitzbeltzeko koban motxaila eguna ospatuko duten (mensaje subliminal hau sartukot, zuen baimenaz) Zapatuan, otsailak 19, MOTXAILA EGUNA. (Mendaron, ardixeri ilia moztera juten ziranak, moztailiak ziran, motxailak ero ijitxuak izenaz ezaguna, eta mendarotarreri izen hori geratu jakue) Eguerdirako Aitzbeltzeko kobazuluan egon bihar da. Gero bazkarixa gaztetxian, potaje j

Luchon Haute Montagne

Irudia
Aurreko bi urtetan bezela, aurten ere Luchonera juteko plana in genduan, LHM Challenge lasterketara. Aurten, gainera, Euskal Herriko bakarkako txapelketa jokatzen zan bertan. Neguan lasterketaz lasterketa ibiltzen gera. Lasterketek dedikaziua eskatzen dabe, baina trukian arriskuak mugatu eta segurtasuna eskaintzen dabe, eta sarri oso ibilbide politxak itxen ditxugu. Horrek asko betetzen nau zalantzaripe. Halere, konturatu ordurako, negua pasatzen da mendiko plan askorik in gabe, eta ni, danan gainetik mendizalian naiz. Horregatik, domekako lasterketari garrantzia kendu nahixan, zapatuan Oo bailarara edo peyragudes inguruko beste mendi ingururen batetara juteko plana in genduan, eta domekan Bourg d'oueil ingurura jungo ginan indako plan horien arabera. Inguru horretan elur gutxiegi zaola irakurri genduan, eta Peyragudeseko pistetatik mendira urtetzia erabaki genduan zapatuan. Bourg d'oueil inguruan ez zauan batere elurrik, eta lasterketa ere Peyragudesera pasau zabenez, markatz